Suhiltzaileak
2023/06/25 - 22:13
Irati ibaian desagertutako gizon baten gorpua aurkitu dute
SOS Nafarroak jakitera eman duenez, gizona familiarekin joan da Irunberrira, eta ur-korronteak eraman du ibaian bainua hartzera sartu denean.
2023/06/24 - 20:30
Gizon bat zauritu da Eugin, baso-lanetan ari zela zuhaitz bat gainera erorita
Eguerdian izan da istripua Bordaxar inguruan. 50 urteko langilea Unibertsitate Ospitalera eraman dute pronostiko erreserbatuarekin.
2023/06/22 - 10:54
Gutxienez 31 pertsona hil dira Txinan, jatetxe batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Leherketa asteazkenean 20:40ak aldera (bertako ordua) gertatu zen Yinchuan hiriko Xingqing barrutiko kale jendetsu batean, barbakoetan espezializatutako jatetxe batean izandako gas-isuri baten ondorioz.
2023/06/19 - 19:02
62 urteko gipuzkoar bat larri zauritu da Andosillan, furgoneta batek eta kamioi batek talka eginda
Suhiltzaileek atera behar izan dute zauritua autotik, eta ondoren helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Kamioilaria onik atera da, eta negatibo eman du alkohol eta droga proban.
2023/06/18 - 15:53
Uxue eta San Martin Unxera itzuli gara, eskualdean izandako sute larri horiek izan zirenetik urtebetera
Suteak itzaltzeko lanetan ibilitako suhiltzaileekin izan da EITB Media. Egunak behar izan zituzten azken urteetan Foru Erkidegoan izandako sute handiak kontrolpean hartzeko. Bizitako amesgaiztoa gogoratu dute auzokideek.
2023/06/12 - 12:09
Tentsioa Leioan, gizon armatu bat bere etxebizitzan gotortu ostean
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak dispositibo bateratua aktibatu dute 07:10 aldera, Sabino Arana kalean, eta agenteek ingurua hesitu dute. Une honetan, operatiboak martxan jarraitzen du, eta ertzainak gizonarekin negoziatzen ari dira.
2023/06/07 - 16:27
Bizkaiak baso suteak aztertzeko talde bat eta horien zergatiak ikertzeko brigada espezializatu bat izango ditu
Bizkaiko Foru Aldundiko gobernu kontseiluak baso suteetarako larrialdi plana eguneratzea onartu du, klima aldaketara egokitzeko.
2023/06/07 - 15:14
Bizkaiak baso-suteetarako larrialdi-plana eguneratzea onartu du, klima-aldaketara egokitzeko
Operatiboak baso-suteak aztertzeko talde bat eta suteen kausak ikertzeko brigada espezializatu bat izango ditu. Gainera prebentzio-lanetarako eta sua itzaltzeko makineria astuna erabiltzen jarraituko da eta zeregin horietan lan egiten duten pertsonek jasotzen duten prestakuntza indartuko da.
2023/06/07 - 13:47
Atzo Alloz urtegian desagertu zen 20 urteko gaztearen gorpua aurkitu dute
Hildakoa Zizur Nagusiko 20 urteko gazte bat da. Mutila astearte arratsaldean desagertu zen, Allozko urtegian beste norbaitekin igerian zebilela.
2023/05/28 - 16:01
Kamioi bat eta atoi bat, kiskalita, Gatikako Ugarte auzoan piztutako sute batean
Sutea igande honetako 11:15ak aldera piztu da Gatikako Ugarte auzoko pabilioi batean, eta keak inguruko txatartegi bati ere eragin dio. Oraingoz, ez dakite sua zerk eragin duen. Iker Salgado Twitterreko erabiltzailearen bideoa.
2023/05/24 - 18:05
Bilboko suhiltzaileak kalera atera dira zerbitzua hobetzea aldarrikatzeko
Bilboko suhiltzaileek manifestazioa egin dute, kolektiboaentzat "etorkizuneko proiekturik" ez dagoela salatzeko.
2023/05/20 - 18:52
55 bidaiari zeramatzan autobus bat kiskali da Iruñean
Horietatik 27 adingabe dira. Bidaiari guztiak onik daude. Azagrako udalerrian izandako futbol partida batetik bueltan ziren, Iruñerako bidean, argitu gabeko arrazoiengatik autobusak su hartu duenean.
2023/05/01 - 19:34
Bizkaiko suhiltzaileek lau suizidio saiakeratan esku hartu dute asteburu honetan
Erandion eta Barakaldon izan dira saiakera horiek.
2023/05/01 - 12:47
Sute bana izan da Iruñean eta Tuteran, eta lau pertsona ospitaleratu dituzte kea arnasteagatik
Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eta Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte kea arnastu duten pertsonak.
2023/04/24 - 17:19
Madrilgo sutean hildako bezeroaren aitak jatetxea salatuko du
25 urteko zerbitzariaz gain, Bilboko Zorrotzaurreko IMQ klinikan lan egiten zuen 43 urteko erizain bat hil zen ezbeharrean. Emakumearen lankideek minutu bateko isilunea egin dute eguerdian zendu berri den lankidea gogoratzeko.
2023/04/23 - 23:12
Madrilgo jatetxe batean izandako sutean hildakoetako bat Bizkaiko emakume bat da
43 urteko emakumeak Zorrotzaurreko IMQ ospitalean egiten zuen lan, erizain gisa, eta oporretan zegoen Madrilen. Beste hildakoa jatetxearen sukaldarietako bat da, 25 urteko gazte bat.
2023/04/22 - 12:04
Bi pertsona hil eta 10 zauritu dira flanbeatu baten ondorioz jatetxe batean piztutako sutean, Madrilen
Bezeroetako batzuk lasterka atera ahal izan dira, baina beste batzuk harrapatuta geratu dira suak irteerako atea ixten zielako.
2023/04/17 - 15:18
Kamioilari bat hil da AP-68an, Zambrana parean, izandako istripu batean
Suhiltzaileek atera behar izan dute 39 urteko gidaria, ibilgailu barruan harrapatuta geratu baita. Handik gutxira, haren heriotza baieztatu dute bertaratutako osasun-langileek.
2023/04/09 - 21:15
Baztanen piztu den mendi sutearen ikuspegia, airetik
Baztanen, Okoli mendiaren ondoan dagoen eremu irisgaitz batean, gaur arratsaldean piztutako baso-sutearen egoera ezagutzeko hegaldia egin dute Nafarroako suhiltzaileek. (Suhiltzaileek Twitterren zabaldutako irudiak).
2023/04/09 - 20:11
Lau ibilgailu kiskali dira Hondarribian sute baten ondorioz
Sutea 16:20ak aldera piztu da, bertan aparkatutako autoetako batean. Suhiltzaileak sutearen jatorria ikertzen ari dira.