Salvador Illa
2024/08/10 - 14:37
Salvador Illak Generalitateko presidente kargua hartu du
Salvador Illak Kataluniako Generalitateko presidente kargua hartu du gaur, larunbata, PSC, ERC eta Comuns alderdien babesarekin hautatu eta bi egunera, Sant Jordi aretoan izan den ekitaldian. Kargua "bere kontzientziagatik eta ohoreagatik" hitzeman du.
2024/08/09 - 16:17
Salvador Illa eta Pere Aragones botere eskualdaketa sinatzeko bildu dira
Salvador Illa Generalitateko presidente berria Pere Aragones presidente ohiarekin bildu da ostiral honetan, Generalitateko Jauregian, botereen eskualdaketa sinatzeko.
2024/08/09 - 13:55
Kataluniako Barne kontseilariak "jarrera desegokia" edukitzea egotzi dio Puigdemonti
Joan Ignasi Elena Barne kontseilak aitortu duenez, ez zeuden "prestatuta" atzo gertatu zenari aurre egiteko. Bestalde, Mossoen buruak ukatu egin du presidente ohiaren gertukoekin akordiorik egin izana: "Guk ez dugu ezertxo ere adostu".
2024/08/09 - 12:50
Horrela izan da Puigdemontek Bartzelonara egin duen itzulera laburra eta ondorengo ihesa
Bost minutu eskas; denbora hori eman du Carles Puigdemontek Bartzelonan jendaurrean. Kataluniako presidente ohiak asteazkenean iragarri zuen itzulera bidaiari ekin ziola, Illaren inbestidura saioan izateko. Inor gutxik espero zuena jazo da ondoren, itzuleraren ondotik desagertu egin baita.
2024/08/08 - 21:51
Salvador Illa, Kataluniako presidente berria
Aurreikusita zegoen bezala, sozialistak PSC, ERC eta Comuns alderdien babesa jaso du, aldeko 68 boto, eta JxCat, PP, Vox, CUP eta Aliança Catalana alderdiek, berriz, kontrako 66.
2024/08/08 - 17:27
Salvador Illa sozialista president izendatu dute, Puigdemonten itzulera laburrak markatutako saioan
Espero zen bezala, sozialistak PSC, ERC eta Comunseko parlamentarien babesa jaso du, aldeko 68 boto eta JxCat, PP, Vox, CUP eta Aliança Catalanaren kontrako 66. Puigdemont izan da botoa eman ez duen parlamentari bakarra (ez presentzialki, ezta delegazioz ere).
2024/08/08 - 16:00
Puigdemonten berririk ez da, Bartzelonan denbora labur batez azaldu ostean
Presidente ohia Bartzelonako Lluis Companys pasealekuan agertu da, Juntsek antolatutako ekitaldi batean. Nabarmendu duenez, "amnistia legeek amnistiatzeko balio ez duten herrialde batek arazo demokratikoa du". Hitzaldia bukatuta, ez da berriro jendaurrean azaldu eta Mossoak haren bila ari dira.
2024/08/08 - 14:03
Tentsioa Mossoen eta manifestarien artean Kataluniako Parlamentuaren atarian
Salvador Illaren inbestidura dela eta, Kataluniako Parlamenturako sarbidea zaintzen ari diren Esquadra Mossoen agenteek eta manifestari independentista talde batek liskarrak izan dituzte, horietako batzuk ganberan sartzen saiatu direnean.
2024/08/08 - 12:31
Puigdemont non dagoen jakin gabe hasi da Salvador Illaren inbestidura saioa
Josep Rull Ganberako presidenteak 10:00ak pasatxo ekin dio bilkurari. Hautagai sozialistaren hitzaldiarekin hasi da saioa, aurreikusita zegoen bezala. Carles Puigdemont presidente ohia, ordea, ez dago ganberan, Bartzelonan egon badagoen arren.
2024/08/07 - 20:00
Ikusmin ikaragarria Katalunian, Puigdemonten itzuleraren atarian
Salvador Illa sozialistaren inbestidura saioan parte hartzeko, bihar Parlamentean izan nahi du Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak, eta gaur iragarri du "erbestetik itzulera abiatu" duela. Ikusmina sekulakoa da.
