Sanferminak
Sanferminak 2026
Sanferminetako une nostalgikoena: honela abestu dute "Gaixoa ni" 2026ko agurrean
Sanferminei amaiera ofiziala emateko ekitaldia jendetsua izan da; plaza gainezka egon da, bertaratutakoek kandela piztuak eskuetan zituztela. Txupinazoa jaurtitzeko hautagai baina aukeratuak izan ez ziren ordezkariak arduratu dira festei amaiera emateaz.
2023/07/05 - 16:10
Animalien aurkako tratu txarrak salatu eta tauromakia abolitzea eskatu dute animalistek Iruñean
Eguerdian, AnimaNaturaliseko eta PETAko ordezkariak Udaletxeko Plazan sartu dira, oihal gorri batekin estalita eta buruan zezen-adarrak zituztela. "Iruñea: indarkeria eta heriotza zezenen aurka" zioten kartelak zeramatzatela, hainbat hizkuntzatan.
2023/07/05 - 14:46
Cristina Ibarrola: ''Iruñeak ez du inolako eraso sexistarik onartuko''
Aurtengo sanferminetan ere eraso sexistei buruzko informazio-gunea egongo da Gaztelu Plazan. Bertan, eraso sexistei buruzko informazioa, aholkularitza, orientazioa eta babesa eskainiko dira.
2023/07/05 - 12:41
Osasun-kontrolik gabeko 61.500 freskagarri atzeman dituzte, sanferminetan banatzeko prest
Guardia Zibilak 61.500 freskagarri baino gehiago konfiskatu ditu Berriobeitiko handizkako salmentarako biltegi batean. Materialak merkatuan 80.000 euroko salmenta-balioa zuen, eta ez zuen pasa inolako osasun-kontrolik.
2023/07/05 - 12:07
Bilbo-Iruñea autobus lineako txartela % 44 merkeago izango da gaurtik aurrera
BAT, Barik eta Mugi txartelekin ordaintzen dutenek are gutxiago pagatuko dute (7,24 euro, 16 euro beharrean). Maiztasun gehiago jarriko dituzte, eta bidaia laburragoa izango da.
2023/07/04 - 16:54
Sanferminak, ate joka
Azken orduko lanak han eta hemen Iruñean, osteguneko txupinazorako dena prest egon dadin. Iruñeko Udalak 400 profesional eta 120 komunikabide akreditatu ditu datozen egunetarako.
2023/07/04 - 11:58
Sanferminetako entzierroaren ibilbidean ez labaintzeko produktua zabaldu dute bart
Iruñeko Udalak, entzierroko artzainek hala eskatuta, Gaseko ukuiluen irteeran ere aplikatu dute produktua. Entzierroen bezperako gauean zezenak korta horietara eramaten dituzte eta tarteka irristatu egiten ziren.
2023/07/03 - 22:39
Hilketatik 15 urtera, Nagore Laffage oroitzeko ekitaldia egin dute Iruñean: "Nagore, ez zaitugu ahazten"
Asun Casasola Nagoreren amak eskerrak eman ditu, hunkituta, bertaratutako pertsona guztien babesagatik, 15 urte geroago "familiari babesa ematen" jarraitzen dutelako.
2023/07/03 - 09:07
Hilketatik 15 urtera, Nagore Laffage oroitzeko ekitaldia egingo dute gaur Iruñean
Astelehen Lilak elkarteak deituta, 19:00etan izango da hitzordua, Vinculo plazan. 2008ko uztailaren 7an hil zuen Laffage Jose Diego Yllanesek.
2023/07/02 - 15:42
Sanferminek eragin zuzena izango dute Iruñeko garraio publikoan
Bederatzi jaiegun bizitzeko prestaketetan bete-betean dago egunotan Iruñea. Hala, atzo, larunbatean, Udaletxeko plazan La Pamplonesak emandako kontzertuaren ondoren, xehetasun txiki batzuk baino ez dira falta uztailaren 6an, 12:00etan, sanferminek eztanda egiteko.
