Txertoaren hirugarren dosia 18 urtetik gorakoei zabaltzea adostu du Osasun Publikorako Batzordeak
Osasun Publikoarako Batzordeak covid-19aren aurkako hirugarren dosia 18 urtetik gorakoei zabaltzea eta bigarren ziztadaren eta oroitzapenaren arteko tartea sei hilabetetik hirura murriztea adostu du ostegun honetan.
Hala adierazi du Carolina Darias Osasun ministroak, azken akordioen berri emateko egin duen agerraldian. Osasun Publikoaren Batzordeak eta Sendagaien Prezioen Ministerio Arteko Batzordeak hartutako erabakien artean, antigeno testen salneurria ere badago: larunbatetik aurrera farmazietako antigenoen testek gehienez 2,94 euro balioko dute.
Orain arte, indartze dosia 40 urtetik gorakoek jaso zezaketen. Aurrerantzean, baina, adinez nagusiak diren guztiengana zabaldu da. Ministroak azaldu duenez, txertaketaren lehen etapan bezala, "modu ordenatuan" egingo da txertaketa, hau da, adinez nagusienetik txikienera.
Gaur egun, 40 urtetik gorakoak ari dira hirugarren dosiarekin txertatzen. Horiekin amaitutakoan, 30 urtekoekin hasiko dira, eta horrela 18 urtekoa txertatu arte. Edonola ere, lehentasuna emango zaie arrisku handiko pertsonei eta txertaketaren pauta osoa aspaldi osatu zutenei.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko