Bozkak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polonian gobernu aldaketa egon daiteke, oraindik amaitu ez den botoen kontaketaren arabera

Botoen % 70 zenbatuta, Legea eta Justizia alderdia doa aurrena (botoen % 36,1), igandeko inkestek erakusten zuten aldea handituta, baina gehiengo osoa galduta. Dena den, behin betiko emaitzak gaur gauean edo bihar goizean jakinaraziko dituzte.
Andrzej Duda presidente poloniarra, bozkatzen
Andrzej Duda presidente poloniarra, bozkatzen. Argazkia: EFE

Poloniako hauteskundeetako lehen emaitza ofizialek —botoen erdia baino gehiago zenbatuta— gobernu aldaketa egon daitekeela baieztatu dute; izan ere, agintean dagoen Legea eta Justizia alderdi ultrakontserbadoreak gehiengo osoa galduko luke.

Botoen % 70 zenbatuta, Legea eta Justizia alderdia doa aurrena, botoen % 36,1 lortuta. Alegia, abantaila handitu du, igandeko inkesten datuekin alderatuta.

Donald Tusken alderdia litzateke boto gehien bildu dituen alderdietan bigarrena, botoen % 31 jasota.

Hirugarren Bidea koalizioak, bestalde, % 14ko babesa lortuko luke. Amaitzeko, ezkerrarentzat eta ultranazionalistentzat lirateke botoen % 6,8, eta % 8,6, hurrenez hurren.

Parlamentuan presentzia lortuko duten oposizioko indar guztien koalizio batek PiS agintetik bota lezake, nahiz eta boto kopuruan garaipena lortu. Donald Tusk Plataforma Civicako buruak aukera errealtzat jo du hori, bart gaueko lehen inkestak ezagututa.

Dena den, behin betiko emaitzak gaur gauean edo bihar goizean jakinaraziko dituzte, eta kontuan hartu behar da are denbora gehiago beharko dutela atzerrian bizi diren milaka poloniarren botoak zenbatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X