Santurtzi
2023/10/22 - 14:51
Santurzine zinemaldiaren EITB Euskal Pantailak saria, ''Cuando crece la hierba'' film laburrarentzat
Iñaki Regidor EITB Mediako Sistema zuzendariaren eta Urko Olazabal aktorearen eskutik jaso du golardoa Maria Monreal zuzendari nafarrak.
2023/09/08 - 23:42
Lapurreta bolada Bizkaiko portuetan
Santurtzi, Lekeitio eta Bermeoko marinelak eta ontzi txikien jabeak nazkatuta daude portuan gertatzen ari diren lapurretekin. Lapurrek lapurtutako guztia merkatu beltzean saltzen dute.
2023/08/14 - 22:04
Bizkaiak Begoñako Ama Birjina omendu du Santurtzitik Bilborako itsas-prozesioarekin
Amabirjinaren irudiaren erreplika bat ontzian zeramatela, Santurtziko portutik abiatu dira Begoñako kofradiako kideak. Irudia Bilbon lehorreratu eta San Nikolaseko elizara eraman dute, ospakizuna honela amaituz.
2023/06/16 - 09:54
Osasun publikoaren kontrako delitua egoztea ere aurreikusi dute haurrak ustez txertatzen ez zituen erizainari
40 bat familiak salaketa aurkeztu dute Santurtziko erizan horren kontra. Osasun beharginak lan egiteari uztea eta Osakidetzak bere ardura onartzea nahi dute.
2023/06/16 - 09:44
Albiste izango dira: Nafarroako Parlamentua, alkatetzetarako negozioazioak eta Kabizesko erizainari epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/12 - 10:13
Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte berriro Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban
Bi seinale mota entzungo dira arrisku leku guztietan; Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Zierbenan eta Lantaronen, hain zuzen ere. Alerta aktibatzean, toki itxi batean sartu beharko da jendea, babes neurri gisa.
2023/06/12 - 09:52
Emergentzia kimikoak. Noiz sortu daitezke? Nola jokatu?
Emergentzia kimiko bat gertatuko balitz, sirena berezi bat entzungo litzateke hainbat herritan. Egunotan simulazioak egiten ari dira herritarrek soinua ezagutu eta nola jokatu beharko luketen jakin dezaten.
2023/06/09 - 09:15
Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte gaur Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban
Bi seinale mota entzungo dira arrisku leku guztietan; Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Zierbenan eta Lantaronen, hain zuzen ere. Alerta aktibatzean, toki itxi batean sartu beharko da jendea, babes neurri gisa.
2023/06/08 - 19:39
Bilbao Bizkaia Harrok LGBTI+ kolektiboaren aldeko jarduera mordoa eskainiko ditu ekainaren 15etik 29ra
Ekitaldiak Bizkaiko lau eskualdetan (Bilbo, Mundaka, Plentzia eta Santurtzi) bere presentzia sendotuko du, eta HARROladies eta HARROamplified ekimenekin egitarau zabalagoa izango du.
2023/05/13 - 11:31
Salvador Sobralek Santurtziko publikoa liluratu du ''Desde Santurce a Bilbao'' kantaren bertsioarekin
2017 Eurovision jaialdiaren irabazleak oso emanaldi berezia eskaini du bart Santurtzin. Mikel Laboaren "Txoria Txori" abestia ere kantatzera ausartu da artista portugaldarra.
2023/05/11 - 18:42
19 urte eta erdiko kartzela zigorra Santurtzin gizon bat kolpeka eta labankadaz hiltzeagatik, horri lapurtzeko
Azken epaiak bi akusatuak kondenatzen ditu hilketa delituagatik eta indarkeriaz egindako lapurretan tresna arriskutsuak erabiltzeagatik.
2023/05/10 - 22:20
Hauek dira Santurtziko jaietako kontzertuak
Sabrina, Luz Casal, Agoney, Carlos Rivera, Oihan Vega eta Ana Mena Santurtziko Karmengo Jaietan izango dira 2023ko uztailaren 14tik 23ra.
2023/04/28 - 18:34
Santurtziko bizilagunak kezkatuta daude, okupak berriz ere etxebizitza batean sartzen saiatu direlako
Santa Eulaliako pisu batetik okupak atera ostean, birritan saiatu dira, berriro, aurretik egon ziren etxean sartzen. Bizilagunek ezinegon handia dute, eta Udalak udaltzainak jarri ditu atarian.
2023/04/26 - 00:31
Santurtziko 'narkopisuko' okupak etxetik atera dituzte
Barakaldoko epaitegiko ateratzeko agindua bete du Poliziak. Okupak etxetik atera dira dagoeneko.
2023/04/23 - 11:10
Santurtziko dozenaka bizilagunek protesta egin dute, hainbat okupa etxebitza batetik botatzea exijitzeko
Bizilagunek salatu dutenez, elkarbizitza arazo handiak dituzte okupekin, horiek eragilen dituzten "kalte eta txikizioengatik". Berehala kanpora ditzatela eskatu dute.
2023/04/21 - 21:04
Hiru atxilotu eta sei ikertu, Portugaleteko eta Santurtziko hamar tabernatan droga-trafikoan aritzea egotzita
Operazioa joan den asteazkenean egin zen Portugaleteko sei tabernatan eta Santurtziko lautan, eta legez kanpoko hainbat substantzia, 5.000 euro inguru eskudirutan eta taser pistola bat atzeman zituzten.
2023/04/06 - 17:46
Errepideetako egoera normaltasunera itzuli da, goizean ilara luzeak izan ostean, batez ere Kantabriako mugan
Bestalde, trafikoa normala da berriro Zarauzko eta Biriatuko ordainlekuetan. AP-8an. Arratsaldean, Santurtzin hasi eta bukatuko den Itzuliaren eraginez, A-8ko hainbat irteera itxi beharko dituzte tarte batez.
2023/03/19 - 16:08
Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen proiektua "geldiaraztea" egotzi dio PSE-EEk Barakaldoko alkateari
Juan Andrades udal bozeramaile eta Santurtziko alkategaiak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Garraio Saila "dena ematen" ari da proiektua bultzatzeko.
2023/03/16 - 10:50
Lau pertsona ospitaleratu dituzte, Santurtzin piztutako sutean kea arnasteagatik
Hamar solairuko etxebizitza eraikina jendez hustu dute, baina garrak itzali ondoren bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira.
2023/03/15 - 13:04
350 lanpostu sortuko ditu Iberdrolak eta Haizea Wind Groupek sinatu duten 200 milioitik gorako kontratuak
Haizea Bilbaok hiru pabiloi berri izango ditu eta biltegiratze eremua handituko du, garraio ontzietara eraman aurretik, monopiloteak gordetzeko.