Tafalla
2023/07/09 - 22:09
58 urteko mendizale tafallar bat hil da Anso herrian (Huesca), Gameta tontorretik jaisten ari zela
Abisua 11:15 aldera jaso dute, eta inguruan zebiltzan mendizale batzuek BBB maniobrak egin dizkiote. Huescako Guardia Zibilaren helikopteroa, Jakako GREIMeko kideak eta 061eko osasun-langile bat bertaratu dira, baina heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.
2022/10/16 - 23:11
Milaka euskaltzalek euskara erein dute Tafallan egin den Nafarroa Oinezen
Jendetza batu da Tafallan, Nafarroako ikastolen aldeko jaian eta, eguraldia lagun, bisitariek era guztietako ekintzez gozatu ahal izan dute Garces de los Fayos Ikastolak atondutako lau guneetan. Egunaren amaieran, "oso pozik" agertu dira antolatzaileak.
2022/10/16 - 16:54
Nafarren hizkuntza eskubideak errespetatuko dituen legedia aldarrikatu dute Nafarroa Oinezen
Jendetza batu da Tafallan, Nafarroako ikastolen aldeko jaian. Eguraldia lagun, giro paregabean ari dira ospatzen eguna, eta ohi bezala, festa eta aldarrikapena uztartu dituzte.
2022/08/17 - 10:35
Suhiltzaileek Funesen eta Tafallan piztutako bi baso-sute itzali dituzte
Funesko Erregearen sakanean eta Tafallako El Saso inguruan bi baso-sute piztu ziren astearte arratsaldean. Azken hau tximista batek eragin zuen.
2022/08/16 - 09:25
Tafallako jaietan izandako hiru ziztada ikertzen ari da Foruzaingoa
Lehen informazioaren arabera, ziztadetako bat kalean gertatu zen, eta beste biak, establezimendu pribatuetan.
2022/07/29 - 17:51
Duela 14 egun AHTko lanetan, Tafallan, oso larri zauritutako behargina hil egin da
Ezbeharra uztailaren 15ean gertatu zen. LABek salatu duenez, "heriotza hori bereziki krudela eta mingarria da, ez baita beharrezkoa, alferrikako azpiegitura baten obrak baitira".
2022/07/22 - 12:51
Itsaso Aranak bukatu du zuzendari gisa egindako lehen pelikula filmatzen
Nafar zuzendari, aktore eta gidoilariak "udako ipuin bat" kontatu du "Las chicas están bien" filmean, "printzesak, apoak, errekak, kartak eta printze despistatuak ere badituena".
2022/07/15 - 18:22
Behargin bat oso larri zauritu da Tafallan, AHTko eraikuntza lanetan aldamio batetik erorita
Langilea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Ezbeharra 9:30ak aldera gertatu da NA-132 errepidearen ondoan.
2022/07/14 - 17:43
Tafallan emakume bati sexu erasoa egitea egotzita atxilotutako gizona kartzelatzeko agindua eman du epaileak
Tafallako 2. zenbakiko instrukzio epaileak beste sexu eraso bat ere egotzi dio gizonari, Nafarroako herrian bertan uztailaren 5ean egindakoa, hain justu.
2022/07/14 - 12:52
19 urteko gazte bat atxilotu dute Tafallan emakume bati egindako sexu erasoa egotzita
Biktima kirola egiten zebilen emakume bat da. Atxilotua epailearen esku geratuko da asteazken edo ostegunean.
2022/06/28 - 14:32
Nafarroa Oinez: ''Erdian erein''
Nafarroa Oinez urriaren 16an izango da, Tafallan. Aurtengo kantua Amaiur Esparzak (Rotten XIII, Odolkiak Ordainetan) sortu du, eta Maialen Ramirez eta Luana Agerri ditu lagun ahotsetan, Mikel Urrizak egindako bideoklipean ikus daitekeenez.
2022/06/22 - 18:16
Epaileak Tafallako ustezko fratrizida espetxera bidali du
Konkretuki, behin-behineko espetxealdia ezarri dio. Epaileak ebazpenean azaldu duenez, delitu zantzuak "sendoak" dira; izan ere, ikertua Tafallako Foruzaingoaren egoitzan agertu zen, anaia hil zuela esanez. Gainera, arropan odol arrastoak zituen.
2022/06/22 - 01:26
Suak 10.000 hektarea baino gehiago kiskali ditu Nafarroan
Suterik larrienak San Martin Unxen, Galipentzun eta Erreniegan daude. Hala ere, egoerak hobera egin du, eta Nafarroako Gobernuak alerta-maila jaitsi egin du. Olleta, Makirriain, Santsoain eta Amatriain udalerrietako bizilagunek etxera itzuli ezinik jarraitzen dute.
2022/06/21 - 12:06
Gizon batek anaia hil du ustez Tafallan
Ustezko hiltzaileak bere burua entregatu omen du. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2022/06/21 - 00:48
Galipentzun dute "egoera kritikoena", baina gainerako suteak hobera egiten ari dira
Galipentzuberri ebakuatu behar izan dute, baina Foru Gobernuak adierazi du herria ez dagoela "arriskuan". Los Arcoseko eta Lodosako suteak kontrolatuta daude. San Martin Unx, Uxue, Biguria, Girgillao, Artazu eta Arzotz udalerrietako biztanleak etxera itzuli ahal izan dira.
2022/06/20 - 21:30
Suak nire ondasunak kiskali baditu, zer egin behar dut?
Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartearen arabera, lehendabizi, aseguru-polizan suteak sartzen diren eta, hala bada, zer motatako kalteak ordainduko diren konprobatu behar da.
2022/06/20 - 13:17
Suteek kaltetutako dozenaka pertsonak Tafallako kirolgunean igaro dute gaua
San Martin Unxeko eta inguruko hainbat herritako bizilagunek Tafallako kiroldegian igaro dute gaua, Nafarroako suteen ondorioz etxetik atera ostean.
2022/06/20 - 11:48
Beroak eta hegoaldeko haize zakarrak Nafarroako suteak itzaltzea zailduko dute
Lurraldearen erdialdea ez dago beroagatik abisupean, baina 34 ºC-ko maximoak espero dira. Haizeak gogor joko du hegoaldetik, eta iluntzera arte ez da aldaketarik espero. Gainera, ez du euririk egingo.
2022/06/20 - 01:25
Gutxienez 24 herri hustu dituzte, milaka hektarea erre dira eta kalte materialak handiak izan dira
Larunbatean piztutako suteek azken urteotako hondamendirik handiena eragin dezakete Nafarroan. Zenbait foku aktibo daude oraindik, eta ezin da galdu den ondare naturala eta materialaren neurria kalkulatu.
2022/06/19 - 21:06
Chivite Tafallan izan da, suteen ondorioz etxea utzi behar izan duten herritarren lekukotzak entzuten
Tafallako polikiroldegira joan da Nafarroako presidentea,suteen ondorioz euren etxeetatik alde egin behar izan duten San Martin Unxeko eta inguruko hainbat herri txikietako bizilagunak. Gaua bertan pasatuko dute.