Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ERCko gazteek gaur erabakiko dute Illaren inbestidura babestu ala ez

Jovent Republicako (ERCko gaztediaren kontseilua) zuzendaritza batzordea gaur bilduko da, Mar Besses diputatuak Illaren inbestiduran emango duen boza erabakitzeko. Ez babestea erabakiko balute, PSCko hautagaiaren inbestidura airean legoke, gehiengorik gabe.
Mar Besses, artxiboko irudi batean.
Mar Besses, artxiboko irudi batean. Argazkia: @marbesses

Josep Rull Kataluniako Parlamentuko presidenteak asteartera atzeratu du Salvador Illa sozialista presidente izendatzeko osoko bilkura deitu aurreko Kataluniako Ganbera osatzen duten alderdiekin egin beharreko bilera-sorta. Baliteke inbestidura saioa ostegunean egitea.

Lehen bilera astelehenerako aurreikusita bazegoen ere, ERCren talde parlamentarioaren "agenda arazoak" direla-eta, bilera-erronda atzeratzea erabaki du Rullek, Kataluniako Parlamentuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Hain zuzen, gaur bilduko da Jovent Republicako (ERCko gaztediaren kontseilua) zuzendaritza batzordea, talde hori ordezkatzen duen Mar Besses diputatuak Illaren inbestiduran emango duen boza erabakitzeko. Presioa handia da alderdiaren oinarriek inbestidura akordioaren alde egin ostean. ERCren zuzendaritzak erantzunkizunez jokatzea eskatu die, baina uste du dibergentziari bide emateko aukera badagoela.

Berez, ez dago protokolorik zehaztuta, eta ez dute zertan alderdiaren zuzendaritzak erabakitako norabide berdinean bozkatu. Oraingoz, agertoki guztiak daude zabalik, ez baita berria hautagai sozialista presidente egiteko azaldu duten erresistentzia. Illa ez babestea erabakiz gero, hautagai sozialistaren inbestidura airean legoke, gehiengorik gabe.

Atzerapen horrek inbestidura saioa atzeratzea ekarriko du. Ziurrenik asteazkenera atzeratuko dute inbestidura saioa deitu behar duen Diputazio Iraunkorraren bilera, eta Illa presidente izendatzeko bozketa, ostegunera.

Bilkurak bertan behera

Bestalde, CDRek bertan behara utzi dute astelehenerako deituta zuten bilkura.

"Egun hauetako egoera aldakorraren aurrean, bihar goizean França geltokian egitekoak ginen elkarretaratzea bertan behera uzten dugu, baina laster elkartzeko deia egiten diogu independentismo osoari", jakinarazi dute CDRek X sare sozialean duten kontuan zabaldutako oharraren bidez.

ANCk ere bertan behera utzi du astelehenerako deituta zuen bilkura.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X