Soldatak
2022/06/07 - 17:53
Europar Batasunean gutxieneko soldata "egoki" bat ezartzeko irizpidea adostu du Bruselak
Bi urtez negoziatzen ibili ostean lortu dute akordioa Europako Parlamentuak eta Kontseiluak. Itunak ez du esan nahi 27 estatu kideetan gutxieneko soldata komun bat ezarriko dutenik.
2022/06/05 - 14:47
Gipuzkoako Aldundiko eraikinetako garbitzaileek greba mugagabea abiatuko dute astelehen honetan
Negoziatzen ari diren hitzarmenean "KPIaren igoera bermatzeko" eskatu dute Eulen enpresako langileek.
2022/05/25 - 13:38
Andueza: "Beharrezkoa da soldatak eguneratzeko bidea aurkitzea, akordio sozialaren bidez"
PSE-EEren buruaren iritziz, pandemiaren eta Ukrainako gerraren ondorengo agertorkian, langileek erosahalmena galdu dute, eta horri aurre egiteko, "soldatak eguneratzea ezinbestekoa" da. "Sindikatuen, enpresarien eta erakundeen arteko akordio zabala behar da", esan du.
2022/05/17 - 12:15
Gorrotxategik errenten gaineko itun bat eskatu dio Jaurlaritzari, soldatak KPI bezala igo daitezen
Elkarrekin Podemos-IUren bozeramaileak bere taldea "Yolanda Diazek gidatutako proiektuan" ikusten du hauteskundeetan, eta ez EH Bilduren alternatiban, hor "identitatearen ardatza beti ardatz sozialaren gainetik" dagoelako. Hala ere, ezkerreko gobernu akordioen alde egin du.
2022/05/06 - 13:36
Soldatak modu "moderatu eta lasaian" igotzeko ituna defendatu du Azpiazuk
Ekonomia eta Ogasun sailburuak berretsi du egoerari aurre egiteko biderik onena elkarrizketa soziala, negoziazio kolektiboa, lan-baldintzei buruzko "hausnarketa", soberakinen banaketa eta errenten ituna direla.
2022/04/29 - 15:57
Euskadiko CCOOk eta UGTk ohartarazi dute beligeranteak izango direla soldaten igoera lortzeko
Bi sindikatuek "kaleak normaltasunez berreskuratu" nahi dituzte datorren igandean, bi urteko pandemiaren ondoren, eta gobernuei eta patronalei prezioak jaisteko eta soldatak igotzeko neurri eraginkorrak eskatuko dizkiete.
2022/04/28 - 11:16
Mitxel Lakuntza: "Lan istripuen erdiak gertatzen dira kontratuaren lehen bi hilabeteetan"
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko egunaren harira, ELAko idazkari nagusiak salatu duenez, enpresek ez dute legea betetzen eta administrazioak ez du behar besteko presioa eta ikuskaritza egiten.
2022/04/27 - 11:39
Zedarriak foroak alde baten txostena egin duela uste du Pedro Azpiazuk eta enpresa mundua ikusten du atzean
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak soldatak inflazioaren gainetik ez igotzea defendatu du eta orain "ahalegina egin duenari" etorkizunean konpentsatzea.
2022/04/27 - 09:30
Azpiazu: ''Zedarriak-en txostena aldebakarrekoa da. Enpresariak daude atzean''
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu du inflazioa jaitsi eta ekonomia bideratzeko 'denon ahalegina' dela beharrezkoa. Soldatak KPIaren gainetik ez igotzea defendatu du eta gerora konpentsatzeko mekanismoak oraintxetik ezartzea. Konpromiso hori, enpresari, sindikatu eta erakundeen arteko akordio zabal batean bildu nahiko luke.
2022/04/26 - 15:40
Bizkaiko autoeskolek % 36ko soldata igoera adostu dute eta grebari amaiera eman diote
Sektoreak hitzarmena berritu du 12 urteren ostean, eta 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatzen du soldata prekarioenak dituzten kategorientzat.
2022/04/26 - 12:28
Aranburu gehieneko soldata ezartzearen alde agertu da: "Lotsagarria da enpresaburuek aberastasuna pilatzea"
LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, "badago tartea diru-sarrera gehiago lortzeko", besteak beste, gehien dutenei gehiago ordainarazten edo dibidenduak eta etekinak kentzen, baina "borondate falta" dagoela deitoratu du.
2022/04/22 - 15:24
Apirila eta maiatza artean bost greba egun deitu dituzte ELAk, LABek eta ESK-k Bizkaiko garbiketa sektorean
Zehazki, apirilaren 26 eta 27rako eta maiatzaren 10, 11 eta 12rako deitu dituzte lanuzteak. Soldatak 1.200 eurora igotzea eskatuko dute.
2022/04/06 - 12:19
Azpiazuk esan du soberakinak edukitzea "arduratsua" izatea dela: "Dirua erabiltzen ari gara"
Ekonomia eta Ogasun sailburuak "erantzukizuna eta neurria" eskatu dizkie oposizioko taldeei Ukrainiako egoerak eragindako krisiari aurre egiteko neurriak proposatzeko orduan.
2022/03/31 - 15:53
Azpiazuk soldaten igoerak inflazio handiagoa eragiteko arriskuaz ohartarazi du
Ekonomia eta Ogasun sailburuak uste du soldatak inflaziora egokitu behar direla, baina ohartarazi du horrek inflazioa handiagoa eragin dezakeela, eta zuhurtzia eskatu du.
2022/03/31 - 14:13
Soldatak KPIaren arabera modu "lasai eta moderatuan" egokitzea eskatu du Azpiazuk
Eusko Jaurlaritzak % 97,8ko aurrekontu-exekuzioa eta 605 milioi euroko superabita lortu ditu 2021ean.
2022/03/21 - 14:24
Guggenheim museoko garbitzaileek ituna lortu eta 9 hilabete baino gehiagoko greba bertan behera utzi dute
Besteak beste, % 20ko soldata igoera eta lanaldi partzialak amaitzea lortu dituzte. ELA sindikatuak eta Ferrovial enpresak sinatu dute akordioa.
2022/02/22 - 16:06
Soldata parekotasuna eskatzeko ekitaldiak egin dira gaur
Gaur emakumeek gizonekiko sufritzen duten soldata arrakalari aurre egiteko eguna da. Azken urteetan aldea murriztu den arren, urtean ia 7.000 euro gutxiago kobratzen dituzte emakumeek.
2022/02/22 - 13:33
Eusko Jaurlaritzak % 2ko soldata igoera onartu du langile publikoentzat
Neurri hori otsaileko nominan aplikatuko da, eta urtarrilaren 1era arteko atzeraeragina izango du.
2022/02/22 - 11:21
Urruntzen gaituzten zifrak: Soldata arrakalaren erradiografia Euskadin
Gizonen eta Emakumeen arteko Soldata Berdintasunaren aldeko Europako Eguna da gaurkoa. Urrun dago oraindik helburua. Euskal Autonomia Erkidegoan genero ezberdintasun horren adierazle nagusiak bildu ditugu.
2022/02/10 - 15:43
Bizi al daiteke 1.000 eurorekin?
Gutxieneko soldata 1.000 eurokoa izatea izugarrizko lorpentzat jo zuten atzo Espainiako Gobernuak eta sindikatuek, eta patronalak hori ere ez zuen nahi. Kopuru hori kobratzen duten bi laguni galdetu eta bizitzeko ez, ozta ozta bizi irauteko baino ez duela ematen esan digute.