Euskotrenek eta Renfek zerbitzuak indartuko dituzte asteartean
Euskotren enpresa publikoak trenen eta tranbiaren zerbitzua indartuko du astearte honetan, maiatzak 30, Guns N' Roses taldeak San Mamesen (Bilbo) emango duen kontzertua dela eta.
Horren aurrean, kontzertua amaitutakoan, Bilboko metroaren 3. linean, 15 minutuan behin eskainiko dute tren zerbitzua. Zehazki, Etxebarri eta Matiko artean, 23:38tik 01:53ra ibiliko dira trenak, eta Matiko eta Etxebarri artean, 23:15etik 01:45era. Halaber, Txorierriko tren linean, tren bat irtengo da 01:08an Etxebarritik Lezamarantz.
Tren bereziek kontzertua ikustera joaten den jendearen itzulera erraztuko dute, eta tranbia zerbitzu berezia egongo da San Mamesetik Atxurira. Kontzertuaren aurretik zerbitzua ohiko ordutegiko trenekin eskainiko da.
Renfek aldiriko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu
Halaber, AEBko taldearen kontzertua dela eta, Renfek aldiriko tren zerbitzuak indartuko ditu. Ondorioz, San Mames geltokira joateko zerbitzuak indartu egingo dira, bertatik bueltatzekoak bereziki.
Tren zerbitzu bereziak kontzertua amaitutakoan hasiko dira, eta San Mameseko geltokitik irten eta Abandon helmuga duten trenek (C1 eta C2) eta Urduñara doazenek (C3 linea) ziurtatuta izango dute bien arteko lotura.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da