Pablo Iglesias
2019/11/18 - 14:13
Arrimadasek indartsu ikusten du bere burua, Ciudadanos gidatzeko moduan
Epe laburrera begira, "alderdia sendotu" nahi du, baina helburu hori lortzeko prozesua ez da martxora arte hasiko, orduan egingo baita zuzendaritza berria aukeratuko duen ezohiko batzarra.
2019/11/13 - 21:55
Talde independentistak erabakigarriak izango dira Pedro Sanchezen inbestiduran
EAJk eserleku bat PPren mesedetan galduta, PSOEk eta Unidas Podemosek EH Bilduren abstentzioa ere beharko dute Pedro Sanchez bigarren itzulian presidente izendatzeko.
2019/11/13 - 18:23
PPk, Cidadanosek eta VOXek PSOE-Podemosen akordioa deskalifikatu dute
Ciudadanosek ezetzkoari eusten dio. Ez dio abstenziorik emango Sanchezi investidura errazteko. Alderdi Popularrak oposizioa zuzendu nahi du, eta Voxen aurrean profila ondo zehaztu.
2019/11/13 - 14:53
PSOEk hasi ditu kontaktuak beste alderdiekin babesa bilatzeko
Negoziazioak diskretuak izango direla iragarri dute eragile guztiek. ERC abstentziorako prest agertu da, elkarrizketa mahaia sortzen badute.
2019/11/13 - 09:20
Santos Cerdan (PSOE): "Lehen bilera asteazkenean egingo dugu, EAJrekin"
PSOEko Lurralde Koordinaziorako idazkari exekutiboak alderdiekin bilera sorta iragarri eta aurrenekoa jeltzaleekin egingo dutela zehaztu du.
2019/11/12 - 17:20
Iglesias izango da presidenteordea PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernuan
Gobernuaren egitura inbestidura-saioaren ostean zehaztuko dute.
2019/11/12 - 16:22
PSOE-Podemos akordioaren hamar puntuak, koalizio-gobernua osatzeko
"Gobernu berriaren egitura eta funtzionamendua osatzera bideratutako negoziazio batean" aurrera egiten ari dira bi aldeak.
2019/11/12 - 15:56
Besarkada batekin bukatu dute Sanchezek eta Iglesiasek aurreakordioaren sinadura
Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek besarkada batekin bukatu dute bi alderdien artean lortutako aurreakordioaren sinadura ekitaldia.
2019/11/12 - 15:41
Koalizio-gobernua osatzeko aurreakordioa sinatu dute Sanchezk eta Iglesiasek
Pedro Sanchez PSOEko buruak eta Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruak koalizio-gobernua eratzeko aurreakordioa sinatu dute Kongresuan.
2019/11/12 - 14:44
Sanchezek eta Iglesiasek akordioa adostu dute koalizio-gobernua osatzeko
PSOEko idazkari nagusiak nabarmendu du lau urterako akordioa dela, legealdi osorako; Iglesiasek, aldiz, esan du koalizioak batzen duela "PSOEren esperientziak, eta Unidas Podemosen ausardiak".
2019/11/11 - 02:50
'Eskuin-muturrari' aurre egiteko koalizioa eskatu dio Iglesiasek Sanchezi
Unidas Podemosen hautagaiaren iritziz, hauteskunde-emaitzak "ez dira onak", ez PSOErentzat, ezta haren alderdiarentzat ere.
2019/11/11 - 00:37
Pablo Iglesiasen (Podemos) hauteskunde-emaitzen balorazioa
Podemosek adierazi duenez, hauteskunde hauek balio izan dute eskuinak indarra har dezan eta Espainiak izateko Europako eskuin muturreko alderdirik potenteena eta indartsuena.
2019/11/10 - 11:00
Espainiako alderdi nagusietako hautagaiek botoa ematera animatu dituzte herritarrak
Sanchez, Iglesias, Casado, Rivera, Abascal eta Errejon jada hauteslekuetara joan dira botoa ematera.
2019/11/09 - 01:01
Estatuko hautagai nagusiek promesak egiten eta mokoka amaitu dute kanpaina
Sanchezek esan du "Espainiaren eta Kataluniaren esperantza" dela, PPk eta Voxek ezkertiarren botoa eskatu dute, Ciudadanosek ezustekoa eman nahi du, eta Unidas Podemosek Sanchez koaliziora behartu.
2019/11/07 - 21:33
Eskuinera bira egin izana egotzi dio Pablo Iglesiasek Pedro Sanchezi
Unidas Podemosen presidentegaia Bilbon izan da ostegun honetan, eta bihotz oneko sozialistei botoa eskatu die.
2019/11/07 - 15:20
Pablo Iglesiasen babesa jaso dute Elkarrekin Podemoseko hautagaiek
Pedro Sanchezen hanka sartzeak eta eskubira egin duen bira kritikatu ditu gogor Euskalduna Jauregian.
2019/11/04 - 23:22
Debateak ez du argitu hauteskundeen osteko itunak zeintzuk izango diren
Gobernua osatzeko akordiorik ez badago, zerrenda bozkatuenak agintzea proposatu du Sanchezek. Iglesiasek koalizio-gobernua eskaini dio berriro PSOEri. Eskuineko alderdien artean ere ika-mika izan da.
2019/10/16 - 22:15
Pedro Sanchezek ez du ezer baztertzen eta aukera guztiak prest omen ditu
Katalunian bizitzen ari diren egoera aprobetxatuta Pedro Sanchezek bilerak egin ditu Casado, Iglesias eta Riverarekin.
2019/10/16 - 16:13
Sanchezek ez du 'ezer baztertzen'
Casadok 155ra bidean pausoak emateko eskatu dio, eta Iglesiasek "Casadorekin eta Riverarekin dagoen" ala beste bide bat hautatuko duen argitzeko.
2019/10/14 - 21:20
Indulturik ez egotea exijitu dio Pablo Casadok Pedro Sanchezi
Alderdi Popularraren ustez, Gorenak ezarritako zigorrak merezitak dira. Pablo Iglesiasek, ordea, adierazi du adiskidetzea lortzeko lana egin beharko dela Katalunian.