Beroak eta hegoaldeko haize zakarrak Nafarroako suteak itzaltzea zailduko dute
Suteek Nafarroa kiskaltzen jarraitzen dute, eta, zoritxarrez, datozen orduetarako iragarrita dagoen eguraldiak ez du horiek amatatzen lagunduko. EITB Mediako Meteorologia Zerbitzuak eta AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, beroa izango da nagusi eta haizeak hegotik jotzen jarraituko du, zakar jo ere.
Erkidegoaren erdialdean daude sute gehienak, eta inguru hori ez dago muturreko fenomeno meteorologikoengatik abisupean. Dena dela, bero egiten jarraituko du, eta tenperatura maximoak 34-35 ºC ingurukoak izango dira. Erribera, aldiz, abisu horian egongo da 20:00ak arte muturreko tenperatura altuengatik (37 ºC-koak izango dira beroenak).
Haizeak hegoaldetik eta hego-ekialdetik joko du bolada gogorrekin erkidegoaren hegoaldean eta erdialdean. Iluntzean, iparraldera aldatuko da.
Gainera, gaurko ez da prezipitaziorik espero.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean