Sendagaiak
2022/01/18 - 09:20
Kutsatuta nago, errefortzu dosia bai ala ez?
Osasun adituek txertoaren alde egin dute covid-19arekin kutsatuta dauden pertsonen kasuan ere. Txertatu aurretik, baina, gutxienez lau hilabete itxarotea aholkatzen dute.
2022/01/18 - 07:09
Gaurtik aurrera farmaziako autotest bat ez da nahikoa izango baja hartzeko Nafarroan
Pertsona interesdunak jarraibideak eta hitzordua jasoko ditu, prozesua Osasunbidean bigarren proba batekin bukatzeko.
2022/01/14 - 21:39
Datorren asteartetik aurrera farmaziako autotest bat ez da nahikoa izango baja hartzeko Nafarroan
Pertsona interesdunak jarraibideak eta hitzordua jasoko ditu, prozesua Osasunbidean bigarren proba batekin bukatzeko.
2022/01/14 - 15:06
Nafarroak bi hildako eta 2.254 kutsatze berri atzeman ditu
Kutsatze horiek 5.148 proba egin ostean atzeman dituzte, eta % 43,8ko positibotasuna utzi dute.
2022/01/14 - 13:10
Susana Martin: "Lehen Arretan egoera oso zaila den arren, argi izpi bat ikusten dugu"
Egunero, batez beste, osasun-langileek 35 kontsulta eta ehunka telefono dei jasotzen dituztela aitortu du Susana Martin Osakidetzako Lehen Arretako arduradunak. Osasun-zentroak "gainezka" daudela aitortu arren, itxaropentsu agertu da.
2022/01/13 - 21:29
Osasun Publikoaren Batzordeak laugarren txertoa onartu du immunodepresioa duten gaixoentzat
Osasun Publikoaren Batzordeak bi erabaki hartu ditu gaur. Batetik, txertoaren hirugarren dosia 18 urtetik gorako guztiek jaso ahalko dute bigarren ziztadatik bost hilabetera. Eta bestetik, laugarren dosia ematea baimendu da, immunoeskasia dutenei.
2022/01/13 - 16:11
Gorka Angulo, 15 egun ospitalean eman eta gero: ''Nire akatsa izan zen ez txertatzea; txerta zaitezte''
Txertatzeak ez du gaitza harrapatzea eragozten, baina ez txertatzeak oso-oso ondorio larriak utzi ditzake. Ondo daki hori Gorka Angulo kazetariak. Bi aste egon da Galdakaoko erietxean eta haietatik bat zainketa berezietan.
2022/01/13 - 15:34
Erretiratuta zeuden erizainen boluntario talde bat txertaketarekin laguntzen ari da Bilbon
Erietxeetako presioa arintzeko asmoz, txertagune berria jarri dute martxan Bilbon. Lehenengo, bigarren eta, batez ere, hirugarren dosiak jartzen ari dira. 10 boxetatik 5 ari dira momentu honetan erabiltzen, baina datozen egunetan gainontzekoak ere erabili beharko direla aurreikusten dute.
2022/01/13 - 15:29
Gehienez 2,94 euro balioko dute antigeno testek
2,94 euro, horixe izango da gehienez ere botiketan salgai dauden autodiagnostikorako antigeno testek kostatuko dutena Espainiako Estatuan. Neurria larunbatean sartuko da indarrean. Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeak aho batez adostu du salneurria.
2022/01/13 - 14:35
Txertoaren hirugarren dosia 18 urtetik gorakoei zabaltzea adostu du Osasun Publikorako Batzordeak
Hala adierazi du Carolina Darias Osasun ministroak, azken akordioen berri emateko egin duen agerraldian. Bigarren ziztadaren eta oroitzapenaren arteko tartea sei hilabetetik hiru hilabetera aurreratzea ere adostu dute.
2022/01/13 - 10:07
Espainiako Gobernuak covid-19aren kontrako Pfizerren botika berria erosteko prozesua aurreratu du
Entsegu klinikoetan egiaztatu dutenez, Paxlovid izeneko antibiralak ia % 90ean murriztu ditu ospitaleratzeak eta heriotzak. Dena dela, Europako Sendagaien Agentziaren oniritziaren zain dago.
2022/01/12 - 21:18
Espainia covid-19a endemia gisa kontrolatzen hasiko da seigarren olatua gainditu ondoren
"Nahiz eta seigarren olatua izan, egoerak aurrekoekin zerikusirik ez duela bistakoa da", esan du Carolina Darias Osasun ministroak. Egoera aldaketaren aurrean, "agertoki berriak aurreratzeko" beharra nabarmendu du
2022/01/12 - 20:24
EMA: "Kontuz, txertaketa etengabeekin immunitate sistema gainase dezakegulako"
Hiru edo lau hilero dosi bat hartzea suposatzen duen txertaketa estrategia "kezkarekin" ikusten du erakundeak. Bestalde, oraingoz covid-19a gripea bezala kudeatzea baztertu du EMAk.
2022/01/12 - 11:34
Zaintza sistema jagoleaz eta txertoaren hirugarren dosia "zabaltzeaz" jardungo dute Gobernuak eta erkidegoek
Bi gai nagusi jorratuko dituzte arratsaldeko hitzorduan. Alde batetik, egoera epidemiologikoari buruzko erabakiak hartuko dituzte. Bestetik, txertaketa izango dute eztabaidagai.
2022/01/11 - 20:05
MOEren arabera, omikronek Europako herritarren % 50 kutsatuko ditu 6-8 astean
Europan 7 milioi covid-19 kasu berri baino gehiago baieztatu dituzte 2022ko lehen astean, bi asteko epean bikoitza baino gehiago.
2022/01/11 - 16:43
Covid protokoloan beste aldaketa bat denbora tarte laburrean: Nola jokatu?
Hauek dira jarraitu beharreko urratsak koronabirusaren sintomak badituzu edo positibo eman duen norbaiten kontaktu estua bazara.
2022/01/10 - 14:40
Osakidetza astelehen honetan hasi da 40 urteko pertsonei errefortzu dosirako hitzordua ematen
12 urtetik gorakoen % 46k hartu dute jada dosi osagarria, txertaketa buletinak zehaztu duenez.
2022/01/10 - 13:31
Zer aldaketa ekarriko ditu Osakidetzak antigeno-probei lotuta aurkeztutako protokolo berriak?
Aurrerantzean, farmazian erosi eta etxean egindako proba batean positibo ematen duenak etxean bakartu beharko du, baina ez dio Osakidetzari jakinarazi beharko.
2022/01/10 - 12:31
Antigeno testen prezioak kontrolatuko direla iragarri du Pedro Sanchezen
Pedro Sanchezek iragarri duenez, Espainiako Gobernuak antigeno testen prezioak kontrolatzeko asmoa du. Horretaz gain, urtarrilean Pfizerren antibiralaren 344.000 dosi erosiko dituzte.
2022/01/10 - 12:31
Espainiako Gobernua plan bat prestatzen ari da koronabirusari gripeari bezala aurre egiteko
Koronabirusa arnas gaixotasun gisa hartzeko asmoz, Pedro Sanchezen Exekutiboa plan bat prestatzen ari da. Horrek, praktikan, kasuen zenbaketa zehatza alde batera utzi eta gaixotasuna nola hedatzen den aztertzea ekarriko luke, besteak beste.