París
2024/04/09 - 14:29
Estatu Islamikoak Txapeldunen Ligako final laurdeneko partidetan atentatuak egiteko deia egin du
Talde jihadistaren gertuko webguneek mehatxu irudia partekatu dute. Argazkian fusila eskuan duen gizon bat ageri da, estadioetako izenak eta "hil itzazue denak" esaldia ondoan dituela. Espainiako Barne Ministerioak "lasaitasuna" eskatu du eta segurtasuna handitu duela azpimarratu.
2024/04/03 - 18:02
Etcheverryrentzat bi urteko zigorra eta Mollerentzat urtebetekoa eskatu ditu fiskalak, espetxean sartu gabe
Fiskalak frogatutzat eman du biek armak izan eta garraiatu zituztela, eta erakunde terrorista batekin harremana izan zutela, baina, garai hartako testuingurua aintzat hartuta, helburua ez zela inoiz atentatzea izan. Defentsak absoluzioa eskatu du, ETAren armagabetzearen lehen urratsa eman zutelako.
2024/04/03 - 16:17
Fiskalak gaur jakinaraziko du Etcheverry eta Molle 'bake artisauentzat' proposatuko duen zigorra
Atzoko saioan deklaratu zuten bi auzipetuek, eta biek defendatu zuten bake-prozesuaren aldeko urratsa izan zela ETAren armagabetzean laguntzea.
2024/04/03 - 09:59
Albiste izango dira: GKEen kontrako erasoak Gazan, errelebo kontratuak eta 'bake artisauen' kontrako epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/02 - 21:38
Frantziako Barne ministro ohiak isileko itun baten berri eman du Etcheverryren eta Molleren aurkako epaiketan
Mathias Feklek azaldu duenez, ETAren armagabetzea posible izan zen Frantziako Gobernuaren eta Justiziaren arteko akordio bati esker, dokumentu idatzietan islatu ez zena. Jean Noel Etcheverry 'Txetx' eta Beatrice Molle akusatuek esan dute une oro bakearen alde jardun zutela.
2024/04/02 - 15:01
Etcheverry: ''Biziki lasai gatoz, egin behar zena egin genuela uste dugu''
Parisko Zigor Auzitegiak Jean Noel Etcheverry 'Txetx' eta Beatrice Molle "bakearen artisauak" epaituko ditu gaur-biharretan. 2016ko abenduaren 16an Luhuson egindako polizia operazioan atxilotuetako bi dira Etcheverry eta Molle.
2024/04/02 - 11:07
Etcheverry: "Terroristak ala bake artisauak ginen? Hori argitzea izanen da erronka nagusia epaiketa honetan"
Parisko Zigor Auzitegiak Jean Noel Etcheverry 'Txetx' eta Beatrice Molle "bakearen artisauak" epaituko ditu gaur-biharretan. Epaiketaren atarian, Etcheverryk esan du "Luhusokoak Euskal Herriari ekarritako emaitzak" azalduko dizkiotela epaileari.
2024/04/02 - 09:43
Albiste izango dira: 'Bakearen artisauen' kontrako epaiketa, maskarei buruzko ikerketa eta langabezia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/02 - 07:00
'Bakearen artisauen' kontrako epaiketa abiatuko da gaur Parisen
Fiskaltzak 10 urteko kartzela zigorra eskatu du Txetx Etcheverry eta Beatrice Molle bakegileentzat, terrorismoa egotzita. Beste hiru ekintzailerekin batera atxilotu zituzten 2016ko abenduan, ETAren armagabetzean laguntzeko lanetan ari zirela.
2024/03/27 - 14:41
Etcheverry eta Molle errugabetzeko eskatu dute askotariko eragileek Parisen
Lan-esparru eta kolore politiko askotako 4.000 eragilek baino gehiagok babestu dute eskaria. Uste dute Etcheverryren ta Mollen aurkako epaiketa bakearen aldeko bidearen kontrako noranzkoan doala.
2024/03/27 - 14:15
Etcheverry: ''Onargarria den erabaki bakarra absoluzioa da''
Txetx Etcheverry eta Beatrice Molle datorren astean epaituko dituzte Parisen, Luhusoko operazioaren harira. ETArekin lotura izatea leporatzen diete, besteak beste. Biek esan dute bakearen alde jardun zutela, eta egindako lanak ez duela zerikusirik terrorismoarekin.
2024/03/26 - 17:29
Elkarretaratzeak deitu dituzte apirilaren 3rako udaletxeen aurrean, 'bakearen artisauen' absoluzioa eskatzeko
Beatrice Molle-Haranen eta 'Txetx' Etcheverryren aurkako epaiketa Parisen egingo dute. ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek eta Antxeta Irratia, Bilgune Feminista, Etxerat, Egiari Zor, Gernika Batzordea, Hitz & Hitz, Sare eta Bakea eta Duintasunak babestu dituzte mobilizazioak.
2024/03/02 - 23:16
Ehunka lagunek ''Korrika'' egin dute Parisko kaleetan, atzerako kontaketari hasiera emanez
Martxoaren 14an hasiko da Korrika Irunen, eta Baionan bukatuko da 10 egun geroago. Euskararen aldeko oihuak eta Iparraldeko ikasleen aldarriak entzun dira larunbat honetan Parisen. Sacre-Coeur basilikan hasi eta euskal etxeraino, korrika egin dituzte ia 4 kilometro ehunka lagunek.
2024/02/07 - 17:24
Ipar Euskal Herriko gazteek euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute Parisen
Elkarretaratzea egin dute Okzitaniako, Korsikako, Bretainiako eta Alsaziako ikasleekin batera, Frantziako Hezkuntza Ministerioaren egoitzaren aurrean. Hizkuntza gutxituei benetako estatusa aitortzea eskatu dute.
2024/02/03 - 11:57
Gizon batek hiru pertsona zauritu ditu labankadaz Parisko tren geltoki batean, eta bat larri dago
Poliziak ikerketa abiatu du gertakariaren inguruko nondik norako guztiak argitzeko. Paris-Lyon geltokian, gorabeherak egon dira tren zerbitzuan.
2024/01/31 - 22:24
Dozenaka nekazari atxilotu dituzte Parisko Rungis azokan sartzen saiatu direnean
Barne ministerioak zenbait "lerro gorri" ezarri dizkie borrokan dauden nekazariei, tartean, Parisko aireportuak blokeatzea eta hiri handietan sartzea.
2024/01/30 - 22:50
Laborariek Paris inguruko autobideak blokeatzen jarraitzen dute, Rungisko azokari "setioa" ezartzea helburu
Ostegunera arte behintzat protestan jarraituko dutela hitzeman dute. Tentsioa baretu nahian, Macronek iragarri du Ukrainako zereal eta hegaztien inportazioak mugatzea eskatu duela Bruselan, eta Attalek agindu du Frantziako nekazaritza defendatzen jarraituko duela.
2024/01/30 - 09:06
Albiste izango dira: Amnistia Legearen lehen bozketa, laborarien protesta eta Tolosako erasoen ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/29 - 23:55
Laborariek Parisko sarbide nagusiak blokeatu dituzte
Ia 800 traktore daude Parisko eskualdean sei bat puntu trabatzen, eta gutxienez asteartera arte egongo direla nabarmendu dute. Zirkulazioa bigarren mailako errepideetatik ari dira bideratzen. Macronek sektoreari laguntzeko "neurriak" iragarriko ditu asteartean.
2024/01/29 - 18:44
Frantziako laborariek Parisko sarbide nagusiak blokeatu dituzte
14:00etan hasi dute mobilizazioa, eta dagoeneko zortzi autobide itxi dituzte.