Sare Sozialak
2022/12/31 - 21:34
Zeintzuk izan dira 2022ko memerik onenak?
Cadizeko kabalgataren hartza, Will Smithek Chris Rocki emandako zaplastekoa… Hainbat izan dira azken 12 hilabeteetan sare sozialetan umorea eragin duten gaiak. Hona hemen horietako batzuk.
2022/12/19 - 13:45
Elon Muskek bozketa egin du erabakitzeko Twitterreko zuzendari exekutibo izateari uko egin edo ez; % 57,5 alde
Sare sozialaren jabe eta Tesla Inc-eko zuzendari exekutiboak inkesta bat proposatzen duen txio bat argitaratu du, konpainiaren politika aldaketek eragindako kritiken ondoren.
2022/12/11 - 20:00
"Balkoietara itzultzeko" deia egin dute astelehenerako, "osasungintza publiko baten alde"
"Pandemiaren hasieratik bi urtera egoera lotsagarria da: lehen arreta kolapsatuta, itxaron zerrenda amaigabeak, Basurtuko kardiologia itxi nahi dute, eta Donostia Ospitaleko zuzendaritza osoa kargugabetu dute" salatu dute sare sozialetan biralizatutako mezuan.
2022/11/25 - 15:47
Gorroto mezuengatik kanporatutakoei Twitterrera bueltatzen utziko die Elon Muskek
Elon Muskek erabateko amnistia iragarri du Twitterren ezabatuta zeuden kontuak berriz ere aktibatu eta nahi dutena publikatu ahal izateko. Era honetara, gorroto mezuak eta desinformazioa hedatzen zuten kontuek orain berriz ere bere horretan jarraitzeko aukera izango dute.
2022/11/25 - 15:13
WhatsAppeko kontua duten Espainiako ia 11 milioi telefono zenbaki lapurtu eta salgai jarri dituzte
Mundu mailan ia 500 milioi erabiltzaileren telefono zenbakiak jarri dituzte salgai. Zibergaizkileen helburuak dira "smishing" eta "vishing" erasoak egitea, beste erabiltzaile batzuen nortasuna ordezkatzea, eta iruzurrak egitea.
2022/11/22 - 15:29
Feminismoaren aurkako mezuak zabaltzen ari dira Interneten eta gazteen artean
Hezkidetzan dabiltzan adituak kezkatuta daude Interneten eta sare sozialetan bolo-bolo dabiltzan gezur eta mezu matxistak, kasu batzuetan behintzat, eurenganatzen ari direlako gazteak.
2022/11/21 - 16:58
Zeintzuk dira Twitterren eta Mastodonen arteko desberdintasunak?
Bi sare sozialak dira mikroblogintza zerbitzuak, baina, Dabid Martinez Mastodon.eus-eko moderatzailearen arabera, aldeak antzekotasunak baino nabarmenagoak dira.
2022/11/21 - 12:59
Elon Musk eta langileen arteko gatazka dela eta, Twitterretik Mastodonera jauzi egin dute askok
Dabid Martinez Mastodon.eus-eko moderatzailearen arabera, bi mikroblogintza sare sozialen artean, gehiago dira desberdintasunak antzekotasunak baino.
2022/11/18 - 15:46
Dimisio zaparrada Twitterreko langileen artean
Elon Muskek email bat bidali zien langileei hemendik aurrera lana askoz gogorragoa izango zela esanez, eta aurrera jarraitzeko prest ez bazeuden, hiru hilabeteko kalte ordaina ordainduko ziela. Ondorioa agerian gelditu da, ehunka enplegatuk enpresa utzi dute.
2022/11/18 - 13:41
Twitterreko ehunka langilek dimisioa eman dute Musken ultimatumaren ondoren
Jabea bera eta aholkulariak oso garrantzitsutzat jotzen dituzten langileekin biltzen ari dira ihes egin ez dezaten eskatzeko.
