Sare Sozialak
2022/10/28 - 19:22
Elon Muskek Twitterren erosketa gauzatu eta zuzendari nagusiak kaleratu ditu
Trumpek, sare sozialetik kanporatuak, ospatu egin du albistea, orain konpainia "pertsona zentzudun baten esku" egongo delako, eta "ez ezker muturreko zoroenean". EBk ohartarazi du Twitterrek arau europarrak errespetatu beharko dituela.
2022/10/04 - 20:55
Atzera egin du Elon Muskek, eta azkenean, erosi egingo du Twitter
Bloomberg agentziaren arabera, udan adostutako prezioan (44.000 milioi dolar) gauzatuko du operazioa enpresaburuak. Konpainiaren akzioak % 12 igo dira albistea ezagutu eta gero.
2022/09/28 - 14:36
Iñaxi Lasa 98 urteko tiktoker ezagunak etxean ez gelditzeko deia egin die adineko pertsonei
Urriaren 1a, Adinekoen Eguna aitzakiatzat harturik, goierritar influencerrarekin izan gara. Bizitzeko grinaren erakusle, Iñaxik 100.000 jarraitzailetik gora ditu Tik Tok sare sozialen, eta egunero kiroldegira joaten da gorputza mugitzera.
2022/09/28 - 14:18
Iñaxi Lasak, Tik Token arrakasta lortu duen goierritarrak, etxetik irteteko deia egin die adineko pertsonei
Lasak ia egunero partekatzen ditu bideoak Tik Token dituen 100.000 jarraitzaile baino gehiagorekin, eta egunero gimnasiora joaten da. Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, Gipuzkoako "influencer" ak etxetik irtetera eta kirola egitera animatu ditu adineko pertsonak.
2022/09/22 - 19:06
David Cronenbergek ''zintzoak izatea'' gomendatu die euskal zinegile hasiberriei
Gazteen lengoaian, mugikorra hartuta, zuzendari kanadarrak mezu bat helarazi die zinema egin nahi duten Euskal Herriko gazteei, EITBren Instagrameko kontuaren bitartez.
2022/08/24 - 14:21
Facebookeko erabiltzaileek jarraitzen ez dituzten pertsonen argitalpen faltsuak jaso dituzte
Sare sozialak akats bat izan du asteazken honetan, 07:00etatik aurrera. Erabiltzaile asko Twitter sare sozialera konektatu dira gertatutakoaren inguruan informatzeko asmoarekin.
2022/08/06 - 22:49
Apiriletik burmuineko heriotza-egoeran zegoen 12 urteko mutikoa hil da
Tik-tokeko erronka biral bat egin ostean, apiriletik burmuineko heriotzan zegoen Archie Battersbee. Medikuek arnasten laguntzen zion makinatik deskonektatzea gomendatu zuten, baina gurasoek ez zuten nahi. Familiak hilabeteak eman ditu Archie bizirik mantentzeko borrokan.
2022/07/14 - 16:39
Twitter martxan da berriro, mundu osoan erorita egon ostean
Sare sozialak huts egin du ostegun honetan Europako hainbat tokitan. TweetDeck bezalako tresnetan ere eragina izan du, irudiak eta edukiak ikusteko arazoak egon baitira.
2022/07/13 - 12:02
Twitterrek Musk salatu du enpresaren erosketarekin aurrera jarrai dezan
Aurreko astean, handikiak erosketaren kontratua deuseztatzeko asmoa plazaratu zuen. Norgehiagoka legalari ekin baino lehen, bi aldeek 1.000 milioi dolarreko zigorra adostu zuten balizko akordioa hausten zuenak ordaintzeko.
2022/07/11 - 18:19
Twitter erosteko kontratua deuseztatzeko asmoa du Elon Muskek
Twitterrek, aldiz, erosketa akordioa betearazteko auzitara joko duela iragarri du. Antza denez, Muskek eta Twitterrek 1.000 milioi dolarreko zigorra adostu zuten, balizko akordioa hausten zuen aldeak ordaintzeko.
2022/06/21 - 12:01
CloudFlare, Interneteko sarerik handienetako bat, erori eta 500 atari baino gehiago utzi ditu sarbiderik gabe
09:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da. Konpainiak adierazi duenez, arazoa konpontzen saiatzen ari dira, eta datozen orduetan normaltasunera itzultzea espero dute. CDN zerbitzurik erabiliena da mundu osoan.
2022/06/17 - 21:55
WhatsAppeko erabiltzaileek azken konexioa, argazkia eta informazio pertsonala nori erakutsi hautatu dezakete
Taldeko dei batean beste kontaktu batzuk isilarazi ahal izango dira.
2022/06/15 - 16:40
Nortzuk dira Instagramen arrakasta handien duten euskal influencerrak?
Asko dira bideoak, argazkiak, grabazioak edo zuzenekoak partekatuz sare sozialetan jarraitzaileen arreta pizten duten euskal influencerrak. Benetako fenomeno bilakatu direnez gain, badira bigarren maila batean daudenak, baina arrakasta itzela lortu dutenak. Nortzuk diren jakin nahi?
2022/06/15 - 13:13
Sareak
Edozer gauza esan daitekeela dirudi, eta horrek erasoen helburu direnei min handia egiteaz gain, harremanak eta eztabaida polarizatu egin ditu, muturrera eraman ditu, akordioak eta hurbiltasuna zailduz eta taldeak eta gizarteak apurtuz.
2022/06/01 - 21:27
Mick Jagger abeslariak argazki bat argitaratu du ‘Guernica’ margolanarekin, eta polemika piztu du
Ohiko museoko bisitariek ezin dute margolanaren aurrean argazkirik egin. Reina Sofia Museoko arduradunen arabera, neurri horrek bisitaren kalitatearekin du zerikusia.
2022/05/31 - 19:02
Auzitegi Gorenak berretsi egin du etxerik gabeko pertsona bat umiliatu zuen youtuberraren kondena
Gazteak hortzetako pasta zuten galletak eskaini zizkion eskaleari, eta egindakoa grabatu zuen, gero bideoa Youtubera igotzeko.
2022/05/27 - 21:29
'Morphing': biktimen aurpegia faltsutzen duen teknika informatikoa
Teknika horren bidez, kriminalek erraz bidaiatu dezakete mugen eta aduanen artean. Halaber, mugikorrak hackeatu eta isilpeko informazioa duten webguneetara sar daitezke.
2022/05/13 - 14:54
Elon Muskek Twitterren erosketa geldiarazi du, behin behinean
Enpresariak erabakia hartu du plataforma horren erabiltzaile faltsuen kopurua % 5etik beherakoa dela baieztatu arte, hilaren hasieran argitaratutako txosten batean adierazten den bezala.
2022/05/11 - 08:54
Donald Trump Twitterrera itzultzea baimenduko du Elon Muskek erosketa gauzatzen duenean
Elon Musken iritziz, "akatsa" izan zen presidente estatubatuarra Twitterretik kanporatzea. 2021ean, Kapitolioaren aurka erasoa izan ostean, profila behin betiko itxi zion sare sozialak.
2022/05/09 - 14:23
Bi urte Bidasoaldean neska adingabeak jazartzeagatik epaitutako entrenatzaileari, baina ez da espetxera joango
Bere klubeko neskekin harremanetan jartzen zen sare sozialetan, bera ere adin txikikoa zela esanez; haiekin hitz egiten zuen eta sexu-proposamenak egiten zizkien. Akusatuak gertatutakoa aitortu du.