LGS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteartean igoko dutela gutxieneko soldata iragarri du Sanchezek

Espainiako Gobernuko presidenteak "ardura" eskatu dio patronalari: "Ezin zaie behekoei soldatetan esfortzua egitea eskatu, goikoak bapo dabiltzan bitartean", esan du.
Pedro Sanchez Malagan, gaur. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Malagan, gaur. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, asteartean onartuko du Ministroen Kontseiluak lanbide arteko gutxieneko soldata 1.080 eurora igotzea, eta "koherentzia" eta "ardura" eskatu dizkio patronalari.

"Ezin zaie behekoei soldatetan esfortzua egitea eskatu, goikoak bapo dabiltzan bitartean", azpimarratu du Sanchezek Malagan, Juan Espadas PSOEren Andaluziako idazkari nagusiarekin eta Dani Perez Malagako alkategai sozialistarekin batera egindako ekitaldi batean.

1.500 pertsonaren aurrean egindako hitzaldian, Sanchezek esan du ezin direla bi errealitate paralelo izan, bat herritar arruntentzat eta bestea elitearentzat, eta ohartarazi du ez dela "inbutuaren legerik egongo, gehiengoarentzat oso zabala eta gutxiengoarentzat oso estua".

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X