Suteak
Sutea Gizateriaren Ondare den Kordobako meskitan
Sua 21:00ak pasatxo zirenean hasi da, eta, batez ere, eraikinaren alde garaienari eragin dio. Meskitaren milaka urteko historian, aurretik bi sute baino ez ditu jasan: 1910ean, duela 115 urte, eta 2001ean, bigarrena.
Corbieres mendiguneko sute handia kontrolpean dute, baina ez dute itzali
Asteartean piztu zen, eta pertsona bat hil du: sugarrek setiatuta bere etxea uzteari uko egin zion emakume bat. Sutea 1949. urtetik Frantzian izan den larriena da.
Frantziako hegoaldean piztutako suteak jadanik "ez du aurrera egiten", baina oraindik ez dago kontrolpean
Corbieres mendigunean asteartean piztutako sutea 1949. urtetik Frantziako Estatuan izan den handiena da, 16.000 hektarea baino gehiago kiskali baititu. Christian Pouget Aude departamenduko prefetak ohartarazi du oraindik ikusteke dagoela hektarea horietatik zenbat diren nekazal lursailak. "Uste dugu 900 hektarea inguru direla", esan du, lehen estimazio batean.
EHNE sindikatuak salatu du Nafarroako Gobernuak urratu egin duela suteei aurre egiteko hitzartutako protokoloa
Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko lehen sektoreko hainbat jarduerei ezarri dien murrizketa-sortak hautsak harrotu ditu. Hala, EHNE laborarien sindikatuak protesta egin du astearte honetan, salatzeko Barne Departamentuak urratu egin duela hitzartua zuten suteen kontrako protokoloa.
Sute ikaragarri batek hildako bat utzi eta 16.000 hektarea kiskali ditu Frantzian
Gainera, bederatzi suhiltzaile zauritu dira, horietako bat larri, eta 13 herritar, horietako bat ere larri. Sua hasi eta hurrengo egunean, lehen zantzuen arabera eskualdeko errepide batean egindako arduragabekeria baten ondorioz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute, haize bortitzak lagunduta.
Beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina suhiltzaileek egonkortzea lortu dute
Sutea 18:13an hasi da, eta ez du zerikusirik asteartean piztu ziren biekin. Sutea garagar eta gari uzta jasota dagoen galtzu soro batean hasi da, baina basoa gertu du.
Paketatzeko makina batek eragin zuen Izarbeibarko sutea
Sua kontrolpean dute jada suhiltzaileek. Bilakaera onari esker, Nafarroako Gobernuak malgutu egin du nekazaritzako lanak debekatzen zituen agindua.
Sutea izan da Tarifan, eta errepide bat itxi eta kanpin bat hustu behar izan dituzte
Sutea piztu da turistaz betetako Cadizko udalerriko La Peña inguruan, eta zenbait toki hustu behar izan dituzte. Tartean, kanpin bat. Ehun bat suhiltzaile sua kontrolatzeko lanean ari dira.
Foru Gobernuak "lasaitasuna" eskatu du Izarbeibarko sutearen aurrean: "Ez du herrigunerik kaltetu"
Amparo Lopez Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilariak "lasaitasun" mezua zabaldu du Muruzabal, Eneritz, Añorbe eta Obanosen artean piztutako sutearen aurrean, "ez baitago, a priori, herrigunerik kaltetutaa". "Eta ez dugu uste gertatuko denik", gaineratu du. Bestalde, Maria Chivitek Nafarroako presidenteak eskertu egin du "inguruko alkateekin izaten ari garen lankidetza perfektua".
Debekatu egin dituzte zenbait nekazaritzako lan Nafarroan, sua dela eta
Nafarroako lurralde osoan debekatuta egongo da lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako, basogintzako eta beste edozein motatako jarduerak egitea, baldin eta sua, makinak edo ekipoak erabiltzen badituzte eta horien funtzionamenduak baso-suteak eragin baditzake leherketen, txinparten edo deskarga elektrikoen bidez.
