Podemos
2023/10/28 - 14:19
Juan Luis Ibarraren hitzak gaitzetsi dituzte Legebiltzarreko alderdi guztiek, PPk salbu
Euskararen defentsa ETAren garaiarekin lotu zuen Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidente ohiak, eta hitz horiek ekarritako soka luzea Radio Euskadiko eztabaida politikora iritsi da.
2023/10/07 - 16:19
Unidas Podemos ere, Sumarren Amnistia Lege proposamenetik kanpo
Isa Serra alderdi morearen bozeramaileak esan du proposamena ez dagoela UPren agendaren barruan.
2023/09/16 - 17:53
Podemosentzat "ezinbestekoa" da Montero Berdintasun ministro izatea Sanchez presidente izendatzeko
Monteroren esanetan, 'Bai bakarrik da bai' legearen defentsa egiterakoan albo batera egitea eta PSOEri errua botatzea zen errazena, baina ez zuen hori egin. Ione Belarrak, bere aldetik, Sumarri ohartarazi dio ezin direla U23ko hauteskundeetarako akordioak bere horretan errepikatu.
2023/09/11 - 12:17
Euskara, autogobernua eta Europako proiekzioa izango dira lehendakariaren lehentasunezko ildoak
Legebiltzarrean osteguneko Politika Orokorreko osoko bilkuran Iñigo Urkullu lehendakariak egingo duen hitzaldiaren gidalerroak ezagutu ditugu astelehen honetan. Lehendakariarentzat autogobernua giltzarri izango da legealdiko azken txanpan.
2023/08/02 - 12:25
Martinez: "Sanchez presidente eta Diaz presidenteorde izateko aukera handia da"
Espainian aurreko legealdiko koalizio-gobernua berretsiko dela ziur agertu da Sumar Mugimenduko diputatu hautatua. Taldeen arteko akordioak lortzeko borondatea badagoela esan du.
2023/06/22 - 14:44
Ione Belarrak esan du Podemosek "koalizio gobernua berrestea" duela buruan
Podemoseko idazkari nagusiak baieztatu du Podemosek dagokion papera onartu duela Sumar koalizioaren barruan.
2023/06/12 - 16:42
Yolanda Diazek ez du Monteroren betoa aipatu nahi, eta bere lehentasuna herritarren arazoak direla ziurtatu du
Testuinguru horretan, Irene Monterori jarritako betoa kentzeko eskatu dio Isa Serra Podemoseko bozeramailekideak. Dena dela, baztertu egin du nolabaiteko haustura-arriskua egotea bi alderdien artean koalizio aurrerakoi horretan.
2023/06/10 - 22:17
Luca Costatini adituaren ustez, Podemos "akabatuta" dago alderdi gisa
Pedro Sanchezek hauteskundeen aurrerapena iragarri zuenetik, Podemos eta Sumarren arteko negoziaketak intentsitate handikoak izan dira. Emaitza zein izan den badakigu, baina xehetasunak gutxi batzuek baino ez dituzte ezagutzen. Luca Constantini kazetaria da horietako bat.
2023/06/10 - 17:14
Sanchezek positibotzat jo du Sumar eta Podemosen arteko akordioa
PSOE-ren batzorde federalaren bileran Pedro Sanchezek positibotzat jo du Podemosek eta Sumarrek hauteskunde orokorretara batera joateko erabakia. PSOE-ren barruan ere batasunaren alde jo du garaipena lortzeko. Gaur alderdi sozialistak ez du erabateko batasuna agertu batzorde federalean.
2023/06/10 - 16:25
Espainian demokrazian inoiz egon den koaliziorik handiena txalotu du Yolanda Diazek
Ostiral arratsaldean ezkerreko koalizioa egia bihurtu zuten Podemosen eta Sumarren arteko akordioa lortuta. Hala, koalizioak 15 alderdi batu ditu.
