Renfe
2017/03/09 - 22:13
Renfe Urduñako geltokia egokitzera behartu du Maria Luisaren borrokak
Irisgarritasuna hobetzeko lanak iragarri ditu konpainiak mugikortasun murriztua duen emakume honek sartzeko erraza den trena eskatzeko 120.000 sinadura aurkeztu eta gero.
2017/03/05 - 14:07
Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arrigorriaga eta Basauri artean
Gertaera 12:20ak aldera jazo da, Ollargan eta Bidebieta tren-geltokien artean. Litekeena da suizidioa izatea, baina baieztatu gabe dago.
2017/03/02 - 13:23
Gizon bat hil da Arrigorriagan, tren batek harrapatuta
Ezbeharra 10:45ean jazo da, Arrigorriagako Ollargan geralekuan.
2017/02/24 - 11:48
Wifia doan, Renferen San Mameseko eta Groseko aldirietako geltokietan
Zerbitzu horrekin, aldirietako bidaia-txartela duen pertsona oro 30 minutuz konektatu ahalko da Internetera, 24 ordutik behin.
2017/02/16 - 11:07
Renfek 39.000 leku gehiago eskainiko ditu Tolosako inauterietarako
Igandea (otsailak 26) eta asteartea (otsailak 28) bitartean, tren-konpainiak 127.000 eserleku eskainiko ditu guztira.
2017/01/25 - 16:31
Adifek kalte-ordainak emango dizkie lau familiari trenaren zaratagatik
Auzitegi Nazionalaren sententziak dio gainera, Balmasedako tranbide hauen zarata murrizteko lanak ere Adifek ordaindu beharko dituela.
2017/01/23 - 09:29
Renfek berriro abiatu du Irun eta Donostia arteko tren-zerbitzua
Irungo geltokiko katenaria matxuratu da eta, arazoa konpondu duten arren, atzerapenak egon dira zerbitzuan.
2016/12/15 - 13:57
Renfek Aldiriko Zerbitzua indartuko du San Tomas egunean Bilbon
Bidaiari gehien espero den orduetan, 09:30etik 11:30era, 6.000 eserleku gehiago eskainiko ditu aldiriko trenetan.
2016/11/28 - 12:33
Talgok irabazi du Renferen historiako kontraturik handiena
Talgok % 28,3 merkatu du Renfek egindako eskaintza, 1.096 milioi eurokoa.
2016/11/22 - 18:33
CAF eta Talgo, Renferen megakontratua lortzeko lehian
Renfek inoiz egin duen tren erosketa handiena izango da. Aste honetan jakingo da tren horiek nork ekoitziko dituen.
2016/11/08 - 15:21
Laudioko tren geltokiko segurtasuna, ezbaian
Irailean tren batek harrapatuta hil zen neskaren gurasoen arabera, Laudiko geltokiak ez ditu segurtasun neurriak betetzen,
2016/09/09 - 14:05
Lau lagun hil eta hainbat zauritu dira tren istripu batean, Galizian
Gainera, "zauritu kopuru handia" dagoela adierazi dute. Bi bagoi irauli dira eta beste bi erdi iraulita geratu dira istripuaren ondorioz.
2016/09/06 - 16:21
Laudion trenak harrapatutako neska istripuz hil zen
Antza, 19 urteko neska trenetik jaitsi zenean ez zuen ikusi beste tren bat zetorrela, eta hark eraman zuen aurretik.
2016/09/05 - 22:48
Arrigorriagako neska bat hil da Laudion, trenak harrapatuta
Areta auzoko geralekutik gertu harrapatu du trenak 19 urteko neskatoa. Ertzaintzaren ustez, istripua izan da.
2016/09/05 - 17:06
Balmaseda eta Bilbo arteko tren bidaiak gehiago iraungo du
Trenbidea egoera txarrean dagoela salatu du Langile Batzordeak, Renfek ez omen duelako inbertsiorik egin konpontzeko. Horregatik, hamar lekutan trenek abiadura gutxitu behar dute.
2016/06/28 - 13:58
ADIFeko 14 langile atxilotu dituzte, 83 milioiko gainkostuekin lotuta
Sagrerako geltokiko lanetan ustez izandako irregulartasunak argitzeko operazioaren baitan egin dira atxiloketak. Abiadura handiko trenaren lanetan 83 milioi desbideratu zirela uste da.
2016/06/28 - 10:29
ADIFeko 14 langile atxilotu dituzte, 83 milioiko gainkostuekin lotuta
Sagrerako (Bartzelona) geltokiko lanetan ustez izandako irregulartasunak argitzeko operazioaren baitan egin dira atxiloketak. Abiadura handiko trenaren lanetan 83 milioi desbideratu zirela uste dute.
2016/06/14 - 12:22
Renfeko makinistek hirugarren greba eguna dute gaur
Hala, grebalariek beste hiru egunerako ere deitu dituzte lanuzteak: ekainaren 24an, 29an eta uztailaren 1ean.
2016/06/12 - 11:17
Bigarren greba eguna Renfen
Gainera, tren gidarien sindikatuak 24 orduko beste bi lanuzte deitu ditu astearterako eta ostegunerako, eta ez du baztertzen horietaz aparte beste greba-egun gehiago antolatzea.
2016/05/27 - 14:44
Renfek 123.000 tren-eserleku jarri ditu salgai San Ferminetarako
Salgai jarritako txartelak uztailaren 5etik 15era bitartean Iruñean helmuga eta irteera duten trenenetan erabiltzekoak dira.