Santurtzi

2023/04/26 - 00:31
Santurtziko 'narkopisuko' okupak etxetik atera dituzte
Barakaldoko epaitegiko ateratzeko agindua bete du Poliziak. Okupak etxetik atera dira dagoeneko.
2023/04/23 - 11:10
Santurtziko dozenaka bizilagunek protesta egin dute, hainbat okupa etxebitza batetik botatzea exijitzeko
Bizilagunek salatu dutenez, elkarbizitza arazo handiak dituzte okupekin, horiek eragilen dituzten "kalte eta txikizioengatik". Berehala kanpora ditzatela eskatu dute.
2023/04/21 - 21:04
Hiru atxilotu eta sei ikertu, Portugaleteko eta Santurtziko hamar tabernatan droga-trafikoan aritzea egotzita
Operazioa joan den asteazkenean egin zen Portugaleteko sei tabernatan eta Santurtziko lautan, eta legez kanpoko hainbat substantzia, 5.000 euro inguru eskudirutan eta taser pistola bat atzeman zituzten.
2023/04/06 - 17:46
Errepideetako egoera normaltasunera itzuli da, goizean ilara luzeak izan ostean, batez ere Kantabriako mugan
Bestalde, trafikoa normala da berriro Zarauzko eta Biriatuko ordainlekuetan. AP-8an. Arratsaldean, Santurtzin hasi eta bukatuko den Itzuliaren eraginez, A-8ko hainbat irteera itxi beharko dituzte tarte batez.
2023/03/16 - 10:50
Lau pertsona ospitaleratu dituzte, Santurtzin piztutako sutean kea arnasteagatik
Hamar solairuko etxebizitza eraikina jendez hustu dute, baina garrak itzali ondoren bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira.

2023/03/15 - 13:04
350 lanpostu sortuko ditu Iberdrolak eta Haizea Wind Groupek sinatu duten 200 milioitik gorako kontratuak
Haizea Bilbaok hiru pabiloi berri izango ditu eta biltegiratze eremua handituko du, garraio ontzietara eraman aurretik, monopiloteak gordetzeko.
2023/03/05 - 11:15
Bi gidarik elkarri eraso egin diote Santurtzin, auto eta autobus baten arteko istripuan
Elkarri kolpeka ari zirela, autobuseko gidariak leihoa itxi zuen eta beste ibilgailuko gidariari eskua harrapatu zion. Osasun langileek Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten autoko gidaria.
2023/02/21 - 18:03
Haurrak txertatzearen itxurak egiten zituen Santurtziko erizainaren aurkako salaketa jarri dute
Familien abokatuaren esanetan, bi helburu ditu ekintza honek: erizainak lan egiteari utzi diezaiola eta Osakidetzak ardura bere gain har dezala.
2023/02/05 - 21:29
20 tanke blindatu aterako dira astelehen honetan Bilboko portutik Ukrainara
Espainiako Gobernuak oraindik ez ditu prest Leopard 2 motako tankeak, baina bai beste mota bateko blindatuak, eta astelehen honetan bidaliko ditu Ukrainara, Bilboko portutik abiatuta.
2023/01/30 - 17:28
Loiun desagertutako 78 urteko emakume baten bila ari dira
Antza denez, emakumeak autobus bat hartu zuen Santurtzin, eta Loiun (Bizkaia) jaitsi zen ibilgailutik. Hori dela eta, udalerri horretan oinarritu bilatzen ari dira.
2023/01/01 - 17:48
Suhiltzaileek gogor lan egin behar izan dute Urtezahar gauean, Bizkaian bereziki
Lurralde horretan guztira 19 sute izan direla jakinarazi du Ricardo Ituarte Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariak, eta haize gogorra eta "gaueko jarduerak" aipatu ditu arrazoi nagusi gisa.
2022/12/28 - 11:43
Hau da Bilboko Metroak abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean emango duen zerbitzua
Abenduaren 31n 20:30ean aterako da azken trena, eta zerbitzua geldirik egongo da 01:00a arte. Hortik aurrera gau osoan egongo dira trenak.
2022/12/22 - 13:25
Bosgarren sari batek, 38454ak, zortea banatu du Santurtzin, Portugaleten eta Donostian
Santurtzin, Vapor Habana kaleko 9. zenbakiko bulegoan saldu da; Portugaleten, Carlos VII.a kaleko 17. zenbakian; eta, Donostian, zenbaki horren serie bakarra, Narrika kaleko 21. zenbakiko administrazioan.
2022/11/26 - 19:07
Santurtziko Udalak kaka erraldoi bat jarri du kalean txakur-jabeak kontzientziatzeko
Txakur-kakak jasotzearen beharraz eta horiek udalerriko kalean eragin ditzaketen arazoaz ohartarazteko kanpaina da.
2022/11/18 - 15:56
Omenaldia jaso dute Santurtzin duela 85 urte erbestera ebakuatu zituzten neska-mutilek
Santurtziko Udalak eta Gogora Memoriaren Institutuak 1937ko maiatza eta ekaina bitartean Bizkaitik Frantziara, Ingalaterrara, Sobiet Batasunera edo Belgikara ebakuatutako milaka euskal umeak omendu dituzte.
2022/11/18 - 15:01
"Gerrari 'ez' esatearen" garrantzia azpimarratu du lehendakariak 1937ko euskal haurren ebakuazioa gogoan
Aurten 85 urte bete dira Gerra Zibileko ebakuazio horretatik eta egungo gatazka testuinguruan, Urkulluk elkarrizketaren bidea aldarrikatu du gatazkak konpontzeko metodo gisa. Omenaldi ekitaldian, erbestera joan behar izan ziren pertsona horien aldeko eskultura inauguratu dute Santurtziko portuan.
2022/11/18 - 08:51
Albiste izango dira: Abian da Euskaraldia, gerrako haurrak eta Zornotzako krimena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2022/11/15 - 19:08
Greba San Tomasen Busturialdeko, Lea-Artibaiko, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterrietako Bizkaibusen
Busturialdea Lea Artibai Bus (BLB), Ezkerraldea Meatzaldea Bus (EMB) eta Bizkaibus Vectalia Enkarterri enpresetako langileak mobilizazioak ari dira egiten, soldatan hobekuntzak eskatzeko, eta deialdia testuinguru horretan dago.
2022/11/02 - 19:10
Osakidetzak Santurtziko 400 ume behar bezala txertatuta dauden ikertuko du
Santurtziko 50 bat umeren gurasoek salatu zuten Kabiezesko osasun zentroko erizain batek gaizki txertatu zituela seme-alabak. Osakidetzak egiaztatu du adingabe horietako gehienak ez daudela txertatuta.
2022/10/31 - 23:02
Kartzelatu egin dute Santurtzin bikotekidea hiltzen saiatu zen gizona
Bestalde, Santurtziko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak erasoa gaitzetsi, eta elkarretaratzea egin du astelehenean.