Soldatak
2023/02/14 - 15:25
Gutxieneko soldata 1.080 eurora igotzea onartu du Ministroen Kontseiluak
Horrela, Espainiako Gobernuak bete egin du legealdiaren amaieran 2023ko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata batez besteko soldataren % 60an kokatzeko konpromisoa.
2023/02/14 - 13:19
Jaurlaritzak % 2,5 igoko die soldata sektore publikoko langileei
"Gutxiegi" zelakoan, EAEko sindikatuek errefusatu egin zuten igoera. Horren harira, Jaurlaritzak gogorarazi du Espainiako Gobernuak Estatuko funtzio publiko osorako ezarritakoa dela, eta beraz, hori dela "legez egin daitekeena".
2023/02/14 - 08:47
Albiste izango dira: Gutxieneko soldataren igoera, NATOk bilera Ukrainari buruz eta altxor-letren enkantea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/13 - 15:26
Kategoria bereko bi lanposturen arteko soldata arrakala % 90ekoa izan daiteke eta gizonek ia bikoitza irabazi
Datu horiek agertzen dira LABek generoagatiko soldata arrakalaren inguruan egindako azterketan. Halaber, soldata arrakalaren nazioarteko egunaren harira, sindikatuak mobilizazioak deitu ditu otsailaren 22an Bilbon eta Iruñean.
2023/02/12 - 14:21
Asteartean igoko dutela gutxieneko soldata iragarri du Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak "ardura" eskatu dio patronalari: "Ezin zaie behekoei soldatetan esfortzua egitea eskatu, goikoak bapo dabiltzan bitartean", esan du.
2023/02/09 - 15:13
% 3 eta % 4 artean igo ziren soldatak iaz, KPIaren igoera baino gutxiago
LKS NEXT kontsultategiak egindako ikerketaren arabera, Euskadiko enpresetan gehien kobratzen duen profilaren soldata gutxien irabazten duenarena baino 5 bider handiagoa da batez beste.
2023/02/09 - 14:57
Soldatak % 3 eta % 4 artean hazi ziren 2022an Euskadin, prezioen % 5,7ko igoeraren azpitik
Teknologia berriei eta ingeniaritzei lotutako profilek ordainsari-hazkunde handiagoak izan zituzten, nahiz eta teknologien krisiak joera hori aldaraz dezakeen 2023an.
2023/01/31 - 17:39
2023an gutxieneko soldata 1.080 eurora igoko dela iragarri du Espainiako Gobernuak
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroa UGTko idazkari nagusi Pepe Alvarezekin eta CCOOko idazkari nagusi Unai Sordorekin bildu da Senatuan. Bilera horretara joateari uko egin dio CEOEk.
2023/01/31 - 16:17
Yolanda Diaz UGTrekin eta CCOOrekin elkartuko da arratsaldean lanbide arteko gutxieneko soldata negoziatzeko
Goizean Lan Ministeriok eta bi sindikatuek egin duten bilera akordiorik gabe amaitu da. CEOE patronalak bigarren aldiz planto egin dio Espainiako Gobernuari eta ez da bilerara joan.
2023/01/31 - 08:43
Albiste izango dira: Greba Iparraldean eta Frantzian, gutxieneko soldata eta Puigdemonten aurkako euroagindua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/13 - 18:17
Volkswagen Navarrako langileek % 6,1eko soldata igoera izango dute 2023an
CCOOk adierazi du akordioa "eredugarria" dela, "Landabengo lantegiko beharginen erosteko ahalmena murriztea saihesten duelako".
2023/01/12 - 11:28
Mitxel Lakuntza: ''Langile klasearen pobretze prozesu batean gaude''
Egoera honen aurrean, mobilizazioen eta greben beharra ikusten du ELAko idazkari nagusiak. "Gure esperientziak erakusten digu, mobilizaziorik eta grebarik ez badago, ez soldadetan hobekuntzarik", adierazi du Lakuntzak.
2023/01/09 - 15:42
KPIaren araberako soldata igoera gutxieneko eskaera dela dio LABek, eta grebak aurreikusten ditu 30 sektoretan
LAB sindikatuak ezinbestekotzat jo du gutxieneko soldata 1.400 eurora igotzea. Gaur egun 1.000 edo 1.100 euroan finkatzea ezbaian badago ere, euskal herriko soldata mailari erreparatuta, 1.400 eurokoa izan beharko litzateke LABen esanetan.
2022/12/21 - 15:24
Yolanda Diaz Lan ministroa, enpresariekin haserre, ez direlako gutxieneko soldata adosteko bilerara joan
Egun 1000 euroko da gutxieneko soldata, 14 ordainketatan. Yolanda Diaz lan ministroak 1.046 eta 1.082 euro artean kokatu nahi du. Patronalarentzat igoera onartezina da, eta ez dira lan ministerioak deitutako bilerara joan.
2022/12/19 - 14:06
Gutxieneko soldata 1.082 euroraino igotzea proposatu dute adituek
Aditu batzordeak Lan Ministerioan astelehen honetan aurkeztutako txostenak lau igoera aurreikusi ditu 2023rako, % 4,6tik hasita.
2022/11/19 - 20:22
Eskubide sozialen alde eta pobretzearen kontra, Hego Euskal Herriko hiriburuak hartu dituzte milaka lagunek
Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean manifestazioak izan dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearen eta pentsiodunen pobretzea salatu dute, eta zerbitzu publikoak bermatzea eta aberastasuna banatzea eskatu.
2022/11/09 - 12:25
Hiru ahaldun nagusiek Pedro Sanchezek baino gehiago kobratu zuten iaz
Zerrendaren gorenean, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia dago, 112.250,60 euro jaso baitzituen joan den urtean. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, berriz, 84.845,16 euro.
2022/11/07 - 15:37
Hego Euskal Herriko langileek batez beste ia 14.000 euro galdu dituzte 2008tik, ELAren arabera
Sindikatuak gaur aurkeztu duen txostenak jasotzen duenez, soldatak prezioak baino 4,2 puntu gutxiago igo dira 2008tik 2020ra, batez beste.
2022/10/21 - 19:45
Euskadiko funtzionarioek % 1,5eko igoera kobratuko dute azaroan
ELAk eta LABek uste dute igoera ez dela nahikoa, eta Iñigo Urkulluren Gobernuari leporatu diote Madrilek agindutako "murrizketei" men egitea. Gainerako sindikatuak "greba deialdi bateratu batera" deitu ditu ELAk.
2022/10/20 - 14:27
Eusko Legebiltzarrak atzera bota du langileen soldatak babesteko EH Bilduk aurkeztutako mozioa
Horren ordez, Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten bi alderdiek aurkeztutakoa atera da aurrera. Bertan, elkarrizketa soziala babestea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, enpleguaren kalitatea hobetzeko neurriak adosteko.