Sanferminak
Sanferminak 2026
Sanferminetako une nostalgikoena: honela abestu dute "Gaixoa ni" 2026ko agurrean
Sanferminei amaiera ofiziala emateko ekitaldia jendetsua izan da; plaza gainezka egon da, bertaratutakoek kandela piztuak eskuetan zituztela. Txupinazoa jaurtitzeko hautagai baina aukeratuak izan ez ziren ordezkariak arduratu dira festei amaiera emateaz.
2023/07/14 - 11:39
Sanferminetako entzierroko hesiak kentzen hasi dira
Aurtengo azken entzierroa amaitu bezain laster, langileak ibilbidean dauden 900 zutoinak, 2.700 oholak eta 2.500 egurrezko falkak kentzen hasi dira.
2023/07/14 - 10:52
Miura mitikoek entzierro garbi eta azkarra egin dute, aurtengo azkena
Ez dira beste urteetan bezain arinak izan (2'22''). Ohiko eroriko eta zapalketak izan dira, baina oro har, ez da gorabehera askorik izan. Bost korrikalari eraman dituzte ospitalera, denak kontusioekin.
2023/07/14 - 10:35
2023ko sanferminetako zortzigarren entzierroa, iruditan
Azkar eta zintzo itzala dute Sevillako Miura ganadutegiko zezenek, eta gaur, aurtengo azken entzierroan, esperotako mailan izan dira. Bi minutu eta 22 segundoan egin dute zezen plazara arteko bidea. Ez da adarkaturik izan, eta eroriko eta zapalketak tarteko, bost lagun eraman dituzte ospitalera.
2023/07/14 - 10:06
Albiste izango dira: Sanferminen azken eguna, hauteskunde eztabaida EITBn eta Bilboko metroan deskontuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/13 - 11:28
Victoriano del Rioko zezenek korrikalari bat adarkatu dute sanferminetako entzierro azkarrenean
Aurtengo marka (2'18'') ezarri dute Madrilgo adardunek. Abiadura biziaren ondorioz, hainbat erorketa izan dira, eta une arriskutsuak sortu. Hiru lagun eraman dituzte ospitalera, bat adarkatuta. 58 urteko herbeheretar bat da, eta zauria du barrabil-zorroan.
2023/07/13 - 10:30
2023ko sanferminetako zazpigarren entzierroa, iruditan
Victoriano del Rioko zezenek sanferminetako entzierro azkarrena egin dut. 2 minutu eta 18 segundo behar izan dituzte Madrilgo ganadutegiko zezenek sanferminetako zazpigarren entzierroaren ibilbidea osatzeko. Hainbat erorketa izan dira eta zezenek pertsona bat zauritu dute adarkadaz.
2023/07/12 - 22:44
Iruñeko jatetxe batek ehundik gora erreserba faltsu jaso ditu
Behin erreserba eginda, ez ziren jatetxean agertzen. Bi hilabete igaro dira zabaldu zutenetik eta babesik gabe sentitzen dira. Ez dakite nor egon daiteekeen ekintza hauen atzean, baina nahita planifikatutako zerbaiten itxura hartzen diote.
2023/07/12 - 16:33
Lapurretak nabarmen igo dira sanferminetan, telefono mugikorrenak batez ere
Nafarroako Gobernuaren arabera, astelehenera arte jarrita zeuden 1.200 salaketen artean 988 lapurretengatik izan dira. Arazo honi aurre egiteko, poltsikodun gerrikoa salgai dago.
2023/07/12 - 15:11
Hauek dira sanferminetako azken entzierroa korrituko duten Miura ganadutegiko sei zezenak
Sei zezen dira, lau kapa beltzekoak eta bi urdin ilunak. Pisurik txikiena duenak 565 kilogramo pisatzen du, eta handiena duenak, berriz, 635 kilogramo.