2023/06/10 - 14:09
Ione Belarra: "Irene Monterori betoa jartzea akats politikoa da, eta zuzendu beharra dago"
Podemoseko idazkari nagusiaren arabera, Yolanda Diazen platadormak jarritako baldintzak onartu ezean, "koaliziotik kanpo" geratuko zirela "mehatxu" egin zieten alderdi moreko kideei.
2023/06/10 - 00:25
Sumarrek eta Podemosek koalizioa erregistratu dute Hauteskunde Batzorde Zentralean
Bi alderdiak Hauteskunde Batzorde Zentralera joan dira koalizioa erregistratzera. 15 alderdik osatutako taldea izango da. Hala ere, moreek ez dute akordioa itxitzat eman, eta zerrenda negoziatzen jarraituko dute ekainaren 19ko mugara arte, Kongresutik kanpo utz ditzakeela uste dutelako.
2023/06/09 - 18:07
Podemos Sumarrekin aurkeztuko da U23ko bozetara, baina moreek ez dute "betorik" nahi Irene Monterorentzat
Sumarrek gaur arratsaldean aurkeztuko du koalizio aurrerakoiaren hautagaitza. Bitartean, ekainaren 19ra arte Irene Montero koalizio aurrerakoiaren zerrendan sartzen saiatuko dira Podemoseko kideak, orduan amaituko baita hautagaiak erregistratzeko epea.
2023/06/09 - 16:20
Ione Belarra: ''Hauteskunde orokorretara Sumarrekin aurkeztuko gara, erabaki hori hartuta dago''
Hala ere, Podemoseko idazkari nagusiak ohartarazi du akordio "justu" bat nahi dutela, Irene Monterori betoa jartzen ez diona. Hori lortzeko azken minutura arte ez iristea espero dute.
2023/06/09 - 15:30
Podemoseko militanteen % 92,92k begi onez ikusten dute zuzendaritzak Sumarrekin negoziatzea
Zehazki, 52.829 militantek eman dute botoa kontsultan, eta 49.089 (% 92,92) alde eta 3.568 (% 6,75) aurka agertu dira. Halaber, 172k (% 0,33) boto zuria eman dute.
2023/06/09 - 12:49
Podemosek oinarrien kontsulta itxi du, eta laster jakingo da Sumarrekin batera aurkeztuko diren ala ez
Proiektu berrian sartzeari buruz erabakitzeko boterea izango duen edo ez galdetu die zuzendaritzak onarriei. Epea agortzear denean hartuko dute erabakia; izan ere, hauteskunde orokorretara aurkeztuko diren koalizioak erregistratzeko epea gaur bertan amaituko da.
2023/06/09 - 10:07
Albiste izango dira: U23: hautagaitza epearen amaiera, Donostia errugbiaren hiriburu eta larrialdi simulazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/08 - 23:33
Podemosek Valentzian bakarrik aurkeztea proposatu du, eta Espainiako gainerako erkidegoetan Sumarrekin
Alderdi moreak negoziazio mahaian proposatu du Valentzian bereizita aurkezteko aukera, Compromisekin akordioa lortzeko zailtasunen aurrean, baina Sumarrek baztertu egin du.
2023/06/08 - 22:43
Batzarrek "gehiengo zabalarekin" onartu du hauteskunde orokorretara Sumarrekin aurkeztea
Nafarroako alderdiaren ustez, batasuna da gehiengo sozialerako politikak egingo dituen gobernu aurrerakoi bat lortzeko bide bakarra.
2023/06/08 - 22:30
Ordu erabakigarriak Sumar osatzeko negoziazioan; Podemosek militantziaren galdeketa abiatu du
Belarra Podemoseko idazkari nagusiak iragarri duenez, oinarriei kontsulta egingo diote Yolanda Diazen Sumar proiektuan sartzea ala ez erabakitzeko. Exekutibak eskuak libre nahi ditu negoziaziorako, ikusita gero eta gehiago direla lurraldeetatik premiaz batasuna eskatzen duten ahotsak.