Soldatak
2018/11/27 - 15:11
Soldata-arrakala txikitzeko plana onartu du Jaurlaritzak
Estrategia ausarta da eta hitzetatik harago joan nahi du. Egun berdintasun kontuetan Euskadin dauden desorekak zuzentzeko helburua du.
2018/11/27 - 14:12
Soldata-arrakala txikitzeko 283 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak
2030ean Europako herrialdeetan soldata-arrakala txikiena dutenen pare egoteko helburuarekin, Plan operatiboa onartu du gaur Jaurlaritzak.
2018/11/07 - 08:55
Eusko Jaurlaritzak % 2,25 igoko die soldata funtzionarioei, urtarrilean
Josu Erkorekak ziurtatu duenez, igoera hori aplikatuko zaie funtzionarioei baldin eta Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Aurrekontuak onartzen badira.
2018/10/15 - 16:57
Gutxieneko soldata igotzea positiboa bai, baina ez dela nahikoa diote pentsiodunek
EAEko pentsiodun eta erretiratuek euren aldarrikapenak lortu arte protestekin jarraituko dutela ohartarazi dute.
2018/10/12 - 15:53
Gutxieneko soldatak igotzea aurrerapausoa dela esan du ELAk
Dena dela, Euskal Herriko egoera ez dela kontuan hartu esan du 'Txiki' Muñozek. 'Hemen BPG handiagoa da, aberastasuna handiagoa da eta bizitza maila altuagoa da', nabarmendu du.
2018/10/12 - 15:13
Soldata minimoaren igoera aurrerapauso handia dela esan du Txiki Muñozek
Hala eta guztiz ere, "nahikoa ez" dela adierazi du ELAko ordezkariak. Euskal Herriko bizi-maila altuagoa dela kontuan hartu behar dela gaineratu du.
2018/10/11 - 11:00
900 euroko gutxieneko soldata eta laguntza gehiago, Sanchez eta Iglesiasen itunean
Espainiako Gobernuaren eta Podemosen arteko akordioak amatasun eta aitatasun baimen parekatuak eta mendekotasun laguntzan hobekuntzak ere barne hartzen ditu.
2018/09/27 - 15:57
Emakumeek urtean 52 egun gehiago egin behar dute lan gizonen pare kobratzeko
Emakumeak eta laneko pobrezia aztertzeko ikerketa egin du Oxfam Intermon erakundeak, eta, horren arabera, urtean ia bi hilabete gehiago egin behar dute lan emakumeek gizonek beste irabazteko.
2018/09/25 - 08:40
Felipe VI.a erregeak % 1,5 igo du bere soldata
Estatuburuak 242.769 euro gordin jasoko ditu aurten eta Letizia erreginak, berriz, 135.530 euro gordin.
2018/09/19 - 20:09
Eusko Jaurlaritzaren proposamena 'nahikoa ez' dela uste dute sindikatuek
Proposatutako soldata igoera “eskasa” kritikatu du ELAk. LAB sentsazioa “nahiko negatiboarekin” atera da bileratik, eta CCOOk “aurrerapauso gutxi” ikusten du.
2018/09/19 - 16:44
Eusko Jaurlaritzaren proposamena 'nahikoa ez' dela uste dute sindikatuek
Funtzio publikoaren mahaia asteazken honetan batzartu da, eta ELA eta LAB sindikatuen ustez, Espainiako Estatuan sinatutakoa EAEra ekarri besterik ez du egin Jaurlaritzak.
2018/09/11 - 18:06
2019an funtzionarioen soldata % 2,25 igotzea proposatuko du Eusko Jaurlaritzak
Gainera, laneko baja hartzen duten lehenengo egunetik soldataren % 100 jasoko dute funtzionarioek. Neurri hori dekretu bidez jarriko dute indarrean, eta 1,5 milioi euroko kostua izango du.
2018/08/28 - 14:29
Euskal herritarren erosahalmena 683 euro murriztu da guztira bi urtean
Estatuan soldata altuena duten herritarren zerrendan, bigarren daude EAEkoak; duela urtebete baino postua bat beherago. Batez beste, Estatuan baino 300 euro handiagoak dira soldatak EAEn.
2018/08/18 - 19:51
Madurok 35 aldiz igoko du Venezuelako gutxieneko soldata
Lansaria 5.196.000 bolivaretik 180.000.000ra igoko du Venezuelako presidenteak. Abuztuaren 20tik aurrera, gainera, Venezuelako dirua “bolivar subiraua” izango da.
2018/07/03 - 20:06
Eusko Jaurlaritza ez dago funtzionarioen soldata % 1,75 igotzearen aurka
Baina horretarako aurrekontu legea aldatzea beharrezkoa litzatekeela gogorarazi du EAEko Exekutiboak; ondorioz, Eusko Legebiltzarraren oniritzia beharrezkoa da.
2018/06/25 - 22:49
Espainiako patronalak eta sindikatuek %3ra arteko soldata igoera adostu dute
Era berean, 2020rako lan-hitzarmenen menpeko gutxieneko soldata 14.000 eurokoa izatea proposatu dute.
2018/06/21 - 15:02
Venezuelako gutxieneko soldata hirukoiztuko duela iragarri du Madurok
Herrialdeko inflazio handiari aurre egiteko neurria da onartutakoa.
2018/06/20 - 20:10
LAB: 'Enpresa pribatu eta publikoetan ezarritako berdintasun planek porrot egin dute'
LABek aurkeztutako txosten baten arabera, 2016ko datuak kontuan hartuta, emakumeen soldata batez beste gizonena baino 8.152 euro txikiagoa da EAEn eta 7.573 txikiagoa Nafarroan.
2018/05/01 - 00:36
Langileen soldata bikoiztu egingo duela iragarri du Madurok
Maiatzaren Lehenaren bezperan onartu dute neurria. Elikadura-bonoen zenbateakoa ere handitu egingo dute.
2018/03/07 - 18:58
Emakume gazteek soldata baxuagoak dituzte eta lan baldintza okerragoak
Lanpostu bat lortzeko garaian bereizketa dagoela sentitzen duten emakume gazteen kopurua bost puntu hazi da zortzi urtean. 2008an % 23k uste zuten lanpostua lortzeko bereizketa zegoela; 2016an, % 28k.