Renfe
2017/12/22 - 11:08
Tren batek sei behi harrapatu ditu Arrankudiagan, pasagune batean
Istripua Arbide auzoko tren pasagune batean izan da, 04:15ean, eta trenen joan-etorria etenda egon da ordu batzuetan.
2017/11/04 - 20:42
Bidaiariak zeramatzan tren bat bidetik irten da Urnietan
18:30 aldera izan da ezbeharra Urnieta eta Andoain artean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ez da inor zauritu, eta bidaiari guztiak beste unitate batera eraman dituzte.
2017/09/28 - 13:39
AHTaren lanak onartu ditu Adifek Bergarako lotunean
Neurria "datozen asteotan" onartuko du Ministroen Kontseiluak. Tarte honek 192 milioi euroko aurrekontua izango du.
2017/06/23 - 00:30
Adifek larrialdiko irteerak egin beharko ditu AHTren 11 tuneletan
Dagoeneko eraikita dauden tunelak dira moldatu beharrekoak. Amaituta zeuden Europar Batasunak segurtasun araudia eguneratu zuenean.
2017/06/09 - 13:23
Astelehenean udako ordutegi berria ezarriko du Renfek Gipuzkoako trenetan
Ordutegi berriak udako eskarira moldatuko dituzte. Goizez aldiriko trenen zerbitzua murriztuko dute, baina arratsaldez handiagoa izango da trenen joan-etorria.
2017/05/29 - 13:39
Euskotrenek eta Renfek zerbitzuak indartuko dituzte asteartean
Guns N' Roses taldeak Bilbon emango duen kontzertua dela eta, San Mamesetik Atxurira doan tranbia zerbitzua ere egongo da. Kontzertua hasi aurretik, ohiko ordutegia izango du.
2017/03/13 - 20:41
Adifeko segurtasun arduradun ohiak epailearen aurrean deklaratuko du
013ko uztailaren 24an jazo zen ezbehar hartan 80 pertsona hil eta 140 zauritu ziren. Hasieran, Francisco Garzon treneko makinista inputatu zuen, bakarrik.
2017/03/09 - 22:13
Renfe Urduñako geltokia egokitzera behartu du Maria Luisaren borrokak
Irisgarritasuna hobetzeko lanak iragarri ditu konpainiak mugikortasun murriztua duen emakume honek sartzeko erraza den trena eskatzeko 120.000 sinadura aurkeztu eta gero.
2017/03/05 - 14:07
Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arrigorriaga eta Basauri artean
Gertaera 12:20ak aldera jazo da, Ollargan eta Bidebieta tren-geltokien artean. Litekeena da suizidioa izatea, baina baieztatu gabe dago.
2017/03/02 - 13:23
Gizon bat hil da Arrigorriagan, tren batek harrapatuta
Ezbeharra 10:45ean jazo da, Arrigorriagako Ollargan geralekuan.
2017/02/24 - 11:48
Wifia doan, Renferen San Mameseko eta Groseko aldirietako geltokietan
Zerbitzu horrekin, aldirietako bidaia-txartela duen pertsona oro 30 minutuz konektatu ahalko da Internetera, 24 ordutik behin.
2017/02/16 - 11:07
Renfek 39.000 leku gehiago eskainiko ditu Tolosako inauterietarako
Igandea (otsailak 26) eta asteartea (otsailak 28) bitartean, tren-konpainiak 127.000 eserleku eskainiko ditu guztira.
2017/01/25 - 16:31
Adifek kalte-ordainak emango dizkie lau familiari trenaren zaratagatik
Auzitegi Nazionalaren sententziak dio gainera, Balmasedako tranbide hauen zarata murrizteko lanak ere Adifek ordaindu beharko dituela.
2017/01/23 - 09:29
Renfek berriro abiatu du Irun eta Donostia arteko tren-zerbitzua
Irungo geltokiko katenaria matxuratu da eta, arazoa konpondu duten arren, atzerapenak egon dira zerbitzuan.
2016/12/15 - 13:57
Renfek Aldiriko Zerbitzua indartuko du San Tomas egunean Bilbon
Bidaiari gehien espero den orduetan, 09:30etik 11:30era, 6.000 eserleku gehiago eskainiko ditu aldiriko trenetan.
2016/11/28 - 12:33
Talgok irabazi du Renferen historiako kontraturik handiena
Talgok % 28,3 merkatu du Renfek egindako eskaintza, 1.096 milioi eurokoa.
2016/11/22 - 18:33
CAF eta Talgo, Renferen megakontratua lortzeko lehian
Renfek inoiz egin duen tren erosketa handiena izango da. Aste honetan jakingo da tren horiek nork ekoitziko dituen.
2016/11/08 - 15:21
Laudioko tren geltokiko segurtasuna, ezbaian
Irailean tren batek harrapatuta hil zen neskaren gurasoen arabera, Laudiko geltokiak ez ditu segurtasun neurriak betetzen,
2016/09/09 - 14:05
Lau lagun hil eta hainbat zauritu dira tren istripu batean, Galizian
Gainera, "zauritu kopuru handia" dagoela adierazi dute. Bi bagoi irauli dira eta beste bi erdi iraulita geratu dira istripuaren ondorioz.
2016/09/06 - 16:21
Laudion trenak harrapatutako neska istripuz hil zen
Antza, 19 urteko neska trenetik jaitsi zenean ez zuen ikusi beste tren bat zetorrela, eta hark eraman zuen aurretik.