Sanferminak
Sanferminak 2026
Sanferminetako une nostalgikoena: honela abestu dute "Gaixoa ni" 2026ko agurrean
Sanferminei amaiera ofiziala emateko ekitaldia jendetsua izan da; plaza gainezka egon da, bertaratutakoek kandela piztuak eskuetan zituztela. Txupinazoa jaurtitzeko hautagai baina aukeratuak izan ez ziren ordezkariak arduratu dira festei amaiera emateaz.
2023/07/07 - 10:51
2023ko Sanferminetako lehen entzierroa, iruditan
Cadizko La Palmosilla ganadutegiko zezenek ireki dute ostiral honetan 2023ko sanferminetako entzierroen egutegia. Lasterketa azkarra izan da, bi minutu eta erdikoa, eta, itxuraz, garbia, izan ere, erietxera lau lagun eraman badituzte ere, ez da adarkadarik izan.
2023/07/07 - 10:48
Albiste izango dira: Txingorra Gasteizen, euskararen kontrako epaia eta U23ko hauteskunde kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/07 - 00:35
Urtero bezala, uztailaren 6a aspaldian ikusi gabeko senide eta lagunekin elkartzeko eguna izaten da
Festa hasi da Iruñean, eta kaleak jendez bete dira. Urtero bezala, gaur, uztailak 6, sanferminetako topaketen eguna izan da. Gaurkoa, azken urteetako txupinazorik jendetsuena izan da.
2023/07/06 - 16:25
Lehen ordutik Iruñeko kaleak mahaiz bete dira, milaka pertsonak kanpoan gosaltzen baitute
Plater ohikoena urdaiazpikoa eta arrautzak diren arren, batzuek menu desberdinak prestatzen dituzte txupinazo egunerako. Taberna edo peña batean mahaia lortzeko denbora askorekin egin behar da erreserba.
2023/07/06 - 16:18
Udaltzainen kontrolek Udaletxe plaza barruan beirak eta latak sartzea sahiesten dute
Txupinazoa ikustko lehen ilara hartuta zutela uste zuten batzuk, baina goizeko 10:00etan udaltzainek Udaletxe Plaza hustu dute. Ondoren, kontrolak ezarri dituzte plazaren sarrera guztietan.
2023/07/06 - 16:09
Bilbon ere jaurti dute sanferminetako txupinazoa
Bilboko Nafar Etxeak antolatuta, aurten ere txupinazoa bota da Bizkaiko hiriburuan. Dozenaka pertsona bildu dira Bilboko Plaza Barrian jaia ospatzeko.
2023/07/06 - 16:01
Emakume bat hil da Gazteluko plazan, bihotzekoak jota, sanferminetako txupinazoaren aurretik
Jende asko biltzen zen plazan, pantailen eta eszenatoki baten inguruan.
2023/07/06 - 15:24
Hasi dira 2023ko Lesakako sanferminak
Beti Gazte Sokatira Taldeko Karmele Pikabeak eta Paxkual Tabernak bota dute Lesakako San Fermin jaiei hasiera eman dien txupinazoa.
2023/07/06 - 15:21
2023ko Sanferminen hasiera iruditan
Inoiz baino gorriago hasi dira jaiak Iruñean. Festa lehertu da Osasunako presidente Luis Sabalzak suziria jaurti ondoren.
2023/07/06 - 14:42
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza ''Animo Pues!'' abestiarekin
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka lagunek Txistulari eta Gaitari Bandaren "Animo Pues!" doinuarekin gozatzeko aukera izan dute.
2023/07/06 - 14:34
Txupinazoko momentikoa: Zale gorritxoek eta gaiteroek Osasuna babestu dute
UEFAk Conference Leaguetik kanporatu ondoren eta egin duten denboraldi historikoa eskertzeko, honela babestu nahi izan dute zaleek talde gorritxoa. Nafarroako gaiteroek bat egin dute zaleen abestiarekin.
2023/07/06 - 14:08
Lehertu da festa Iruñean!
Luis Sabalza Osasunako presidenteak bota du 2023ko sanferminei hasiera eman dien txupinazoa. Aurretik, etenik gabeko bederatzi jaiegun geratzen dira Iruñean.
2023/07/06 - 14:04
Hasi dira sanferminak, inoiz baino "gorritxoago"
"Ez dugu amore emango, aupa Osasuna!" oihu eginez eta suziriaren metxa piztuz abiatu ditu festak Luis Sabalza Osasunako presidenteak. Bederatzi eguneko festa lehertu da, horrenbestez, Iruñean. Euria iragarrita zegoen arren, eguraldiak errespetatu egin du momentikoa.
2023/07/06 - 10:42
Albiste izango dira: Sanferminetako txupinazoa, U23ko hauteskunde kanpaina eta BBK Live
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/06 - 10:02
Dena prest Iruñean 2023ko sanferminei ongietorria emateko
Iruindarrak zapi gorria lepoan lotzeko unearen zain daude. Nafarroako hiriburuan iragarrita dagoen euriak ere ez du zapuztuko bederatzi eguneko festen lehertzea. Txupinazoa eta entzierroak zuzenean eskainiko ditu EITBk.
2023/07/06 - 09:58
Euri mehatxua Iruñean txupinazorako
Iragarpen meteorologikoen arabera, sanferminetako lehen bi egunetan euria egiteko aukera handia dago, baina hurrengo egunetan eguraldiak hobera egingo du. AEMETek abisu horia ezarri du txupina jaurtikiko duten unerako.
2023/07/05 - 22:32
Hauteskunde Batzordeak debekatu egin du uztailaren 7an Iruñean egitekoa zen EH Bilduren ekitaldi bat
Bel Pozueta eta Koldo Leoz Kongresurako eta Senaturako hautagaiak bertan izan behar ziren. Koalizioak bertan behera utzi du, boto-emaileei "probokazioetan ez erortzeko" deia egin ostean.
2023/07/05 - 22:26
Zaletu gorritxoak haserre daude, eta hala jakinaraziko diote UEFAri sanferminetako txupinazoan
Txupinazorik aldarrikatzaileena eta "gorritxoena" izango da. Zaletu gorritxoak haserre daude, eta hala jakinaraziko diote UEFAri biharko txupinazoan. Osasunaren aldeko pankartak eramateko deia egin dute.
2023/07/05 - 16:51
Iruñeko tren eta autobus geltokian hasi dira bisitarien mugimendua nabaritzen
Milaka pertsona espero dituzte egunotan Nafarroako hiriburuan. Gaur tren eta autobus geltokian turisten iritsiera etengabea izaten ari da egun osoan zehar.
2023/07/05 - 16:44
Iruñeko tabernak eta hotelak prest daude sanferminen hasierarako
Hornitzaileak lanez gainezka dabiltza egun hauetan Iruñeko tabernetan. Gaurkoa dute askok urtean lan gehieneko eguna. Langile kopurua bikoiztu egin behar izan dute taberna eta hotel askota.