Polonia
2024/08/01 - 18:34
Pablo Gonzalez aske geratu da Errusia eta Mendebaldearen arteko preso truke handi batean
Gerra Hotzetik egin den preso trukerik handiena da. Errusiak eta Bielorrusiak, alde batetik, eta AEBk, Poloniak, Alemaniak, Esloveniak eta Erresuma Batuak, bestetik, dozenaka preso aldatzea adostu dute. Abokatuak azpimarratu du Errusiak konponbidea bilatzeko interesa erakutsi duela.
2024/07/04 - 00:59
Euskal kazetariaren aurkako epaiketaren data finkatzeko eskatu dio '#FreePabloGonzalez' elkarteak Poloniari
Poloniako espetxean dagoen euskal kazetariaren bikotekideak, Oihana Goirienak, zehaztu duenez, espioitza da leporatzen dioten tipo penala, baina "zehaztu egin behar dute, eta hori da ia bi urte eta erdian egin ez dutena".
2024/06/26 - 17:16
Pablo Gonzalezen askatasuna eskatu dute Madrilen
Poloniako enbaxadaren aurrean bildu dira hainbat kazetari elkarteetako kideak askatasuna edota epaiketa justu bat eskatzeko. Oihana Goirienak Albares ministroari eskatu dio egoera desblokeatu dezala eta, Assangen kasua ikusita, ez dutela itxaropenik galtzen adierazi du.
2024/05/14 - 18:55
Pablo Gonzalezek senideen bisita jaso du, eta akusazioa "behingoz zehazteko" eskatu diote Poloniari
Euskal kazetariaren emazteak azaldu duenez, semearekin batera, bi orduz bisitatu ahal izan zuen Gonzalez Poloniako zerbitzu sekretuetako kideen aurrean, bi urte eta hiru hilabeteetako kartzelaldian jaso duen hirugarren bisitan.
2024/05/12 - 17:01
Merkataritza-gune handi bat kiskali da Varsovian, baina ez da biktimarik izan
Sugarrak oso azkar zabaldu dira, eta suhiltzaileek susmagarritzat jo dute sutearen jatorria. Alarmak jo eta 11 minutura heldu ziren, baina eraikinaren bi heren erreta zeuden ordurako.
2024/05/03 - 23:50
'#FreePabloGonzalez' plataformak gogorarazi duenez, "ez dago prentsa askatasunik kazetari askerik gabe"
Euskal kazetariak 796 egun daramatza behin-behineko espetxealdian, eta isolatuta. Joan den otsailean bi urte egin zituen atxilotuta Polonian. Hilabete bereko 15ean, Lublingo Apelazio Auzitegiak kartzelaldia beste hiru hilabetez luzatzea erabaki zuen.
2024/03/29 - 09:54
Europa gerraurreko aldi batean dagoela ohartarazi du Tuskek, eta EBko mugak elkarrekin zaintzea defendatu du
Vladimir Putin Errusiako presidentearen arabera, "astakeria" hutsa da Errusiak mendebaldeari eraso egingo diola esatea.
2024/03/24 - 19:14
Dozenaka misilekin eraso dio Errusiak Ukrainari, Moskuko atentatuarekin zerikusia izan duela iradoki ostean
AEBk dio Ukrainak ez duela zerikusirik atentatuarekin, eta Frantziak Putini eskatu dio ez dezala erasoa "instrumentalizatu". Bestalde, Ukrainak bi ontzi suntsitu ditu Krimean, eta Erresuma Batuaren ustez, "historikoa" da, "gerraren dinamika alda dezakeelako".
2024/03/01 - 18:26
EH Bildu, ERC, Sumar eta Podemosek adierazpen bat sinatu dute Pablo Gonzalez "berehala" epaitzea eskatzeko
Otsailaren 15ean, Lublingo Apelazio Auzitegiak beste hiru hilabetez luzatu zuen kazetariaren espetxealdia, eta oraindik ez dute epaitu.
