Sanferminak
Sanferminak 2026
Sanferminetako une nostalgikoena: honela abestu dute "Gaixoa ni" 2026ko agurrean
Sanferminei amaiera ofiziala emateko ekitaldia jendetsua izan da; plaza gainezka egon da, bertaratutakoek kandela piztuak eskuetan zituztela. Txupinazoa jaurtitzeko hautagai baina aukeratuak izan ez ziren ordezkariak arduratu dira festei amaiera emateaz.
2023/07/10 - 10:46
2023ko sanferminetako laugarren entzierroa, iruditan
Sanferminetako laugarren entzierroa arina eta arriskutsua izan da, eta Fuente Ymbroko zezenak izan ditu protagonista. Adardunek 2 minutu eta 22 segundoan egin dute ibilbidea. Unerik arriskutsuena Estafetan izan da, zezen gaztainkara batek korrikalari bat altxatu du adarrarekin.
2023/07/10 - 09:56
Albiste izango dira: Hegaluzearen kostera, hilketa matxistak, sanferminetako erasoen kontrako bilkura
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/09 - 16:26
Asteburuari azken zukua ateratzen sanferminetako igandean
Eguneko giroa da askorentzat kutunena, eta halaxe ari dira aprobetxatzen. Beste batzuentzat, ordea, etxera itzultzeko eguna da, datorren urtean bueltatzeko prest.
2023/07/09 - 15:15
Hirugarren entzierroak, Cebada Gagorenak, adarkatu bat utzi du
Entzierroko protagonista nagusia zezenetako bat izan da, hasieratik ziztu bizian atera baita zezen taldea luzatuz. Bost zauritu daude, eta horietako batek adarkada jaso du.
2023/07/09 - 15:07
Labanaz zauritu dute gazte bat Iruñeko Media Luna inguruan
Biktima ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin, eta Polizia Nazionalak ikerketa ireki du erasotzailea atxilotzeko.
2023/07/09 - 13:13
Korrikalari mexikar bat salatu dute entzierroan korrika ari zela bere burua grabatzeagatik
Foruzaingoak gogorarazi du entzierroaren ordenantzak debekatu egiten duela entzierroan korrika zoazela mugikorrarekin grabatzen aritzea.
2023/07/09 - 11:35
Bi pertsona espetxeratu dituzte Iruñeko Foruen plazan sakelako telefonoak lapurtzeagatik
Bestalde, Foruzaingoak bi pertsona atxilotu zituen Gorraizen, su artifizialen zarata aprobetxatuta etxeetan lapurretan egiteko prestatzen ari zirela.
2023/07/09 - 11:31
Villavesako gidari bat ospitalera eraman behar izan dute, beroagatik sinkopea izanda, lanean ari zela
Larunbateko 18:30 aldera, autobusa gelditu, jaitsi eta markesina batean eseri zen gidaria, ondoezik, eta zorabiatu egin zen ondoren. Bidaiari bat medikua zen eta hark artatu zuen anbulantzia etorri arte.
2023/07/09 - 11:12
2023ko sanferminetako hirugarren entzierroa, iruditan
Sanferminetako hirugarren entzierroa arriskutsua eta masiboa izan da, eta Cebada Gago zezen beldurgarriak izan ditu protagonista. 2,53 minutuko entzierroak zauritu bat utzi du adarkadaz eta lau kolpatu.
2023/07/08 - 16:32
Sanferminetako larunbatean, giro beroa eta jendea gainezka
Familiak, koadrilak, zaharrak, gazteak… Guztiak bertaratzen dira festan murgiltzeko prest.
2023/07/08 - 16:26
Emakumeen kontua ere bada entzierroa
Lasterka egitera ausartzen dira alde guztietatik iritsitako gero eta emakume gehiago. Oraindik, hala ere, oso portzentaje txikia dira.
2023/07/08 - 13:33
Lau pertsona salatu eta hiru atxilotu dituzte sexu erasoengatik sanferminetan
Cristina Ibarrola alkateak esan duez, hori kenduta festa "oraingoz lasaitasunez" ari dira ospatzen sanferminak, eta "jende asko eta giro ona" nagusitzen ari da.
2023/07/08 - 12:40
Sanferminetan ondo hidratatzeko deia egin dute, Iruñean egongo den tenperatura altuagatik
"Egun zailak izango dira, bero handiarekin eta jende askorekin", adierazi du Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zuzendariak.
2023/07/08 - 11:22
Escolarren zezenek zirrara eta abiadura jarri diote sanferminetako bigarren entzierroari
2 minutu eta 20 segundoan egin dute ibilbidea, eta zezen bat joan da buruan uneoro. Lau zauritu eraman dituzte ospitalera, baina larritasunik gabe.
2023/07/08 - 10:57
2023ko sanferminetako bigarren entzierroa, iruditan
Jose Escolar ganadutegiko zezenek emozioa jarri diote lasterketa azkar bati 2023ko sanferminetako bigarren entzierroan. Lasterketa jendetsua izan da, larunbatetan gertatu ohi den bezala. Gutxienez 4 pertsona eraman dituzte ospitalera, horietako bat, antza denez, adarkadaz zaurituta.
2023/07/07 - 21:15
Txingor zaparrada Iruñean, sanferminetako egun handian
Txingor zaparrada handia bota du arratsaldeko lehen orduan Iruñean, San Fermin Egun Handian, eta hiriko kaleak hustu ditu.
2023/07/07 - 19:19
Istilurik gabe amaitu da San Ferminetako prozesioa, baina txistu eta txalo artean
Curia kalean, gurutzeak igarotzean, lehen txistuak entzun dira, Kabildoa igarotzean areagotu direnak. Udalbatzarekin batera, txistuen dezibelioak igo dira, "UPN kanpora" oihuekin batera.
2023/07/07 - 15:00
San Ferminek Iruñeko kaleak zeharkatu ditu, jota eta txalo artean
Milaka pertsona bildu dira hiriko Alde Zaharrean santu "morenikoaren" ibilbidea ikusteko. Katedraleko kabildoa, Udalbatza, La Pamplonesa musika banda eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa lagun izan ditu San Ferminek.
2023/07/07 - 13:49
Gizonezko bat atxilotu dute sanferminetan emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Iruñeko taberna batean izan da erasoa, bart, eta atezainak izan dira gertatutakoaren berri eman dutenak.
2023/07/07 - 11:15
Entzierro garbia, La Palmosilla ganadutegiko zezenen eskutik
Adardunek bi minutu eta erdiko denboran egin dute ibilbidea. Sei izan dira ospitalera eramandako korrikalariak, Gurutze Gorriak egindako behin betiko balantzearen arabera.