Plentzia
2023/07/22 - 20:00
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Plentziako Madalena jaietan
Ostiraletik larunbaterako gauean gertatu den eraso matxisten gaitzespen gisa, herriko ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira larunbat honetan 14:30etik 15:30era eta dozenaka herritar bildu dira Astillero plazan Udalak deitutako elkarretaratzean.
2023/06/08 - 19:39
Bilbao Bizkaia Harrok LGBTI+ kolektiboaren aldeko jarduera mordoa eskainiko ditu ekainaren 15etik 29ra
Ekitaldiak Bizkaiko lau eskualdetan (Bilbo, Mundaka, Plentzia eta Santurtzi) bere presentzia sendotuko du, eta HARROladies eta HARROamplified ekimenekin egitarau zabalagoa izango du.
2023/06/04 - 22:27
Plentziak ere badu bere ''Titanic''
Bizkaiko kostaldeko hiribilduko Plasentia de Butron museoak itsasoarekin lotutako askotariko istorioak ditu gordeta. Bertan, musutruk herritarrek museoari eman dizkioten ehunka pieza ikus daitezke, tartean, garai batean Espainiako merkataritza-ontzidiaren transatlantikorik handiena zenaren maketa.
2023/01/16 - 22:57
Alerta Bizkaiko ibaietan: Butroek eta Gobelak uholde txikiak eragin dituzte Mungian eta Getxon
Sondikan, hainbat ume ebakuatu behar izan dituzte ur-poltsa batean harrapatuta geratu den autobus batetik. Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du
2023/01/16 - 08:31
Abisu horiak haizeagatik, olatu handiengatik eta euri zaparradengatik
Biharko 24:00ak arte euri asko egingo du Kantauri isurialdean, Baztanen eta Bidasoan. Gainera, olatu handiak espero dira euskal kostaldean. Goizaldean 125 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon (Bizkaia).
2022/12/28 - 11:43
Hau da Bilboko Metroak abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean emango duen zerbitzua
Abenduaren 31n 20:30ean aterako da azken trena, eta zerbitzua geldirik egongo da 01:00a arte. Hortik aurrera gau osoan egongo dira trenak.
2022/10/28 - 13:44
Defentsa Ministerioko ur hegazkinak iritsi dira Berangoko sutera
Defentsa Ministerioaren FOCA ur hegazkinak Berangoko eremuan daude jada. Plentziara ura kargatzera joan dira sutea itzaltzen saiatzeko.
2022/10/19 - 16:34
Ur azpiko ardoa merkaturatzen duen Crusoe Treasure enpresak 1.700 botila inguru atera ditu gaur itsas azpitik
Bost urpekarik egin dute lan hori, garabi batek lagunduta. Enpresaren helburua da, itsas faunako espezieei gordelekua eskaintzearekin batera, itsasoaren ukitua duen ardo berezia merkaturatzea.
2022/09/13 - 22:39
Plentziako garbitzaile bat zaborra itsasadarrera botatzen grabatu dute
Sare sozialetan zabaldu den bideoak harridura, kezka eta haserrea sortu ditu herrian. Espedientea zabaldu dio Bizkaiko Aldundiak, praxi txarragatik.
2022/08/27 - 19:39
Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko politikak migratzaile guztiei bidera ditzatela eskatu dute
Plentzia eta Gorlizen egindako ‘Marea Horia’ ekimenean bildutakoek migrazio-politika berriak ezartzea eskatu dizkiete Europako gobernuei. Izan ere, gaur egungo neurriek heriotzara kondenatzen dituzte “milaka eta milaka” pertsona migrazio-bideetan.
2022/08/27 - 09:28
'Marea Horia' gaur bueltatuko da Plentziako eta Gorlizko hondartzetara
Ekitaldi honekin Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen helburuak dira mundu osoan milioika pertsonak bizi duten errealitate agerian jartzea eta gobernuei eta erakundeei nazioarteko itunetan jasotako giza eskubideak errespetatuko dituen migrazio- eta harrera-politikak har ditzaten eskatzea.
2022/07/28 - 14:39
Bilboko metroko lanuzteak % 21eko jarraipena izan du, enpresaren arabera
Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, % 30ekoak. ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deitu dituzte lanuzteak; helburua da hitzarmen kolektiboaren gaineko negoziazioan presioa egitea, eta makinisten lan baldintzetako aldaketen aurka protestatzea.
2022/07/26 - 09:39
Lanuzteak berriro Bilboko metroan gaur, 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era
Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Ostegunerako, alegia, hilaren 28rako, deialdi berdina dago deituta.
2022/07/24 - 13:12
Metroaren zerbitzua Getxo eta Plentzia artean eten egin da, matxura baten ondorioz
Goizaldean Larrabasterrako (Sopela) geltokian izan da matxura. Arazoak zerbitzurik gabe utzi ditu Berango, Sopela, Urduliz eta Plentzia.
2022/07/01 - 13:52
Lanuzteak berriro Bilboko metroan, gaur puntako orduetan
06:30etik 09:30era egin da bigarren greba eguneko lehen lanuztea Metro Bilbaon. Gaur arratsaldean hiru orduko beste lanuzte bat egingo dute langileek 18:30etik 21:30era. ELAk arrakastatsutzat jo du goizeko lanuztea, eta arratsaldeko mobilizazioei eutsi die.
2022/06/29 - 17:56
Metro Bilbaoren arabera % 20ko jarraipena izan du, sindikatuen arabera, zerbitzu minimoak baino ez dira izan
Enpresaren arabera, lan-txanda zuten 238 pertsonetatik 48k babestu dute lanuztea eta beste 7 trenek osatu dituzte % 30eko gutxieneko zerbitzuak. Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritza datuak manipulatzen ari da.
2022/06/28 - 14:48
Ostiral honetan sartuko da indarrean Bilboko metroaren udako ordutegia
Gainera, ekainaren hasieratik, zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere. Trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna goizetan eta hamar minutukoa arratsaldeetan izango dute 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa 3. linean.
2022/06/18 - 16:26
Enbata Plentziako hondartzan
Euskalmetek iragarritako haizetea eta tenperaturaren beherakada 14:00ak aldera ageri izan dira Bizkaiko kostaldean. Iker Salgadok grabatutako irudiak.
2022/05/31 - 15:54
Atzerapen "txikiak" Bilboko metroaren bi lineatan, arazo teknikoak oraindik "guztiz konpondu ez" direlako
San Ignazioko geltokian matxura sortu da (08:30 aldera), eta hura konpontzeko lanean ari dira. 17:00ak aldera, egoerak hobera egin du.
2022/05/30 - 23:58
Bilbao Bizkaia Harro 2022 jaialdiaren egitaraua
Jarduerak ekainaren 16tik 29ra egingo dira Bilbon, Lekeition, Santurtzin eta Plentzian.