2024/08/07 - 14:10
Rull: "Puigdemont atxilotzen badute, ezin dut onartu inbestidura saioa normal egitea"
Illaren inbestidura saioa osteguneko 10:00etarako deitu du Kataluniako Parlamentuak. Dena dela, Junstseko buruzagiaren balizko atxiloketa baten aurrean, egokiena bilkura "atzeratzea" litzatekeela uste du Rullek.
2024/08/07 - 12:59
Jaurlaritza ''erabat lasai'', Kataluniako finantziazio akordioarekin: ''Kontzertu Ekonomikoa blindatuta dago''
Salvador Illa sozialistaren inbestiduraz ere galdetu diote Maria Ubarretxena Eusko Jaularitzako bozeramaileari. Nabarmendu duenez, "ezinbestekoa" da "egonkortasuna" izatea, eta "dena ondo atera delakoan" dago.
2024/08/06 - 12:24
Rullek Illarekin abiatu du inbestidura saioaren data ezartzeko egin beharreko bilera sorta
Kataluniako Parlamentuko presidenteak 9:30ean hartu du buruzagi sozialista, eta ondoren, Kataluniako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdien ordezkariekin bilduko da. Atzo, ERCko gazteek Illa inbestitzeko akordioa babestu zuten, eta hala, sozialistak gertuago du Presidentetza.
2024/08/06 - 10:24
Albiste izango dira: Ekialde Hurbila, Kataluniako bilera sorta eta burtsen egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/05 - 23:43
ERCko gazteek Illaren inbestidura babestea erabaki dute
Jovent Republica ERCko gazteen zuzendaritza batzordeak "baietz kritikoaren alde" egin dute, eta Mar Besses diputatu gazteak Illaren inbestidura babestuko du Kataluniako Parlamentuan.
2024/08/05 - 17:12
ERCk "iraingarritzat" jo du Puigdemonten gutuna eta independentisten artean "gorrotoa piztea" egotzi dio
Asteburuan sare-sozialetan zabaldutako gutun batean, Kataluniako presidente ohiak bere balizko atxiloketaren erantzule izatea leporatu zion ERCri, PSCkin itxitako akordioagatik. Hitzok zuzentzeko eskatu diote gaur errepublikanoek JxCateko buruari.
2024/08/05 - 12:18
ERCko gazteek gaur erabakiko dute Illaren inbestidura babestu ala ez
Jovent Republicako (ERCko gaztediaren kontseilua) zuzendaritza batzordea gaur bilduko da, Mar Besses diputatuak Illaren inbestiduran emango duen boza erabakitzeko. Ez babestea erabakiko balute, PSCko hautagaiaren inbestidura airean legoke, gehiengorik gabe.
2024/08/03 - 19:59
Generalitateko presidente izateko gehiengoa duela jakinarazi dio Salvador Illak Rulli
PSCren Zuzendaritza Batzordeak egindako ezohiko bileran, "politika onak irabazi" duela azpimarratu du Illak. Bestalde, Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak ziurtzat jo du atxilotu egingo dutela Kataluniako Parlamentuan izango den inbestidura saiorako Espainiara itzulitakoan.
2024/08/03 - 19:56
Illak (PSC) eta Albiachek (Comuns) inbestidura akordioa sinatu dute
Salvador Illa PSCko lehen idazkariak eta Jessica Albiach Comunseko presidenteak larunbat honetan sinatu dute hautagai sozialista Generalitateko presidente izendatzeko akordioa.
2024/08/02 - 21:21
ERCko militanteen % 53,5ek babestu dituzte PSCrekin itxitako akordioa eta Illaren inbestidura
ERCko militanteen % 77k parte hartu dute alderdiaren galdeketan. 3.397 alderdikidek PSCrekin adostutako akordioari babesa eman diote, eta 2.847 militantek (% 44,8) aurka bozkatu dute. Honenbestez, ERCko militanteek babes estua eman diote alderdiaren egungo zuzendaritzari, Marta Rovira buru duenari.