Azkarra eta garbia izan da bosgarren entzierroa
Cadizko beste ganadutegi bateko zezenek, Nuñez del Cuvillokoek, hegan egin dute gaur sanferminetako ibilbidean eta atzoko marka berdina egin dute, bi minutu eta 21 segundo. Arina izateaz gain, garbia izan da lasterketa, eta Gurutze Gorriak emandako lehen datuen arabera, bi pertsona baino ez dituzte erietxean artatu behar izan, biak ala biak traumatismoengatik.
Zezen beltz bat izan da anaien buru, eta hark eman dio erritmo bizia entzierroari. Hasieran, gorrixka koloreko beste kide bat izan du ondoan, baina azken hori labandu egin da Mercaderes kaleko kurban, eta hala, beltzak, bakardadean, jarraitu du, gainerakoak oso sakabanatuta zeudela.
Estafeta kalean ikusi dira lasterketa politenak, animaliek korrikalari batzuk zapaldu dituztela eta, tentsio uneak sortu badira ere.
Zezenek ez dute inor adarkatu, eta, oraingoz, bi pertsona ospitaleratu dituzte: bata, Santo Domingo aldapatik, hainbat kontusiorekin; bestea, Mercaderes kaletik, garezurreko lesio traumatikoak jota.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda