Sexu erasoak
2024/12/21 - 21:16
Lev Tahor komunitate judu ortodoxoko 160 adingabe erreskatatu dituzte Guatemalan
Azaroaren 11n, lau adingabek komunitatetik ihes egin zuten, eta salaketa jarri zuten. Akusazioen artean, 18 urtetik beherakoei sexu-abusuak egitea, ezkontza behartuak, behartutako haurdunaldiak, adingabeen aurkako tratu txarrak eta bortxaketak daude.
2024/12/19 - 15:09
20 urteko kartzela zigorra ezarri diote Dominique Pelicot akusatu nagusiari, eta kargu guztiengatik errudun jo
Frantzian bortxaketagatik ezar daitekeen zigorrik handiena da, eta Dominique Pelicoten abokatuak ez du baztertzen apelazioa aurkeztea. Halaber, gainerako 50 auzipetuak 3 eta 15 urte arteko kartzela zigorrera kondenatu dituzte. Gisèle Pelicotek epaia errespetatzen duela adierazi du.
2024/12/18 - 11:13
Urretxindorra Ikastolari "pederasta baten konplize eta babesle" izatea egotzi diote ikasle eta ikasle ohiek
Ohar batean salatu dutenez, irakasleak 30 urtez egin dizkie erasoak 10-17 urteko neskei, eta haren kontrako "salaketa ugari" egon arren, ikastolak ezikusiarena egin du; are gehiago, salatzaileak "zigortu eta mehatxatu" ditu.
2024/12/15 - 21:11
Pelicot auziko epaileak astelehen honetan hasiko dira epaia eztabaidatzen
Fiskaltzak 4 eta 20 urte arteko kartzela-zigorrak eskatu ditu Dominique Pelicot eta beste 50 gizonentzat, lehenaren emazte ohi Gisele Pelicot somniferoekin konorterik gabe utzi eta hamar urtez bortxatzeagatik. Epaia ostegunerako prest izan liteke.
2024/12/14 - 22:07
Manifestazioa Gernikan, Mario Lopez entrenatzaile ohia sexu-erasoengatik salatu zuen emakumeari babesa emateko
Akusatuen aulkian eseriko da Lopez hilabete barru, Bilboko Lurralde Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko kartzela-zigorra eskatu du Gernikako saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat, "adingabe baten aurkako sexu-eraso delitu jarraitua" egotzita.
2024/12/12 - 18:56
Epaileak Errejonen aurkako auzia ireki du berriro, eta urtarrilaren 16rako deitu du
Epaileak onartu egin du Sumarreko diputatu ohiaren defentsak jarritako helegitea, eta Elisa Mouliaa aktoreari ohartarazi dio bere abokatua prest egon beharko dela egun horretarako, edo beste bat izendatu beharko duela.
2024/12/04 - 11:54
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Biktimari ukituak egiten saiatu zen gizon matxista, Igeldon. Astearte arratsaldean atxilotu zuten sexu erasoaren delitua egotzita.
2024/11/30 - 17:50
Mugimendu feministek protesta egin dute Araian, asteartean Agurainen gertatutako sexu erasoa salatzeko
19 urteko mutil batek bikotekide ohia ustez bortizki jo eta bortxatu zuen, harengana ez hurbiltzeko zeukan agindua urratuz. Gasteizko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko epaitegiak behin-behineko espetxealdia agindu zuen ustezko erasotzailearentzat.
2024/11/29 - 11:29
Indarkeria matxistaren Euskal Herriko biktimek euren lekukotzak kontatzeko Instagram kontua sortu dute
10 egun eskasean ia 100 lekukotza bildu ditu Denuncias Euskal Herria izeneko kontuak. Nabarmendu dutenez, bortxatuak edo erasotuak sentitu diren emakumeei ahotsa emango diete, konfidentzialtasuna errespetatuz, "beldurra eta lotsa lekuz aldatu" dadin.
2024/11/25 - 07:00
EAEko 6.019 emakumek dute Ertzaintzaren nolabaiteko babesa erasotzaile matxista salatu ostean
40k bizkartzainarekin bizi behar dute, dela zerbitzu iraunkorrarekin, dela unean unekoarekin. Erasotzaile matxistei dagokienez, 135 gizonezkok daramate lokalizazio eskumuturrekoa.
