Elkarrizketa Euskadi Irratian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martinez: "Podemosek une honetan ez du kooperazio perspektibarik, aldebakatasunean ari da erabakiak hartzen"

"Egia da testuinguru konplexu bat bizitzen ari garela, aldebakartasunean hartu dituztelako erabakiak, baina badugu lan egiteko denbora, eta horretan esfortzu handia egingo dugu", erantsi du Sumar taldearen Bizkaiko diputatuak.
Sumarren Bizkaiko diputatu Lander Martinez
Sumarren Bizkaiko diputatu Lander Martinez. Argazkia: EITB Media

Sumar taldearen Bizkaiko diputatu Lander Martinezek elkarrizketa eman dio gaur, astelehenarekin, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari. Bertan aitortu du une "nahasia" bizitzen ari direla Podemos eta Sumar, baina tartea dutela lan egiteko, eta ahalegin guztiak jarriko dituztela horretan.

Harremanak hobetze bidean, Espainiako Gobernuan Podemosi ministerio bat eskaini diotela ere onartu du. "Aukera ona ez zela erantzun ziguten, eta ezezko horrekin ministro bat izateko aukera galdu dute", esan du.

Martinezek argi utzi du Sumar barruan dauden indar guztiekin lan egin beharko dutela, denak pozik egon daitezen eta talde barruan oreka egon dadin. "Beharrezkoa da kooperazio guztia berreskuratzea, nahiz eta Podemos bere aldetik lanean dabilen. Une honetan ez dute lankidetzaren perspektibarik. Egia da testuinguru konplexu bat bizitzen ari garela, aldebakartasunetik hartu dituztelako erabakiak, baina badugu lan egiteko denbora, eta horretan esfortzu handia egingo dugu", erantsi du.

Sanchezen Gobernu berriari buruz ez du iritzirik eman. Halere, azpimarratu du zeukaten indarra errepikatzea dutela helburu. "Ekintza sozial eta publikoekin lotuta dauden ministerio batzuk nahi genituen, eskubide sozialen inguruan lan egiteko", adierazi du.

Nazio aitortzaren negoziaketa ere hartu du berbagai. "Sumarren, beti egingo dugu aurrera estatuen federazioaren alde egiten duen edozein neurrirekin. Horregatik, eztabaida mahai batean ateratzen den erabaki oro babesteko prest gaude, guretzat garrantzitsuena akordioa lortzea delako", azaldu du. Dena den, iritzi dio Euskadin eztabaida beste puntu batean dagoela.

Bukatzeko, datoren urteko hauteskundeen inguruan ezer gutxi aurreratu du. Sumarreko diputatuak ez omen du oraindik lehendakarigai izateko aukera aztertu, eta ausartegia iruditu zaio eztabaida kolektiboak izan arte Gorrotxategiren hautagaitza ziurtzat ematea ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lander Martinez (Sumar): “Hauteskunde orokor erabakigarriak egongo dira, eta gure helburua da gobernu aurrerakoiari eustea”

Asteburuan Madrilen egin den Sumar alderdiaren ezohiko batzarraren ostean, Lander Martinez diputatuak adierazi du “arrakastatsua” izan dela prozesua; bertan, Veronica Martinez Barbero eta Rosa Martinez zuzendaritzako koordinatzaile berri izendatu dituzte. Era berean, azpimarratu du alderdiaren lehentasuna datorren urteko hauteskunde orokor erabakigarrietan “gobernu aurrerakoi bati eustea” izan behar dela.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

De Andres (PP): “Euskal gizartearen parte batek bullying-a jasaten du: ertzainek, alkateek eta Espainiako selekzioaren elastikoa daramatenek”

Javier de Andres EAEko PPko presidentea elkarrizketatu dute Radio Euskadiko Boulevard saioan, eta salatu du euskal gizartearen zati batek “bullyinga” jasaten duela. Haren esanetan, horien artean daude “ertzainak, CCOOko kideak, alderdi guztietako alkateak —batekoak izan ezik—, eta Espainiako selekzioaren elastikoa daramatenak”. Ildo horretan, De Andresek babestu egin du ErNE sindikatuaren proposamena Zigor Kodea gogortzeko, ertzainei eta udaltzainei egiten zaizkien erasoengatik ezartzen diren zigorrak areagotzea.

ERMUA (BIZKAIA), 12/07/2026.- Mari Mar Blanco (2i), hermana de la víctima, junto a Cuca Gamarra (d), durante el acto que el PP celebra en Ermua en recuerdo del edil Miguel Ángel Blanco, asesinado por ETA hace 29 años. EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PPk Miguel Angel Blanco oroitu du

Alderdi Popularrak omenaldia egin dio Miguel Angel Blanco zinegotziari Ermuan, ETAk hil zuela 29 urte betetzen direnean. Bertan izan dira Mari Mar Blanco arreba, Javier de Andres Euskadiko popularren presidentea eta Cuca Gamarra alderdiko idazkariordea. Gamarrak salatu du Pedro Sanchezek EH Bilduren botoei esker eusten diola botereari. Eta iragarri du PP gobernura iristen denean Espetxeetako legea aldatuko duela ETAko presoak etxera ez ekartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X