Egonkortu egin dute Izarbeibarren piztutako baso-sutea
Muruzabal, Eneritz, Añorbe eta Obanos herrietan piztutako baso-suteak uzta bilduta zeuden hainbat zereal-soro eta pinudi bat kaltetu ditu. Suhiltzaileek gau osoa eman dute bertan, eta lanean jarraitzen dute goizean. Artaxoan piztutako bigarren sute baten ondorioz, NA-132 eta NA-6020 errepideak itxi behar izan dituzte, baina biak zabaldu dituzte dagoeneko.
Edukiontziak erre dituzte Bilboko bi tokitan, eta lau auto eta bi moto kiskali dira
Bilboko Ametzola eta Matiko auzoetan izan dira suteak, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Sugarrek inguruko dendetako fatxadetan ere izan dute eragina, baina ez da inor zauritu.
Bi edukiontzi erre dituzte Bilboko Errekalde auzoan, eta suak inguruan aparkatutako motor bat kiskali du
Sua goizaldean piztu da, 03:10 aldera, Salazar Jeneralaren kalean, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Kiskalitako bi edukiontzietatik gertu dagoen saltoki bateko fatxada ere kaltetu da. Ez da inor zauritu.
Suteek arrisku egoera larrian jarri dituzte Avila eta Caceresko hainbat herri
Extremaduran 2.500 hektarea kiskali ditu asteartean piztutako suak. Avilan, berriz, 600 hektarea inguru erre dira. Hainbat pertsona ebakuatu behar izan dituzte eta egoera ez dago kontrolpean.
20 auto kiskali dira Bilboko Zamakola kaleko garaje batean izan den sutean
Sua 00:35 aldera piztu da, bi solairuko garaje batzuetan aparkatuta zegoen auto batean. Gizonezko bat eta haur bat zauritu dira, kea arnastuta.
Greziak laguntza eskatu dio Europar Batasunari baso-suteei aurre egiteko
Herrialdeko 11 eskualdetan izaten ari dira suteak, eta gutxienez 7.000 pertsona ebakuatu dituzte hiriburuaren inguruan. Vasilis Vathrakoyannis suhiltzaileen bozeramaileak azaldu duenez, sei aireontzi eskatu dituzte, "azken egunetako suteek tamaina handia hartu dutelako eta arriskutsuak direlako". Egoera zaila aurreikusten da, datozen egunetan tenperatura altuek, lehorteek eta haize bortitzek jarraituko dutelako.
LEAk sutearen osteko babesa eskertu du eta bideo hunkigarri batekin berretsi du enpresaren jarraipena
Ibiko suteak ez du sugarrik, eta Navaluengakoak jada 1.500 hektarea erre ditu
Ibin (Alacant), Font Roja parke naturaletik gertu, piztutako baso-sutea perimetratzea lortu dute, eta jada ez du sugarrik. Hala ere, suak martxan jarraitzen du Navaluengan (Avila), 26 kilometroko perimetroarekin, eta 1.500 hektarean da jada.
Tecnaliak Kanadara zabaldu du suarekin saiakuntzak eskala handian egiteko gaitasuna
Tecnalia ikerketa-zentroak Kanadako araudiaren arabera suarekin saiakuntzak eskala handian egiteko akreditazioa lortu du. Agiaztapen hau Estatu Batuetarako edo Erresuma Baturako lortutakoei gehitzen zaie. Lorpen honek negozio-aukerak zabaltzen dizkie eraikuntza-industriako enpresei, Europatik haragoko merkatu arautu eta zorrotzetan.
Sute handi batek Coloradoko Arroila Handiko azpiegitura historikoak suntsitu ditu
Baso-sute batek 1928an ireki zituen Arroila Handiko aterpetxe historiko bat eta Arizonako 80 bat azpiegitura suntsitu ditu. Katie Hobbs gobernadoreak Estatu Batuetako gobernu federalak egindako ezbeharraren kontrola ikertzea eskatu du.