2023/07/01 - 18:39
Peñen Egun jendetsua gaur Iruñean, feste handiaren atariko
Sanferminak iristear dira eta hiria ari da hitzordurako egokitzen. Gaur goizean erraldoien desfilea egin eta konpartsen pankartak aurkeztu ostean, herri bazkariaz gozatzen ari dira koadrilak.
2023/06/29 - 23:28
Hauek dira San Ferminetako 16 peñen pankartak
San Ferminetako peñek eramango dituzten 16 pankartak ezagutzen ditugu dagoeneko. Enrike Maya alkate ohiaz gain, Irulegiko Eskua eta Osasuna dira nagusi aurtengo irudietan.
2023/06/29 - 16:56
2.500 agente arituko dira lanean sanferminetan segurtasuna bermatze aldera
Gaur aurkeztu dute sanferminetarako segurtasun dispositiboa. 2.500 agente arituko dira elkarlanean, eta udaletxean izango da koordinazio zentroa. Sexu askatasunaren kontrako jarduerak ekiditea izango dira besteak beste helburuetako batzuk.
2023/06/28 - 14:10
Hauek dira uztailaren 8ko entzierroa korrituko duten Jose Escolarren zezenak
Iruñeraino zortzi zezen heldu dira, 540 eta 605 kilo artekoak eta izen hauek dituzte: Casillero, Vistoso, Chupetero, Consejero I, Toledano, Camorristo, Cumplidor eta Cartonero.
2023/06/24 - 15:48
Sanferminetako zezenketara ez joateko eskatu die Zezenketen Aurkako Sareak iruindarrei
Animalien sufrimendurik gabeko festak eskatu dituzte gaur Iruñeko udaletxe parean egindako elkarretaratzean, Zezenketen Aurkako Sareak deituta.
2023/06/23 - 21:05
Kalea sanferminetako protagonista, musikaz beteriko egitarauarekin
Ia 300 ekitaldi izango dira musikaren inguruan. Bestalde, 542 ekitaldi ofizialeko egitarauan tradizioek tarte txikia uzten diete berrikuntzei.
2023/06/22 - 17:00
San Fermin egunerako ostalariek Iruñean deituta zuten greba bertan behera, aurreakordioa lortu ostean
Aurreakordioak, gainera, ordaindu gabeko aparteko orduekin amaitzeko fitxaketa digitaleko sistema bat aurreikusten du, beste hobekuntza batzuen artean.
2023/06/06 - 10:01
Albiste izango dira: ‘Bai bakarrik da bai’ legea, greba Ipar Euskal Herrian eta sanferminetako eskailara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/06 - 07:00
Sanferminetan entzierroa ikusteko balkoiak alokatzeko merkatua: egunero 100 erreserba, 150 euro pertsonako
Sanferminetako eskaileraren azken maila igo dute gaur iruindarrek. Hasi da atzerako kontaketa, eta hilabete eskas falta den honetan, Mikel Larunbe Destino Navarrako gida turistikoarekin izan gara. Zenbat ordaintzen da entzierroa ikusteko balkoi baten truke? Zeintzuk dira balkoi preziatuenak?
2023/06/05 - 15:47
Luis Sabalza: ''Ohore bat da taldearentzat aurtengo txupinazoa bota ahal izatea''
Luis Sabalza Osasunako presidenteak hedabideen aurrean jakinarazi du gorritxoek botako dutela 2023ko Sanferminetako txupinazoa. Futbol taldearentzat ohore bat dela azpimarratu du eta ilusioz beterik daudela gaineratu du.
2023/06/05 - 13:51
Osasuna futbol taldeak botako du 2023ko sanferminetako txupinazoa
Enrique Maya Iruñeko alkateak gaur goizean eman die erabakiaren berri udal taldeen bozeramaileei. Gorritxoek egindako denboraldi historikoa saritu nahi dute omnenaldi honekin, baita covid-19agatik ospatu ez zen mendeurrena gogoratu ere.