Podemoseko militanteen % 92,92k begi onez ikusten dute zuzendaritzak Sumarrekin negoziatzea
Podemoseko militanteen % 92,92k begi onez ikusten dute zuzendaritzak Sumarrekin negoziatzea, eta, ondorioz, uztailaren 23ko hauteskunde orokorretara koalizioan aurkezteko aukera izango dute bi alderdiek, epea amaitu aurretik akordioa lortzen badute betiere. Hauteskunde orokorretara aurkeztuko diren koalizioak erregistratzeko epea gaur bertan amaitzen da, gauerdian.
Zehazki, 52.829 militantek eman dute botoa kontsultan, eta 49.089 (% 92,92) negoziazioen alde agertu dira, eta 3.568 (% 6,75) aurka. Halaber, 172k (% 0,33) boto zuria eman dute. Testuinguru horretan, alderdi moreko militanteek Yolanda Diazen plataformarekin negoziatzen jarraitzeko eta horrekin balizko akordio bat ixteko baimena eman diote zuzendaritzari.
Hain zuzen ere, proiektu berrian sartzeari buruz erabakitzeko boterea duen edo ez galdetu die zuzendaritzak oinarriei, honako galdera honen bitartez: Onartzen al duzu Podemoseko Koordinazio Kontseiluak, Herritarren Kontseiluak ezarritako batasunaren irizpideari jarraituz, Sumarrekin negoziatzea eta, hala badagokio, Podemosen eta Sumarren arteko hauteskunde-aliantza adostea? Kontsulta telematikoa 10:00etan amaitu da, hauteskunde orokorretara aurkeztuko diren koalizioak erregistratzeko epea amaitzen den egun berean, hain zuzen ere.
Orain, Podemoseko Koordinazio Kontseiluak (25 kidek osatzen dute) eta Idazkaritza Nagusiak izango dute azken hitza, horiek erabakiko baitute Sumarrekin eta beste hamabost bat indar aurrerakoirekin bat egingo ote duten edo ez. Esan bezala, gaur bertan hartu behar dute erabakia, gauerdian amaitzen baita koalizioak aurkezteko epea. Hainbat lurralde zuzendaritzak presio publikoa egin dute azken orduetan Podemosek Sumarrekin akordio bat lor dezan; izan ere, hauteskundeetara bakarrik aurkeztuz gero porrota jasotzeko beldur dira moreak.
Ondorengo alderdiek akordioa itxi dute jada Yolanda Diazen plataformarekin: Drago Canarias, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Batzarre, Chunta Aragonesista, Equo Berdeak, Ara Mes eta Compromis. Gainera, Ezker Anitza-IU eta En Comu Podem alderdiak ere Sumar koalizioan aurkeztuko direla aurreikusten da. Mas Madridek, asteazkenean hartu zuen koalizioan aurkezteko erabakia, osoko bilkuran, baina baldintzak jarrita; bere marka errespetatzea eta maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzak errespetatzea koalizioaren zerrendetan.
Bien bitartean, Podemosek argi utzi du Valentzian bera bakarrik aurkezteko asmoa duela, baina gainerako autonomia-erkidegoetan koalizioan aurkezteko prest agertu da. Yolanda Diazen plataformak, aldiz, baztertu egin du aukera hori, ez dela aintzat hartzen ebatzi baitu. Desadostasuna sortzen duen beste gaietako bat da Irene Monteroren hautagaitza; izan ere, zenbait eragilek ez dute Sumarren zerrendetan agertzea nahi.
Sumarren boto-paperetan Yolanda Diazen irudia jarriko dute
Sumar koalizio aurrerakoiaren boto-paperetan, Yolanda Diazen irudi bat jarriko dute. Bere garaian Podemosen erabili zuten estrategia bera da, 2014ko Europako hauteskundeetan Pablo Iglesiasen irudia erabili baitzuten.
Gerora, Iñigo Errejonek estrategia bera erabili zuen, Mas Paiseko zerrendaburu zela, 2019ko azaroko hauteskunde orokorretan. Urte bereko maiatzean, Madrilgo Udalerako eta autonomia erkidegorako hauteskundeetan, boto-paperetan Manuela Carmenaren eta Errejonen irudia agertu zen, alderdiaren logotipoaren ordez, bien hautagaitza errazago identifikatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.