2022/11/12 - 15:42
Twitterrek bertan behera utzi du kontuen egiaztapen ordaindua, enpresen profil faltsuek kaosa sortu ostean
Kontu egiaztatua nahi zuten pertsonei 8 dolar kobratuko zizkiela aurreratu zuen Elon Musk Twitterreko jabe berriak. Azken egunotan, hainbat pertsona kopuru hori ordaintzen hasi dira kontu faltsuak egiaztatzeko, eta enpresa handien eta pertsona ospetsuen izenean mezuak bidali dituzte.
2022/11/09 - 14:37
Meta konpainiak Facebook, WhatsApp eta Instagrameko 11.000 langile kaleratuko ditu
Langileen % 13ri eragingo dio kaleratzeak, 18 urtean egindako lehenak. Zuckerbergek aitortu du huts egin zuela pandemian inbertsioak handituta. "Zoritxarrez, ez da nik espero bezala atera. Oker nengoen eta nire egiten dut horren erantzukizuna", esan du.
2022/11/08 - 17:29
Instagram erabiltzaileen adina egiaztatzen hasiko da
Astelehenetik aurrera, adina aldatu nahi izatekotan, bideo selfie edo identifikazio dokumentu bat erabili beharko da.
2022/11/07 - 18:49
Klerikoei turbantea kentzea, Iranen protestatzeko metodo berria
Herrialdeak etengabeko protestak bizi ditu irailaren 16an Mahsa Amini gaztea hil zenetik, Moralaren Poliziak atxilotu ostean islamiar beloa gaizki jantzita eramateagatik.
2022/11/07 - 14:08
Gazteen % 40 inoiz sare sozialetan integratuago sentitu izan dira, kalean edo etxean baino
Gurea Geroak euskal gazteen kezken inguruan gaur kaleratu duen inkestaren arabera, gazte gehienen hiru kezka nagusiek arazo ekonomikoekin eta enpleguaren kalitate txarrarekin dute zerikusia.
2022/11/06 - 12:16
NBEk deia egin dio Elon Muski Giza Eskubideak Twitterren garapenaren erdigunean jartzeko
Plataformaren kudeaketa eta garapen taldeko kide guztien kaleratzearen ondoren, nazioarteko erakudeak enpresaburuari eskatu dio adierazpen askatasuna bermatzeko, pertsonen eskubideak eta pribatutasuna babesteko eta bereizkeria ez bultzatzeko.
2022/11/05 - 15:32
Twitterrek ''egunero 4 milioi euro galtzen dituelako'' justifikatu du Elon Muskek langileen %50 kaleratzea
Iragarle askok sare soziala utzi dutela salatu du, eta horregatik galtzen duela Twitterrek diru hori. Iragarleak berreskuratzeko ahaleginean, atzerapausoa eman du eta ziurtatu du sareak orain arte izan duen edukien moderazioari eutsiko diola.
2022/11/04 - 21:33
Elon Musk, Twitterren egungo jabea, munduko pertsonarik aberatsena da: 219 milioi dolarreko ondasunak ditu
Twitterrek 396 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu mundu osoan zehar. Tik urdina mantentzeko, hilabeteko kuota ordaindu beharko dute ikur hori duten erabiltzaileek.
2022/11/04 - 21:26
Elon MuskTwiterreko langileak kaleratzen hasi da
7.500 langileek kaleratuak izan diren edo ez jakinarazten zien mezu elektroniko bat jaso dute. Kaleratutako askok Twitter erabili dute lankide ohiei agur esateko.
2022/11/02 - 08:18
Elon Muskek esan du egiaztatutako kontuengatik hilean zortzi dolar kobratuko dituela
Milioidunak argitu duenez, prezioa "herrialdearen eta eros ahalmenaren arabera" doituko du. Iragarpenak erreakzio oldea eragin du: ekimena txalotu edota sare soziala utziko dutela iragarri dutenena.