Podemos Euskadi
2023/11/22 - 20:12
Sumar alderdi gisa eratu da EAEn eta Podemosekin koalizioa negoziatzea espero du
Lander Martinez Bizkaiko diputatua da alderdiko burua, eta Podemos Euskadiko idazkari nagusia zenean haren kide izan zirenen babesa du. Datozen egunetan jakinaraziko dituzte alderdia osatuko duten pertsonen izenak.
2023/11/21 - 13:28
Elkarrekin Podemos-IUk Hezkuntza Legearen tramitazioa gelditzea eskatu du
"Legea birpentsatu egin behar dela uste dugu, dauden arazoei zintzotasunez heldu eta irtenbideak modu egokian planteatu", esan du Miren Gorrotxategik. Elkarrekin Podemos-IUren bozeramailearen hitzetan "hain garrantzitsua den lege bat ezin da presaka onetsi".
2023/11/21 - 13:15
EH Bilduk salatu du EAJk hizkuntza ereduak sartzea onartu duela eta PSE-EEk, trukean, kontzertazio unibertsala
EH Bilduk azken proposamen bat egin die EAJri eta PSE-EEri EAEko Hezkuntza lege proiektuaren inguruan adostasuna lortzeko.
2023/11/21 - 11:48
Hezkuntza Legea: akordio historiko batetik abiatutako bide malkartsua
Gaur legearen hitzaurrea eztabaidatu dute lantaldean, eta litekeena da EAJ-PSEren babesarekin bakarrik jarraitzea aurrera. Arauak babes zabalarekin ekin zion bideari, baina gerora sortutako desadostasunek EH Bildu eta Elkarrekin Podemos akordiotik aldentzea eragin dute.
2023/11/20 - 10:44
Martinez: "Podemosek une honetan ez du kooperazio perspektibarik, aldebakatasunean ari da erabakiak hartzen"
"Egia da testuinguru konplexu bat bizitzen ari garela, aldebakartasunean hartu dituztelako erabakiak, baina badugu lan egiteko denbora, eta horretan esfortzu handia egingo dugu", erantsi du Sumar taldearen Bizkaiko diputatuak.
2023/11/16 - 18:37
Oposizioak Azpiazu kritikatu du aurrekontuen negoziazioari ateak ixteagatik
Asteazkenean, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak amaitutzat eman zituen elkarrizketak, oposizioan "adosteko benetako prestasunik" ez duela ikusten argudiatuta.
2023/11/10 - 11:15
Miren Gorrotxategik iragarri du lehendakari izateko hautagaitza aurkezteko asmoa duela
"Egun On Euskadi" saioan egindako elkarrizketa batean baieztatu du Lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztuko duela; gaineratu duenez, espero du "koalizioko gainerako kideek hautagaitza babestea".
2023/11/09 - 20:22
Azpiazuk oposizioari esan dio ez dela "egiturazko aldaketarik" izango aurrekontuetan
Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi duenez, "errealismoaren eta zintzotasunaren oinarritik" abiatu nahi du negoziazioa. Oposizioak ez du aterik itxi nahi izan, eta talde politikoek bigarren bilera-sorta batean proposamenak sakontzeko itxaropena dute.
2023/11/09 - 14:54
Azpiazu sailburuak EH Bildurekin abiatu du aurrekontu proiektua negoziatzeko "kontraste erronda"
Ekonomia eta Ogasun sailburuak bilerak ditu iragarrita gaurko Vox ez beste taldeetako ordezkariekin.
2023/11/09 - 10:47
Miren Gorrotxategi: ''Aurrekontu hauek ez dira nahikoa ditugun erronkei erantzuna emateko''
Azpiazu sailburuak gaur hasiko du 2024ko aurrekontu proiektua negoziatzeko "kontraste erronda". Miren Gorrotxategik adierazi duenez, ez dute "benetako borondaterik ikusten hitz egiteko".
2023/11/08 - 10:44
Iñigo Martinezek "arduragabekeria" egotzi dio PPri, Ferrazeko protestak "argi" ez gaitzesteagatik
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzako legebiltzarkidearen iritziz, Euskadiko PPko presidenteak manifestazio "sanoak" direla esanez egindako adierazpenek argi erakusten dute PPren jarrera eta "arduragabekeria".
2023/11/05 - 10:30
Idurre Eskisabel: "Euskararekiko eta normalizazioarekiko arduraren erakusgarri izan zen manifestazioa"
Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, gainera, 70.000 pertsona horien "askotarikotasuna" ere nabarmendu du. Hala ere, aitortu du faltan bota zuela "sektore politiko bat", PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek ordezkatzen duena, hain zuzen ere.
2023/11/05 - 10:30
Idurre Eskisabel: "Euskararekiko eta normalizazioarekiko arduraren erakusgarri izan zen manifestazioa"
2023/10/21 - 14:52
Elkarrekin Podemosek zigorrak eskatu ditu Israelen kontra, eta bahituak askatzeko exijitu dio Hamasi
Pilar Garrido Ivan Illarramendi euskal herritarrarekin oroitu da Hamasi eskaera egin dionean. Israelen aurkako neurrien artean, zigor ekonomikoak eta armen salmentan mugak jartzea proposatu du.
2023/10/19 - 19:44
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk atzera bota dituzte Hezkuntza Legearen proiektuaren aurkako osoko zuzenketak
Hurrengo urratsa talde guztiek aurkeztutako 300 zuzenketa partzialak eztabaidatzea izango da. Eusko Jaurlaritzak espero du eztabaida hori bi hilabetean egitea, legea urtea amaitu baino lehen onar dadin.
2023/10/15 - 13:30
Elkarrekin eta Sumar 2024ko hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko harremanetan daudela esan du Pilar Garridok
Elkarrekin-Podemos Euskadiko koordinatzailearen ustez, Miren Gorrotxategi da alderdi morearen lehendakarigaia izateko aukera gehien dituena, baina, nolanahi ere, primarioetan erabakiko da.
2023/10/14 - 14:24
Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeen data, Radio Euskadin eztabaidagai
Euskal alderdiak EAEko hurrengo hauteskundeetarako prestatzen ari dira, oraindik lehendakariak datarik iragarri ez duen arren. Maitane Ipiñazar (EAJ), Oihana Etxebarrieta (EH Bildu), Alberto Alonso (PSE-EE), Jon Hernandez (Elkarrekin Podemos) eta Carmelo Barrio (PP), "Parlamento en la Ondas" saioan.
2023/10/13 - 13:23
Ekonomia, etxebizitza eta Osakidetza, gipuzkoarren egungo kezka nagusiak
Bestalde, boto-asmoari dagokionez, EH Bilduk botoen % 38,4 lortuko luke, maiatzeko hauteskundeetan baino 1,1 puntu gehiago, eta EAJk eta PSE-EEK % 0,1 eta % 0,3 galduko lukete, hurrenez hurren.
2023/10/04 - 12:40
Hizkuntza-ereduak Hezkuntza Legean sartzea "bateraezina" da adostutako itunarekin, Podemosen arabera
Miren Gorrotxategiren esanetan, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostutako hezkuntza itunak A, B eta D ereduak gainditzea jasotzen du.
2023/10/03 - 13:39
Gorrotxategi: "Hezkuntza Lege-proiektu pribatizatzailea da, eta segregazioa betikotzen du"
Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak salatu duenez, "eskola publikoa blindatu beharrean, legeak kontzertazio unibertsala blindatzen du".