Sumar
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ordu erabakigarriak Sumar osatzeko negoziazioan; Podemosek militantziaren galdeketa abiatu du

20230608201856_podemos_
18:00 - 20:00
Ordu erabakigarriak Sumar osatzeko negoziazioan; Podemosek militantziaren galdeketa abiatu du
Belarra Podemoseko idazkari nagusiak iragarri duenez, oinarriei kontsulta egingo diote Yolanda Diazen Sumar proiektuan sartzea ala ez erabakitzeko. Exekutibak eskuak libre nahi ditu negoziaziorako, ikusita gero eta gehiago direla lurraldeetatik premiaz batasuna eskatzen duten ahotsak.

Zure interesekoa izan daiteke

Laura Garrido PP Euskadi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Laura Garridok Ministerioaren nahiz Jaurlaritzaren kudeaketa kritikatu ditu, osasun arloko arazoaren aurrean

Euskadiko Alderdi Popularreko buruak azaldu duenez, Ministerioak ez du bere lana egin, baina Jaurlaritzak badu nahikoa eskumen arazoari aurre egiteko. Horrez gain, argitu duenez, itundutako zerbitzua jasotzeko aukera ez da neurri berri bat, 2009tik dekretu batean jasotako eskubidea baizik. Ziurtatu duenez, Osakidetzan arazo estrukturalak daude, besteak beste, mediku eskasiari aurrez heldu ez zaiolako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk inkestetan lider izaten jarraitzen duela erantzun dio Ansolak Otegiri, herritarren beharrei "erantzuna ematen dielako"

Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak Arnaldo Otegiren hitzei erantzun die gaur Radio Euskadin, eta Aitor Esteban ez duela "batere urduri" ikusten esan du. EAJk inkestetan lider izaten jarraitzen duela defendatu du, herritarren beharrei "erantzuten" dielako. Bestalde, Bilboko etorkizuneko erronkei aurre egiteko Mikel Hidalgo hautagai "perfektua" dela esan du Ansolak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marlaskak esan du Nafarroako Unibertsitatean izandako istiluen osteko polizia-operazioa "proportzionala" izan dela

Josu Estarrona EH Bilduren senatariak egindako galdera bati erantzunez, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak esan du joan den astean Nafarroan egindako polizia-operazioa "egokia eta proportzionala" izan zela, "2025eko urriaren 30ean Nafarroako Unibertsitatearen inguruan Vito Quilesen ekitaldi baten aurka izandako istiluengatik". Guztira, 28 pertsona atxilotu zituzten.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X