PSE EE
2024/11/16 - 15:22
Erreforma fiskal ''progresiboa eta progresista'' babesteko eskatu dio Anduezak EH Bilduri
Jeltzaleekin adostu berri duten erreforma fiskala izan du hizpide PSE-EEko idazkari nagusiak, urtero legez Tomas Meaberi Derioko hilerrian egindako omenaldian.
2024/11/15 - 13:58
EAJk 28 eserleku lortuko lituzke, eta EH Bilduk, 27, Soziometroaren arabera
Eusko Jaurlaritzaren boto-asmoari buruzko inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk ordezkari gehiago lortuko lituzkete (13 eta 7, hurrenez hurren). Elkarrekin Podemos, Sumar eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.
2024/11/15 - 11:49
EAJk 28 eserleku lortuko lituzke, eta EH Bilduk, 27, Soziometroaren arabera
Eusko Jaurlaritzaren boto-asmoari buruzko inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk ordezkari gehiago lortuko lituzkete (13 eta 7, hurrenez hurren). Elkarrekin Podemos, Sumar eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.
2024/11/12 - 11:53
Aurrekontuen negoziazioan ''protagonismoa uneoro aldarrikatzen'' ibiltzea egotzi dio Anduezak EH Bilduri
PSE-EEren idazkari nagusiak "Kalimero sindromea" izatea leporatu dio koalizio abertzaleari, hots, besteok "kasu egiten ez diogula esaten ibiltzea uneoro". Gogorarazi dio oposizioan dagoela eta "akaso daukaten errealitatea ez onartzea" dela euren arazoa.
2024/11/12 - 11:20
Oposizioak ''aukera bikaina'' du ''suzko erroberetan ala errealitatean'' dagoen erakusteko, Anduezaren ustez
PSE-EEren idazkari nagusiak Radio Euskadin esan duenez, jeltzaleek eta sozialistek adostutakoa "zerga erreforma da, progresista eta progresiboa".
2024/11/12 - 10:13
EAJk eta PSE-EEk oposizioaren babesa behar dute zerga erreforma Araban eta Gipuzkoan onartzeko
Elkarrekin koalizioa EAJrekin eta PSE-EErekin negoziatzen ari da zerga erreforma aurrera ateratzeko. Bizkaiko Batzar Nagusietan, ordea, jeltzaleek eta sozialistek gehiengo osoa dute adostutako zerga erreforma onartzeko.
2024/11/11 - 20:19
PP Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak onartzeko prest; Sumarrek, berriz, baztertu ditu, "zaharrak" direlakoan
Eusko Jaurlaritzak bilera sorta hasi du oposizioko taldeekin, aurrekontuetan akordio bat lortze bidean. Dena dela, EAJk eta PSE-EEk osatutako taldeak gehiengo nahikoa du kontuak bakarrik onartzeko.
2024/11/11 - 08:12
D'Anjou sailburua Sumar eta PPrekin bilduko da gaur, aurrekontuetarako babes bila
Ogasun eta Finantza sailburuak proposamen "zehatzak, bideragarriak eta errealistak" egiteko eskatu die taldeei. Ekarpenak jaso ondotik, Sailak "proposamen zehatza" aurkeztuko die alderdiei aurrekontu proiektua negoziatzen jarraitzeko asmoz.
2024/11/08 - 10:54
D'Anjou Sumar eta PPrekin bilduko da astelehenean eta EH Bildurekin asteartean, aurrekontuetarako babes bila
Ogasun eta Finantza sailburuak proposamen "zehatzak, bideragarriak eta errealistak" egiteko eskatu die taldeei. Ekarpenak jaso ondotik, Ogasun eta Finantza Sailak "proposamen zehatza" aurkeztuko die alderdiei aurrekontu proiektua negoziatzen jarraitzeko asmoz.
2024/10/31 - 11:40
Adostutako zerga erreforma "anbizio handikoa" dela dio Anduezak, "gehien dutenek gehiago ordain dezaten"
Jeltzaleek eta sozialistek adostutako erreforma fiskala babesteko deia egin die PSE-EEko idazkari nagusiak oposizioko alderdiei, Bizkaiko Batzar Nagusietan salbu, Araban eta Gipuzkoan gutxiengoan agintzen baitute.
