532 kasu zenbatu dira Nafarroan azken orduotan, azarotik izan den zifrarik altuena
Seigarren egunez gora egin dute kasuek Nafarroan. Azken orduotan 532 positibo berri zenbatu dituzte, azarotik ikusi gabeko kopurua. Bezperan baino 48 kasu gehiago dira. Duela 7 egun, positiboak 333 izan ziren, eta duela bi aste, 65.
Nafarroako Gobernuak eskainitako behin behineko datuen arabera, Lesakan 43 positibo hauteman dira (70 guztira, Lesakako osasun eremuan). Hain zuzen ere, Nafarroako Osasun Departamentuak baheketa masiboa egingo du gaur Lesakan, kutsatze kopuruak gora egin duelako Bortzirietan. 14 eta 29 urte bitartekoak gaur Lesakako udal pilotalekura joatera deituta daude.
Gainera, 18 positibo izan dira Tuteran, 17 Burlatan, Corellan eta Zizur Nagusian, 16 Beran, 14 Antsoainen eta Barañainen, 13 Igantzin eta 12 Cintruenigon.
Iruñean, 152 kasu izan dira guztira, gehien Arrotxapean (24), Mendillorri (18), Alde Zaharra (17), II Zabalgunea (16) eta San Juan (15) auzoetan.