ERCk "iraingarritzat" jo du Puigdemonten gutuna eta independentisten artean "gorrotoa piztea" egotzi dio
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak eta JxCateko buruak larunbatean argitaratutako gutunak are gehiago tenkatu ditu alderdi horren eta ERCren arteko hartu-emanak. Besteak beste, Puigdemontek bere balizko atxiloketaren erantzule jo zuen alderdi errepublikanoa, Salvador Illa sozialistaren inbestidura babesteko PSC alderdiarekin izenpetutako akordioagatik. Adierazpenok "iraingarritzat" jo ditu ERCk, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dio JxCati.
Goizean zuzendaritza bildu ostean, oharra zabaldu du ERCk. "Argi dago, ERCren militantziak joan den ostiralean hartutako erabakia elektoralki kaltegarri ikusten dutela Puigdemontek eta haren alderdiak. Ulertzen dugu erabakia kritikatzea, baina zenbait muga ezin dira igaro", esan du Marta Rovirak zuzentzen duen alderdiak.
Kataluniako presidente ohiak egintzat eman zuen bere atxiloketa, Estatu espainiarrera itzultzen denean. Bere hitzetan, Parlamentean seguruenera aste honetan egingo den inbestidura saiorako itzuliko da Kataluniara. Diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik, hura atxilotzeko agindua emana du Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak —Amnistia Legetik kanpo utzi zuten delitu hori—.
ERC alderdiaren hitzetan, Puigdemontek asteburuan zabaldutako gutunak independentisten artean "gorrotoa piztea" bilatzen du. Ez hori bakarrik, "ERC mugimendu independentistatik kanpo" utzi nahi du JxCatek, errepublikanoen aburuz. "Arriskutsua eta iraingarria da hori", esan du ERCk.
Puigdemonten balizko atxiloketaz, ERCk dio beti gaitzetsi duela "mugimendu independentistaren gaineko errepresio politikoa" eta bide horri eutsiko diola.
Zure interesekoa izan daiteke
Migratzaileen etorrerak ez du etenik Ceutan, eta 50.000 lagun iritsi dira jada
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 19 dira jada. Pedro Sanchez Ceutan izango da gaur, eta bere Gobernuak azpimarratu du etorkinak "itzuli" egingo dituela.
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Mujika eta legez kanpokotzat jo ditu haren kontrako epaiak
Mujika gaur 51 urte hil zuen Polizia Armatuak tiroz, Madrilen ETAko kideen aurka egindako operazio batean.
Zaballako preso baten heriotza salatu eta gardentasun handiagoa eskatu dute
Salhaketa Araba elkarteak gertatutakoari buruzko gardentasun handiagoa eskatu du, eta zalantzan jarri du hil aurretik 60 urteko presoari emandako arreta. Elkartearen esanetan, gertatutakoa "ezin da gertaera isolatu gisa ulertu".
Segurtasunaz gehiago eta eskumenez gutxiago arduratzeko gomendatu dio PPk Zupiriari
PPren Legebiltzarreko bozeramaileak deitoratu duenez, sailburua "ez dago egon behar duen horretan", eta "segurtasunaz eskumenez baino gehiago kezkatuko balit", bere ustez, "polizia hobeto hornituta egongo litzateke".
Espainiako Gobernuak Armada bidaliko du Ceutara, sortu den "migrazio-krisian laguntzeko"
Milaka pertsonak zeharkatu dute gaur Marokotik Ceutarako muga, kontrolik gabe. Horietako asko, Tarajal kai muturretik sartu dira, batzuk igerian eta beste batzuk kostaldetik oinez. Bertako agintariek emandako datuen arabera, gutxienez, 18 migratzaile hil dira.
Espainiako Poliziak Bilbon egindako esku hartzea "onartezina" izan dela esan du berriz Zupiriak
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, polemika hau ez da hasi Espainiako Poliziak egindako atxiloketekin, Espainiaren futbol partidaren harira izan ziren istiluekin baizik.
Zapateroren eta haren alaben eta idazkariaren kontuei buruzko informazioa eskatu die banketxeei Calama epaileak
Auto batean, Plus Ultra auziaren ardura duen magistratuak dio zantzuak daudela esateko Espainiako Gobernuko presidente ohiak "egitura antolatu bat" zuzentzen zuela, bezero jakin batzuei mesede egiteko, legez kanpoko jardueren bidez.
Jon Insaustik afari solidarioak bizilagunak gizarteratzea eta laneratzea errazteko kudeatzearen alde egin du
Afari solidarioen debekuak piztu duen polemikaren harira, Donostiako alkate Jon Insaustik, asteazken honetan, azaldu du ekimenak administrazioaren erantzuna behar duela, eta gizarteratzea eta laneratzea sustatzera bideratuta egon behar duela. Era berean, nabarmendu du inguruko udalerriek ere neurri horiek lehenago edo geroago hartuko dituztela.
Etxanobek itun handia proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko
Urtero legez, Bizkaiko aldundiak San Inazioko harrera ekitaldia egin du. Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna ospatzeko abuztu aurreko azken ekitaldi politiko nagusia da, eta ordezkari ugari biltzen du. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak itun handi bat proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko. Lurraldeen arteko aldeak eta berezitasunak errespetatu egin behar direla adierazi du, benetako berdintasuna lortzeko.
Bi urteko kartzela-zigorra, sare sozial batean terrorismoa goratzeagatik eta ETAren biktimak umiliatzeagatik
Atxilotuari haur-pornografia ere aurkitu zioten konfiskatutako gailuetan.