Gobernu europazalea egon liteke Polonian, inkesten arabera
Polonian hauteskunde legegileak egiten ari dira igande honetan, eta emaitzen araberakoa izango da herrialdeak Europar Batasunarekin eta Ukrainarekin izango duen harremana. Izan ere, azken urteotan tentsio handia izan da Varsoviaren eta Bruselaren artean politika judizialaren eta migrazioaren arloetan, eta Ukrainarekiko babesa ere indarra galtzen ari da Polonian; horren erakusgarri da Konfederazioa koalizio ultrakontserbadoreak inkestetan izan duen gorakada.
Poloniako Poliziak esan duenez, Varsoviako bonba abisuak izan dira hiru hauteslekutan. 200 bat pertsona atera dituzte bozketa zentro horietatik.
Parte-hartzeak maila historikoak lortuko ditu, ziur asko, 17:00etan poloniarren % 57,5ek eman baitute botoa, duela lau urte baino % 12 gehiagok.
Zantzu guztien arabera, hauteskundeotan errepikatu egingo da Poloniako indar politiko nagusien arteko lehia. Batetik, PiS dago, inkestetan % 37ko boto-asmoa jaso duena, eta Jaroslaw Kaczynski lehen ministro ohia buru duena, Bruselaren eta immigrazioaren aurkako mezuekin. Zazpi puntu gutxiago jaso ditu inkestetan PC oposizioko alderdiak, Donald Tusk Europako Kontseiluko presidente ohiarenak. Europazaleen esperantza da Tusken alderdia.
Hauteskunde hauetako puntu garrantzitsuenetako bat LGTBI kolektiboarekin eta migrazioarekin lotutako lege europarrak dira, Poloniak orain arte muzin egin baitie EBren aginduei.
Hala ere, Ukrainako gerra izan da hizpide nagusia hauteskunde-kanpainan Kaczynskiren eta Tusken artean, eta azkenaldian gordindu egin da lehia, elkarri aberriari traizio egitea leporatzeraino.
Bien bitartean, Slawomir Mentzen 36 urteko politikaria buru duen Konfederazioa alderdi ultrakontserbadoreak gora egin du. 2019an jendaurrean agertu zenean argi azaldu zituen bere aldarrikapen nagusiak: "Judurik ez, aborturik ez, homosexualik ez eta zergarik ez". Hala ere, azkenaldian inkestek eman dioten babesarekin negoziazioen giltza izan dezakeela ikusita, mezua sinpletu du eta bi proposamen nagusitan oinarritu du kanpaina: "Zerga gutxiago eta onura sozialik ez ukrainarrentzat".
Gainera, hauteskundeez gain, erreferendum bat egiten ari dira igande honetan, eta laugarren galderan argi dago Poloniako Gobernuak migrazioaren inguruan duen irizpidea: "Onartzen al duzu Ekialde Hurbileko eta Afrikako legez kanpoko milaka etorkin hartzea Europako burokraziak inposatutako indarrezko birkokatze mekanismoaren bitartez?".
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, salerosketa sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera.
Ormuzeko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, Teheranekin negoziazioak gaur arratsaldduela, Golkoko zenbait herrialdek eskatu ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzeko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.