Sindikatuak
2024/10/14 - 15:39
Sindikatuek "abiapuntu" gisa hartu dute Nafarroako Gobernuak 2028ra arte proposatu dien hezkuntza ituna
Hala ere, gaur-gaurkoz, ez dute bertan behera utzi Nafarroako Hezkuntza Publikoan urriaren 29rako deitutako greba.
2024/10/14 - 09:36
Albiste izango dira: Zigorrak kommutatzea, baja malguak eta PPren kereila PSOEren kontra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/13 - 20:47
Gizarte Segurantzak astelehenean ekingo die laneko bajak malgutzeko elkarrizketei
Ministerioa eta eragile sozialak gaur bilduko dira elkarrizketa mahaia osatzeko. Sindikatuek ez dute begi onez ikusi proposamena; bai, ordea, patronalak. Hainbat alderdi politikoren gaitzespena eragin du, tartean Sumarrena eta Podemosena.
2024/10/10 - 20:27
Lan eskaintza publiko eredu berri "arinago" bat proposatu die Osakidetzak sindikatuei
ELAk Osasun Sailari eskatu dio Osakidetzako biltegien "pribatizazioa" gelditzeko eta kontsolidaziorako lan eskaintza bat martxan jartzea, behin-behinekotasun tasa % 8ra jaisteko "kategoria guztietan".
2024/10/09 - 12:54
Osasun mahaiak bigarren bilerari ekin dio, kanpoaldean profesionalak protestaka zeudela
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua bileraren buru izan da, alderdiekin, sindikatuekin, patronalarekin, ikastetxe profesionalekin, pazienteekin eta unibertsitateekin. ESK bilerei batuko zaie.
2024/10/08 - 17:35
Basurtuko Ospitalean bi segurtasun-zaintzaileri egindako erasoa salatu du CCOOk
Itxarotera uko egin zioten bi gizonek kolpatu zituzten.
2024/10/07 - 16:03
Alberto Martinez: ''Osasun itunaren diagnostikoari buruzko akordioa lortzeko oinarri sendo eta zabala dago''
Alberto Martinez Osasun sailburuak azaldu duenez, eragileek egindako ekarpenekin 1.000 orrialdeko dokumentua dute, eta espero dute asteazkenean horren inguruko "akordio komuna" lortzea.
2024/10/07 - 15:04
Pribatizazioari aurre egiteko eta langileak babesteko neurriak osasun itunean txertatzea eskatu du LABek
Eusko Jaurlaritzak egindako lehen zirriborroak "hutsuneak" dituela uste du sindikatu abertzaleak, eta hainbat ekarpen aurkeztu ditu: tartean, pribatizazioari aurre egiteko, hizkuntza eskubideak babesteko edota langileen egonkortasuna bermatzeko neurriak exijitu ditu LABek.
2024/10/07 - 11:28
Ayerza, lanaldia murrizteaz: ''Erronka erakargarria izan daiteke, baina lehiakortasunari eutsita''
Lanaldia murrizteko aukeraz galdetuta, Jose Miguel Ayerza Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteko presidenteak honako erantzun du: "eztabaida ez da lanorduak jaistea edo ez, eztabaida da lanorduak jaisteko zer lortu behar den, lehiakortasuna ez galtzeko".
2024/10/05 - 17:17
Ehungintzaren eta oinetakoen sektoreko greba Araban eta Bizkaian, ''Estatuko hitzarmena inposatzearen aurka''
Arropa eta oinetako saltokietako langileek greba eguna dute gaur Araban eta Bizkaian. ELAren deialdiarekin bat eginez, manifestazioa egin dute Bilbon, "Espainia mailako hitzarmena inposatzearen aurka".
2024/10/03 - 18:19
Gizarte Segurantzak laneko bajak erreformatzea proposatu du, malguagoak izan daitezen
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak azaldu duenez, "betiere borondatez, eta osasunaren eta segurtasunaren" bermearekin, bajan dauden pertsonak lanera itzultzea aurreikusiko luke, kasu edo egoera zehatz batzuetan.
2024/10/03 - 13:41
Hezkuntza Publikoan urriaren 29rako deitutako grebaren aurrean, eskua luzatu die Chivitek sindikatuei
Nafarroako Hezkuntzako sindikatuek zuzenean Foru Gobernuarekin negoziatzea eskatzen dute, baina Chivitek erantzun die Hezkuntza kontseilaria Gobernuko gainerako kontseilariak bezain baliozkoa dela hezkuntza gaietan.
2024/09/27 - 09:55
Greba orokorra dago deituta gaur Hego Euskal Herrian Palestinari elkartasuna adierazi eta genozidioa salatzeko
Espainiako Estatuan CGT sindikatuak egin du deialdia, eta Hego Euskal Herrian, Ikasle Abertzaleak antolakundeak egin du bat. Manifestazioak daude antolatuta Gasteizen eta Bilbon arratsalderako, 19:00etarako.
2024/09/27 - 09:44
Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, greba Palestinaren alde, eta iraileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/26 - 22:11
Sindikatuak "pozik", Nafarroako Hezkuntza Publikoko grebaren jarraipenarekin
Grebaren jarraipena % 26,5ekoa izan da, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren arabera. Sindikatuek, ordea, greba egin ahal zutenen hirutik bik egin dutela adierazi dute.
2024/09/25 - 12:50
Diazek ukatu egin du lanaldia 37,5 ordura murrizteko aukera 2026ra atzeratzea proposatu duenik
Ukatu bakarrik ez, gaiaren inguruan patronalak eta PPk duten jarreran jarri du azpimarra ministroak, "akordiorako aukerak" ikusten dituelako.
2024/09/20 - 19:55
MasOrange konpainiaren lan-erregulazioko espedienteak 39 kaleratze aurreikusten ditu Euskaltelen
Orange Españaren bi filialak, OSP eta OSFI, izango dira lan-erregulazioko espedienteen eragina gehien jasango duten sozietateak; zehazki, 521 baja izango dira Orange Españan (OSP) eta 33 Orange España Comunicaciones Fijasen (OSFI).
2024/09/20 - 19:17
1.795 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata eskatuko du ELAk Hego Euskal Herrirako
Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua bultzatu nahi dituzte, herri ekimen legegile baten bitartez, Espainiari eskumena eska diezaioten. Ostiral honetan eman dute horren berri Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak eta Roser Espelt Azterketa Bulegoko kideak.
2024/09/19 - 22:00
Langileek aukera dezakete noiz erabili ordaindutako bost eguneko baimena senide bat zaintzeko
Auzitegi Nazionalak uste du ezbeharra gertatzen denean egunak hartzera behartzeak generoko soldata-arrakala areagotzen duela.
2024/09/17 - 15:45
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak langabeziarako eskubidea aitortu dio espetxean lan egin zuen preso bati
LAB sindikatuak jarritako helegitea aintzat hartu du, eta bertan behera utzi du aurrez Bilboko epaitegi batek emandako epaia. Dena den, epaia ez da irmoa.