2024/11/24 - 23:32
Lazkaoko Udalak gaitzespena adierazi du kirol arloan gertatutako sexu erasoen berri izan ostean
Udalak "babesa eta hurbiltasuna" helarazi die biktimei eta ingurukoei, publiko egindako ohar batean, "behar dituzten baliabideak jarriz haien eskura". Era berean, "salatutako gertaerak ahalik eta lasterren argitzea" eskatu du.
2024/11/19 - 14:00
Gisele Pelicotek aurre egin die bere erasotzaileei azken deklarazioan: "Koldarkeriaren epaiketa da"
Dominique Pelicoten emazte ohiak nabarmendu duenez, "bada garaia bortxaketei garrantzia kentzen dien gizarte patriarkal honek begiak zabaldu eta begirada alda dezan". Kalkulatu du ia 10 urteko epean gizonak 200 bat sexu eraso egin zizkiola.
2024/11/19 - 12:59
Intxaurrondon egindako sexu erasoagatik atxilotutako gizonak beste delitu batzuk egiteagatik aurrekariak ditu
26 urteko gizona pasa den larunbatean kartzelan sartu zuten, epailearen aurretik igaro ostean.
2024/11/19 - 11:46
Pelicoten semeek lehen aldiz deklaratu dute: ''Deabrua bera zara''
Dominique Pelicot eta beste 50 akusaturen aurkako epaiketa azken txanpan sartu da, eta hiru seme-alaben hitzak entzun ditu epaileak. Astearte honetan Gisèle eta Dominique Pelicoten azken deklarazioa izango da.
2024/11/16 - 18:03
Espetxera bidali dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik bart atxilotutako gizona
Ostegunean gertatu zen erasoa, 22:00ak aldera. Emakumea kaletik oinez zihoala, erasotzaileak labana batekin mehatxatu zuen eta sexu-erasoa egin zion.
2024/11/14 - 20:46
Errejonek dio Mouliaaren salaketa "faltsua" dela
Epaileari auzia berriro irekitzeko eskatu dio diputatu ohiak, eta deklaratzen uzteko, "benetan gertatutakoa azaltzeko", "linbo prozesala" saihestuz. Aktoreak, aldiz, berretsi du kontatu duen guztia "zehatz-mehatz gertatu zena" dela.
2024/11/14 - 17:51
Mugimendu Feministak mobilizazioak deitu ditu A25erako, "Ez bazara konponbidea, arazoa zara" lelopean
Mugimendu Feministako bozeramaileen hitzetan, "indarkeria ugari dira, baina, erroa, bakarra". "Ez gatoz ezer berria esatera, urteak daramatzagu kontu berdinak aldarrikatzen, eta, zoritxarrez, aldaketak oso motel datoz", deitoratu du mugimenduak. "Ardurak hartzeko unea da", aldarrikatu dute.
2024/11/12 - 17:48
Diputatuen Kongresuak lege erreforma abiatu du pederastia delitu larriak preskribatu ez daitezen
Ekimenak aldeko 305 boto, kontrako 32 (Vox) eta abstentzio bat jaso ditu. Kataluniako Parlamentuaren lege-proposamenak Zigor Kodea erreformatzea planteatzen du, bost urte baino gehiagoko kartzela-zigorra duten delituak preskriba ez daitezen.
2024/11/05 - 11:42
Iñigo Errejon azaroaren 12an inputatu gisa deklaratzera deitu du epaileak, sexu-erasoa egotzita
Elisa Mouliaa aktoreak jarritako salaketa ikertzen ari den magistratuak Sumar taldeko bozeramaile ohia datorren astearterako deitu du, eta, salatzailea, berriz, azaroaren 7rako, osteguna.
2024/10/28 - 20:35
Yolanda Diazek aitortu du Sumar ''berandu'' iritsi dela Iñigo Errejonen kasuan, eta barkamena eskatu du
Yolanda Diazek azpimarratu du "irmo" jokatu zutela gertaeren berri izan zutenean. Presidenteordea ez dago ados Errejonek bere kargu guztiei uko egingo diela iragartzeko "aldebakarrez" zabaldu zuen komunikatuarekin, eta "matxismotzat" jo du.