Yolanda Diazek ez du Monteroren betoa aipatu nahi, eta bere lehentasuna herritarren arazoak direla ziurtatu du
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteordeak ez du Irene Montero Berdintasun ministroari jarritako "betoa" aipatu nahi izan astelehen honetan, uztailaren 23ko hauteskunde orokorretara begira Sumar koalizio aurrerakoiaren zerrendetan kanpo utzi ondoren. Ildo horretatik, herritarrek "euren benetako arazoentzako konponbideak" nahi dituztela azpimarratu du Diazek.
"Euren arazoei konponbidea ematea espero dute herritarrek, gainerako guztia ez zaie gehiegi axola, nire ustez", esan du Luxenburgora iritsitakoan, Europar Batasuneko Enplegu arloko buruzagiekin bildu aurretik kazetarien aurrean egindako agerraldian. Espainiako Gobernuko presidenteordearen arabera, garaiz ixtea lortu den "akordio zabala eskatzen ari ziren espainiarrak". Testuinguru horretan, eskerrak eman dizkie Sumar plataformarekin bat egin duten alderdi politiko guztiei, euren "eskuzabaltasunagatik".
"Egin beharrekoa lehenbailehen egingo dugu, alegia, herritarren arazoak konponduko ditugu. Baditugu konponbide horiek. Datozen egunetan aurkeztuko dugun programa politikoan jasota ditugu, herritarren eguneroko bizitza hobetzen jarraitzeko asmoz", gaineratu du Diazek.
Podemosek betoa kentzeko eskatu du, baina ez du hausturarik aurreikusten
Testuinguru horretan, Irene Monterori jarritako "betoa" kentzeko eskatu dio astelehen honetan Isa Serra Podemoseko bozeramailekideak Sumarreko buruari. Dena dela, baztertu egin du nolabaiteko haustura-arriskua egotea bi alderdien artean koalizio aurrerakoi horretan, zenbait arlotan talka egin arren, eta adierazi du alderdi morea koalizioan joango dela Sumarekin datozen hauteskunde orokorretan.
Horren iritziz, zerrendetatik kanpo uzteko erabaki hori "akats politikoa" da, eta, gizarteari zein ezkerrari "mezu kezkagarria" helaraztea dakar horrek; izan ere, "eskuinaren gorroto-kanpainak gorabehera, botereari aurre egiten dioten politikari ausartei betoa jartzen zaie. Espainia eskubide feministen eta LGTBIQ+ kolektiboaren abangoardiara eraman dutenei".
Alderditik azpimarratu dutenez, Sumarrekin elkarrizketa gehiago izango dituzte zerrenden inguruan, negoziazioekin jarraitu behar dutelako, eta bilera horietan Monterok proiektuan parte hartu behar duela azpimarratuko dute. Ildo horretatik, deitoratu egin dute ministroaren "bazterketa hori" orain arte izandako negoziazioetan mantendu izana, eta, galdeketa egitekotan, Montero hautagai gisa aukeratua izango litzatekeela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso ote zituen galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Auzitegi Nazionalak izapideak ireki ditu Iustitia Europak salaketa jarri ondoren, eta bizirik atera direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.