2024/10/30 - 12:00
Zerga sistemaren erreforma egiteko adostasuna lortu dute EAJk eta PSE-EEk
Bi alderdien arabera, akordioak progresibitatea hobetzea, EAEko ekonomia eta gizarte sarea indartzea eta zerbitzu publikoak bultzatzea ahalbidetuko du, besteak beste.
2024/10/29 - 13:39
Jaurlaritzak oposizioari eskatu dio ''taktizismo politikoak'' alde batera uzteko aurrekontuen negoziazioan
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak gaur onartu du 2025erako aurrekontuen proiektua. Ondorengo agerraldian, Noël D'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak jakinarazi du azaroaren 7an abiatuko dutela kontuen negoziazioa oposizioko taldeekin. "Taktizismo politikoak" alde batera uzteko eskatu du.
2024/10/29 - 10:14
EH Bilduren proposamenari "zehaztasuna falta" zaiola uste arren, akordiorako denbora dagoela dio Asensiok
Ostegunean onartu asmo du Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025eko aurrekontu proiektua eta hurrengo asteetan negoziazioetan sakondu nahi du. Gipuzkoako lehen ahaldunorde nagusi eta Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi ere badenak ukatu egin du PSE-EEko zuzendaritzak EH Bildurekin biltzeari uko egin diola.
2024/10/29 - 10:11
EH Bilduren proposamenari ''zehaztasuna falta'' zaiola uste arren, akordiorako denbora dagoela dio Asensiok
Gipuzkoako lehen ahaldunorde nagusi eta Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi ere badenak ukatu egin du PSE-EEko zuzendaritzak EH Bildurekin biltzeari uko egin diola.
2024/10/28 - 13:15
Aurrekontuen inguruko lurraldeko proposamen zehatza egin die EH Bilduk Aldundiei, "harrera ona" jasota
Pello Otxandiano koalizioko bozeramaileak azaldu duenez, hiru ahaldun nagusiekin batu dira eta lurralde bakoitzerako proposamen "zehatz eta kuantifikatua" helarazi diete. Bestalde, deitoratu du Jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSE-EE taldeekin elkarrizketa ez dela "oraindik" posible izan.
2024/10/24 - 12:53
Anduezak EAJri leporatu dio "dumping fiskala" proposatzea, "alderdiaren interesen" mesedetan
PSE-EEko buruzagiak jeltzaleei gogorarazi die "gehiengorik ez" dutela EAEko erakunde nagusietan, eta "zuhurtzia" eskatu du. "Ikusiko dugu zer norabide hartzen duen gaiak", zehaztu du.
2024/10/23 - 14:59
Andueza: 'Gu gara Gernikako Estatutuari inoiz huts egin ez diogun bakarrak'
PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, bere alderdiak, "lehen minututik azkenera arte", Estatutua eta EAEko autogobernua defendatu ditu, eta beste alderdi batzuek, berriz, "hainbat jarrera izan dituzte" bere ibilbidean zehar.
2024/10/17 - 12:38
Bi dira dagoeneko dimisioa iragarri duten Eibarko zinegotzi jeltzaleak, PSE-EErekin itxitako akordioa dela eta
Erabakia iragartzen lehendabizikoa Josu Mendikute izan da, EAJren eleduna Eibarko Udalean, eta handik gutxira jakinarazi du Amaia Albizu zinegotzi jeltzaleak ere karguari uko egingo diola.
2024/10/17 - 11:48
Eneko Andueza, EH Bilduk aurrekontuen inguruan duen proposamena ''entzuteko prest''
Sozialisten buruak esan du ez dakiela zein den koalizio abertzalearen "estrategia politikoa" baina, hori gorabehera, PSE-EE "prest" dagoela proposamena entzuteko. "Hortik aurrera, datorrena datorrela", erantsi du.
2024/10/16 - 18:12
Eibarko Udalari "egonkortasuna" eman asmo dion ituna aurkeztu dute PSE-EEk eta EAJk
Itunaren aurkezpenean hutsune esanguratsu batek eman die arreta hedabideei. Josu Mendikute EAJren eleduna Eibarko Udalean ez da egon akordioa aurkezteko agerraldian. Gaiari buruz galdetuta, herri horretako Uri Buru Batzarreko arduradunak aitortu du ikuspuntu ezberdinak daudela taldean.