Eusko Jaurlaritzak % 2ko soldata igoera onartu du langile publikoentzat
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak % 2ko soldata igoera onartu du gaur Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten langile guztientzat. Neurri hori otsaileko nominan aplikatuko da, eta urtarrilaren 1era arteko atzeraeragina izango du.
Soldata igoera sindikatuekin negoziatu zuen Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Legearen 19. artikuluan jasota dago. Artikulu horrek Administrazio Orokorraren, erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta lan-araubidearen mende ez dauden EAEko sektore publikoko partzuergoen zerbitzura dauden langileen ordainsariak ezartzen ditu.
Horrenbestez, sektore publikoko langileen ordainsariek ezingo dute % 2tik gorako igoera orokorra izan, 2021eko abenduaren 31n indarrean zeuden soldatekin alderatuta, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarritakoaren arabera. Ehuneko hori sektore publikoko goi-kargudunei, zuzendariei eta lan-kontratuko langileei ere aplikatuko zaie.
Soldata igoerak 76,7 milioi euroko kostua izango du, eta autonomia erkidegoko langile publiko guztiei eragingo die (Administrazio Orokorra, Segurtasuna, Hezkuntza, Justizia eta Osakidetza), eta erreferentzia esparrua da 80.000 pertsonak lan egiten duten EAEko sektore publiko osorako.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.