garraio publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Renfek 39.000 leku gehiago eskainiko ditu Tolosako inauterietarako

Igandea (otsailak 26) eta asteartea (otsailak 28) bitartean, tren-konpainiak 127.000 eserleku eskainiko ditu guztira.
Tolosako inauteriak. Argazkia: EiTB
Tolosako inauteriak. Argazkia: EiTB

Renfek Donostia inguruko aldiriko trenen zerbitzua sendotzeko plan berezia prestatu du Tolosako inauterietara joan nahi duten bidaiarientzat. Igandea (otsailak 26) eta asteartea (otsailak 28) bitartean, tren-konpainiak 127.000 eserleku eskainiko ditu guztira, normalean baino 39.000 plaza gehiago.

Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, aldiriko trenen zerbitzua indartu egingo dute, eta maizago ibiliko dira; horrenbestez, igandean 36 tren berezi egongo dira. Horrela, igandetik astelehenera eta astelehenetik asteartera doazen gauetan ibiliko dira tren horiek. Astearte goizean bukatuko da zerbitzua indartzeko tren berezien jarduna.

Aipatu hiru egun horietan, Tolosan irteera eta helmuga duten 250 aldiriko tren ibiliko dira, horietako 68 egun horietarako beren-beregi jarritakoak. Gaueko tren berezi guztiak Tolosako geltokitik aterako dira, baina ez dira Tolosa erdiguneko geralekuan geldituko.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X