2024/02/28 - 21:24
Manifestazio batek Gernikan eta elkarretaratze batek Madrilen Pablo Gonzalezen askatasuna eskatu dute
Euskal kazetariak bi urte bete ditu Polonian atxilotuta, eta elkarretaratzeak eta ekintzak antolatu dituzte hainbat hiritan, bere egoera salatzeko, errugabetasun-presuntzioa eskatzeko eta bidezko epaiketa aldarrikatzeko.
2024/02/28 - 18:47
Pablo Gonzalezek bi urteko espetxealdia bete du dagoeneko Polonian, eta ez da inolako epaiketarik egin
Han eta hemen kazetaria aske uzteko elkarretaratzeak egin dira, eta zentzu berean mintzatu da nazioarteko kazetaritza elkartea. Albares Atzerri ministroak iragarri du Gonzalezek epaiketa bat izateko eskaera helarazi diola Poloniako gobernu berriari.
2024/02/28 - 17:45
EITBko langileek elkarretaratzea egin dute Pablo Gonzalezen egoera salatzeko
EITB Mediako langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko eta Miramongo egoitzen aurrean, euskal kazetariaren egoera salatzeko, errugabetasun-presuntzioa eskatzeko eta bidezko epaiketa aldarrikatzeko.
2024/02/28 - 15:42
Pablo Gonzalez kazetariak bi urte eman ditu Polonian behin-behineko espetxealdian
2022ko otsailaren 28an atxilotu zuen Poloniak, eta ordutik behin-behineko espetxealdia zortzi aldiz luzatu dio, inolako frogarik aurkeztu gabe.
2024/02/28 - 12:01
Pablo Gonzalezentzat epaiketa bat eskatu dio Albaresek Poloniako Gobernu berriari
EH Bilduk egindako galderari erantzunez, Jose Manuel Albares Atzerri ministroak esan du "eginahalak" egiten ari direla Poloniako espetxe batean bi urte daramatzan euskal kazetariaren alde. Horren esanetan, duela 10 egun Poloniako Atzerri ministroarekin bildu zen Gonzalezentzat epaiketa eskatzeko.
2024/02/16 - 10:43
Behin-behineko espetxealdia beste hiru hilabetez luzatu dio Poloniak Pablo Gonzalez kazetariari
Otsailaren 28an bi urte beteko ditu Polonian preso.
2023/12/29 - 13:39
Errusiaren erasoaldi gogorra droneekin eta misilekin Ukraina osoan
"Denbora askoan" egin duen eraso handiena izan omen da. Poloniak jakinarazi du Ukrainatik "identifikatu gabeko objektu bat" sartu dela bere aireko espazioan.
2023/10/16 - 19:50
Polonian gobernu aldaketa egon daiteke, oraindik amaitu ez den botoen kontaketaren arabera
Botoen % 70 zenbatuta, Legea eta Justizia alderdia doa aurrena (botoen % 36,1), igandeko inkestek erakusten zuten aldea handituta, baina gehiengo osoa galduta. Dena den, behin betiko emaitzak gaur gauean edo bihar goizean jakinaraziko dituzte.
2023/10/15 - 22:52
Gobernu europazalea egon liteke Polonian, inkesten arabera
Orain arte gobernuan izan den PiS alderdiak irabazi ditu bozkak, baina ez gobernatzeko gehiengo nahikoarekin, betiere galdeketen arabera. Hala, Donald Tusk europazaleak gobernua osatzeko babesak eduki litzake.
2023/10/07 - 10:36
Europar Batasuneko itunen aurka
Zoritxarrez, eskuin muturreko populistek beren Europaren eredua zabaltzeko bidea aurkitu dute: legea ez betetzea.
2023/10/06 - 20:30
Migrazioaren gaia sartu gabe onartu dute Granadako Adierazpena, Poloniaren eta Hungariaren oposizioagatik
EBko estatu kideek ez dute lortu migrazioaren inguruko testu bateratu bat adostea eta, beraz, atal hori ez dute txertatu Granadako Adierazpena deituriko dokumentuan.