Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: 'Bakearen artisauen' kontrako epaiketa, maskarei buruzko ikerketa eta langabezia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Txetx Etxeberri eta Beatrice Molle, joan den astean egindako agerraldian
Txetx Etxeberri eta Beatrice Molle, joan den astean egindako agerraldian. Argazkia: Bake Bidea

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- 'Bakearen artisauen' kontrako epaiketa: Parisko Zigor Auzitegiak Jean Noel Etxeberri Txetx eta Beatrice Molle "bakearen artisauak" epaituko ditu gaur-biharretan. Biak ala biak duela zazpi urte pasatxo atxilotu zituzten Luhuson (Lapurdi), ETAren armategia desagerrazteko lanean ari zirela. 

- Musukoen erosketak ikertzeko batzordea Kongresuan: Pandemia garaian osasun materiala erosteko hainbat administraziok esleitutako larrialdiko kontratuei buruzko ikerketa batzordea eratuko du astearte honetan Kongresuak. Organo horrek Senatuan astelehen honetan eratu den batzordearen paraleloan lan egingo du. Izan ere, Senatukoak 'Koldo auzia' bakarrik ikertuko duen bitartean, Kongresukoak Estatuko administrazio guztien jarduna aztertuko du.

- Langabeziaren datua: 2024ko martxoko  langabezia datua plazaratuko du gaur Espainiako Estatistika Institutuak. Otsailean, 684 langabe gutxiago zenbatu zituzten EAEn eta 374 gehiago Nafarroan.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X