2023/07/12 - 13:15
''Struendo'' tradizionalak Iruñeko kaleak zeharkatu ditu gauerdian
Egitarau ofizialean agertzen ez den sanferminetako ekitaldi berezi honek herri ekimenean du jatorria. "Struendoa" 1964an sortu zen, Irrintzi peñako lagun talde batek gauez bonboak, danborrak eta txistuak joz irteteko ideia izan zuenean.
2023/07/12 - 10:36
2023ko sanferminetako seigarren entzierroa, iruditan
Jandilla ganadutegiko zezenek entzierro garbi eta azkarra (2' 23'') eskaini dute, korrikalarien gozamenerako. Korrikaldi politak ikusi dira 2023ko sanferminetako seigarren entzierroan. Hiru korrikalari eraman dituzte ospitalera.
2023/07/12 - 10:11
Lasterketa politak egiteko aukera eman dute Jandillako zezenek
Ia ibilbide osoan batuta eta ordenatuta joan dira animaliak, eta ez dute aldeetara adarkadarik egin. Azkar egin dute ukuiluetarako bidea: 2 minutu eta 23 segundoan. Hiru korrikalari eraman dituzte ospitalera
2023/07/11 - 16:40
300 langilek egiten dute lan Iruñeko zezen plazan
Egunean beirarako bi kontainer eta hiru zabor kamioi ateratzen dituzte zezen plazatik. Lan ikusezin bezain beharrezkoa egunero Iruñeko zezen plazan. Hondarra zaintzen dutenen lana ere ezinbestekoa da.
2023/07/11 - 10:46
2023ko sanferminetako bosgarren entzierroa, iruditan
Nuñez del Cuvilloko zezenek ziztu bizian (2'21'') egin dute ibilbidea, eta lasterketa politak ikusi dira Estafeta kalean. Bi korrikalari eraman dituzte ospitalera 2023ko sanferminetako bosgarren entzierroaren ostean.
2023/07/11 - 10:30
Azkarra eta garbia izan da bosgarren entzierroa
Nuñez del Cuvilloko zezenek ziztu bizian (2'21'') egin dute ibilbidea, eta lasterketa politak ikusi dira Estafeta kalean. Gurutze Gorriaren lehen balantzearen arabera, bi korrikalari eraman dituzte ospitalera.
2023/07/10 - 23:30
Elkarretaratze batek sanferminak hasi zirenetik izandako sexu-erasoak gaitzetsi eta salatu ditu Iruñean
Ehunka lagunek bat egin dute Mugimendu Feministak eta Iruñeko Udalak deitutako elkarretaratzearekin, jaiak hasi zirenetik izandako sexu-erasoak arbuiatzeko eta salatzeko.
2023/07/10 - 16:43
15 sexu eraso salatu dituzte sanferminetan, Batzorde Lokalaren arabera
Bien bitartean, Mugimendu Feministak salatu du 20 bat sexu eraso izan direla. Iratxe Alvarezek nabarmendu du uztailaren 8an, intentsitate handiko erasoa gertatu zela Iruñeko Zabalguneko etxebizitza batean, hain zuzen ere Gazteluko Plazako puntu morean artatu zutena.
2023/07/10 - 16:17
Lehen lau egunetako jendetzaren ostean, gaur etxekoentzako eguna da sanferminetan
Aurtengo sanferminek asteburu bakarra izango dutenez, jendetza ibili da azken egunetan Nafarroako hiriburuan. Gaur nabarmen jaitsi da bisitari kopurua eta giroa lasaiagoa da.
2023/07/10 - 15:52
Fuente Ymbroko zezenek entzierro arin eta arriskutsua egin dute
Zazpi korrikalari eraman dituzte ospitalera jasotako kolpeengatik. Unerik arriskutsuenak Estafetan izan dira, zezen gaztainkara batek hainbat korrikalari altxatu baititu airean.
2023/07/10 - 15:13
Haurren eguna ospatzen ari dira Iruñean
Goizean goizetik erraldoi eta buruhandiekin gozatu ahal izan dute etxeko txikienek. Familiek San Fermin santuari loreak eskaini eta irudiarekin argazkia ateratzeko aukera ere izan dute.