Pasaia
2021/06/05 - 21:49
Lau gazte zauritu dira Trintxerpeko futbol-zelaian, hesi bat erorita
Dirudienez, mutil talde bat hesira igo da, gol bat ospatzeko, eta behera etorri da. Hiru gazte arin zauritu dira, eta laugarren batek buruan kolpea hartu du.
2021/05/31 - 08:05
Gaur itxiko dute antxoaren kanpaina kuotaren ia % 90 harrapatuta
Gainerakoa urteko bigarren seihilekoan arrantzatuko dute. Kanpainak hiru hilabeteko iraupena izan du, eta "hasiera goiztiarrak" markatu du.
2021/05/29 - 20:59
Omenaldia Ategorrietan, 1931ko maiatzean Guardia Zibilak hil zituen 7 langileen omenez
90 urte pasa dira, maiatzaren 27an, Pasaiatik Donostiarako itsas langileen martxa batean hilketak gertatu zirela. Ategorrietako erloju parean Guardia Zibilak martxan zihoazen 2.000 manifestarien aurka tiro egin zuen.
2021/05/22 - 16:58
Geroz eta herritar gehiagok egiten dituzte txangoak itsasontziz
Orain arte, euren bezeroen % 80 atzerrikoak ziren. Turismorik gabe urte zaila igaro dute, baina pandemiak zerbait ona ere ekarri die.
2021/05/09 - 18:02
Nestor Otaño 'Nexgraff' pasaitarra, Espainiako grafitigile onena
Sormena gainezka eta marrazteko trebezia berezia. Bi ezaugarriok ditu 17 urteko gazte pasaitarrak. Aita bidelagun hartuta, kaleko artearen garrantzia aldarrikatzen du.
2021/05/08 - 17:33
Hildako ehun bat katuarrain kume aurkitu dituzte Pasaian
Buceo Donostiko kideek hildako ehun bat katuarrain kume aurkitu dituzte Pasaiako uretan.
2021/04/26 - 22:44
Amenabarren ''La fortuna'' telesailaren azken filmaketa eguna, Pasaian
Alejandro Amenabarrek bukatu du Pasaiako portuan egin duen bi asteko errodajea. Filmaketak bihartik aurrera Bilbon jarraituko du.
2021/04/22 - 16:17
Jaizkibel ingurua babesteko beharra ikusten du Amaharri elkarteak
Aparte geratzen den parajea da, ohiko bideetatik urruti, eta horregatik dago ondo gordeta, ia ukitu gabe. Amaharri elkarteak, baina, arriskuan ikusten du inolako babesik ez duelako.
2021/04/15 - 16:13
Renfek plan alternatibo bat jarri du martxan Hernani eta Pasaia artean, astebururako
Iztuetako zubibidea eraisteko lanen ondorioz martxan jarritako planak eragina izango du aldiriko, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko trenetan.
2021/04/09 - 17:29
Aita-semeak graffitigile
Nextor Otaño 17 urteko gazte pasaiarrak Espainiako graffiti txapelketa irabazi berri du. Aitarekin batera aritzen da marrazkiak egiten.
2021/04/02 - 13:28
Pasaiako portuko bokalean hondoratutako lehergailu bat indargabetu dute
Guardia Zibileko urpekariek indargabetu duten leherkaria Gerra Zibilean hegazkin batek botatakoa izan liteke.
2021/03/30 - 15:16
Erradikalizazio jihadistako sare bateko usteko kide bat atxilotu dute Pasai Antxon
Atxilotua zaintzapeko askatasun egoeran zegoen, eta Algecirasko (Kadiz) Botafuegos espetxean erakartze- eta doktrinatze-lanak egitea egotzi diote.
2021/03/27 - 21:35
Justizia eskatu dute Guardia Zibilak Pasaian duela 37 urte hil zituen lau lagunentzat
"Estatuak sorrarazi duen sufrimendu guztia aitortu eta diskriminazioa gainditzeko bide luzea dago egiteko", salatu dute.
2021/03/27 - 18:42
Ertzain eta udaltzain izateko 751 lanpostu eta 5.138 hautagai
Hautaproben "helburu hirukoitza" azpimarratu du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak: langileak gazteagotzea, "emakumearen presentzia areagotzea" eta euskara bultzatzea.
2021/03/18 - 09:40
Migratzaileen babesgabetasuna salatuko du Arrazakeriaren aurkako XXIV. Martxak
Aurtengo edizioa igande honetan (martxoak 21), Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Egunean, izango da, Pasaia eta Donostia artean, eta 68 kolektiboren babesa jaso du.
2021/02/16 - 15:10
Larunbatean Pasaian emakume bati eraso sexista egin ziotela salatu dute
Etxera itzultzen ari zenean eraso zioten. Gipuzkoako udalerri horretako Harremantxo talde feministak eta Gipuzkoako erakundeek erasoa salatu eta arbuiatu dute.
2021/02/15 - 10:39
Astearte honetan hasiko da berdelaren kanpaina iazko kuotaren % 65arekin
Hilabete eta erdi iraungo du gutxi gorabehera. Kostaldetik oso gertu arrantzatzen dute berdela, beraz, aurki helduko dira lehen harrapaketak.
2021/02/13 - 16:02
84 milioi boto orri, Pasaiako Transkrit enpresatik Kataluniara
200 tona paper behar izan dituzte. Duela hamar urte hasi ziren lan honetan, eta ordutik Espainiako zenbait autonomia erkidegotarako boto orriak egin dituzte, baita Afrikako herrialde batzuetarako ere.
2021/02/12 - 11:59
Aita Mari Mediterraneora abiatuko da Almeriatik
Ontzia hilabete hasieran zegoen itsasoratzeko prest zegoen, baina "ikuskapen zorrotzek" eraginda, gaur arte atzeratu da misioa.
2021/01/28 - 16:11
1942an Donostia eta Pasaia artean hondoratutako ontzi bat aurkitu dute
Bilbotik Bordelera burdina zeramala, haitz bat jo eta uretan desagertu zen, 1942an. Donostiako urpekari talde batek ontziaren hondakinak aurkitu ditu.