Sare Sozialak
2024/11/28 - 15:38
Australiak debekatu egingo die sare sozialetara sarbidea 16 urtetik beherakoei
Hori egiten duen lehendabiziko herrialdea izango da. Plataformen ardura izango da neurria betearaztea, eta hori egin ezean, zigorrei aurre egin beharko diete.
2024/11/27 - 22:16
TikTok sare sozialak edertasun iragazkiak erabiltzea galaraziko die adingabeei
AEBko 14 fiskalek ohartarazi dute adingabeek autoestimu arazoak izan ditzaketela iragazki horien ondorioz.
2024/11/14 - 21:48
Bruselak 800 milioi euroko isuna jarri dio Metari, Facebook Marketplacerekin lehiaren arauak urratzeagatik
Europar Batasuneko monopolioen aurkako arauak ez betetzeagatik ezarri dio zigorra, Facebook Marketplace online iragarki sailkatuen zerbitzua bere Facebook sare sozialarekin lotzeagatik. Metak helegitea aurkeztuko duela iragarri du.
2024/11/14 - 21:35
X sare sozialaren alternatiba nagusiak
Aurretik Twitter izan zena gainbeheran doa Elon Muskek erosi zuenetik. Gero eta desinformazio gehiago dago bertan, eta erabiltzaile eta komunikabide askok hori erabiltzeari utzi diote. Ikus dezagun zer aukera dauden.
2024/11/14 - 20:14
Zenbait hedabidek, erakundek eta enpresak X utzi dute Musken sare sozialari buruzko eztabaida areagotuz
'The Guardian' eta 'La Vanguardia' egunkariek eta Alemaniako St. Pauli futbol taldeak, besteak beste, sare soziala utziko dutela iragarri dute. Aitzitik, Europako Batzordeak esan du Xen "aktibo" jarraituko duela.
2024/11/14 - 14:22
Enric Sierra, La Vanguardia: 'Xtik joan gara sarea fidagarria ez delako eta ez duelako inolako egiazkotasunik'
"La Vanguardia"ko zuzendariordeak adierazi duenez, X sare sozialetik joan dira 'jada ez delako fidagarria', batez ere Elon Musk jabe denetik. "Uste dugu ez dugula gezurrak eta albiste faltsuak elikatzen lagundu behar", ziurtatu du.
2024/11/14 - 10:53
"La Vanguardia"k X sarean argitaratzeari utziko dio "desinformazioaren sarea" bilakatu delakoan
Elon Musken sare soziala uzten duen Espainiako Estatuko lehen hedabidea da Kataluniako egunkaria, eta "The Guardian" britainiarrak atzo bertan hartutako erabakiaren ondotik dator.
2024/11/13 - 20:27
"The Guardian" egunkariak X sarean argitaratzeari utziko dio, sare "toxikoa" dela iritzita
Hedabidearen esanetan, denbora asko daramate erabaki hori baloratzen, plataforman "maiz sustatzen edo egoten den eduki kezkagarria" kontuan hartuta.
2024/11/05 - 19:01
Mehatxu berria Valentzian: borraskaren gaineko albiste faltsuak
Gezurrez eta albiste faltsuz lepo daude sareak, herritarren etsipen eta haserrea baliatuz onura atera nahi dutenek sustatuta.
2024/10/26 - 18:25
Instagramek Cristina Fallarasen kontua ireki du, Errejonen aurkako salaketak argitaratzeagatik itxi ostean
"Nire Instagrameko kontuan hilabeteak daramatzat, milaka ordu, jasaten ditugun sexu-indarkeriak kontatzen dituzten emakumeen testigantzak jartzen, haiek niri bidalitakoak. Milaka eta milaka testigantza zeuden", deitoratu du Fallarasek, eta itxiera" zentsura ekintza bat "dela esan du.
2024/10/25 - 12:59
Errejonen aurkako salaketak atera dituen kazetaria: "Auzitara jo ordez, zergatik jo dute nigana emakumeek?"
Cristina Fallarasen hitzetan, Sumarren eledun ohiaren kontrako lehen testigantza jaso zuenetik beste dozena bat andrazkoren lekukotzak heldu zaizkio. Emakumeek "espazio seguruak" behar dituzte, bide tradizionalek "ez dutelako funtzionatzen". "Akaso denbora larregi daramagu isilik", esan du.
2024/10/02 - 12:25
EHUk genero indarkeriaren aurkako prozedura abiatu du sarean mezu matxistak kaleratu zituen irakaslearen aurka
Unibertsitateak ohar bidez jakinarazi duenez, prozedura amaitu arte eta "kautelazko neurri gisa", ordezko irakasleak ez du irakaskuntza lanik egingo. EHUren iritzian, maisuak argitaratutako iruzkinak "erakunde akademiko honen balioen guztiz kontrakoak dira".
2024/09/18 - 12:24
Instagramek nerabeentzako kontu-mota bat sortu du, murrizketa gehiagorekin eta gurasoen kontrol eta guzti
Gurasoek seme-alabek ikusten edo bidaltzen dituzten edukien gaineko kontrol gehiago izatea da helburua. Besterik adierazi ezean, 18 urtetik beherakoen Instagram kontuak pribatuak izango dira.
2024/09/12 - 09:44
Albiste izango dira: Hilketa matxista Bilbon, interes tasen jaitsiera, eta fronte hotza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/11 - 09:43
Albiste izango dira: EITB Data: Pantailak eta adingabeak, Harris-Trump debatea, eta Venezuela
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/11 - 08:00
10 nerabetik 8k ez dute inolako araurik eta mugarik mugikorraren erabileran
Heren batek interneten eta sare sozialen kontrolik gabeko erabilera egiten du, eta gurasoen % 26k aitortzen dute ez dutela sareko segurtasunari buruzko ezagutzarik.
2024/09/11 - 08:00
11 urte, mugikorra eskuratzeko batez besteko adina
Nerabezaroan, 14 eta 15 urterekin, ia gazte guztiek dute Interneterako sarbidea duen telefono mugikor propioa.
2024/09/11 - 08:00
Mugikorra eta sare sozialak dira nerabeen aisialdiaren erdigunea
Gure haur eta nerabeek egiten duten telefono mugikorren eta interneten erabilerak guraso asko kezkatzen ditu. ETB-2n “Generación Click” saioa estreinatzear dela, gaiari buruzko azken datuak aztertu ditugu EITB Datan.
2024/08/31 - 14:58
Brasilgo Auzitegi Gorenak X sare soziala blokeatzeko agindua eman du
Herrialdean ordezkari legalik ez duelako hartu du neurria epaileak. Twitter zenari ia hiru milioi euro eskatzen dizkiote isunetan eduki batzuk ez ezabatzeagatik.
2024/08/29 - 12:25
5 milioiko fidantzapeko askatasuna, Telegramen sortzailearentzat
Frantziako justiziak hamabi kargu egotzi dizkio Pavel Durovi, tartean, irudi pederastak zabaltzen eta krimenak zuritzen laguntzea, eta debekatu egin dio Frantziatik irtetea.