Albiste dira
Lan-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duela 14 egun AHTko lanetan, Tafallan, oso larri zauritutako behargina hil egin da

Ezbeharra uztailaren 15ean gertatu zen. LABek salatu duenez, "heriotza hori bereziki krudela eta mingarria da, ez baita beharrezkoa, alferrikako azpiegitura baten obrak baitira".
Nafarroako Gobernuaren helikopteroa ezbeharraren tokian. Artxiboko argazkia: Foruzaingoa
Nafarroako Gobernuaren helikopteroa ezbeharraren tokian. Artxiboko argazkia: Foruzaingoa

Iragan uztailaren 15ean, Tafallan (Nafarroa), oso larri zauritu zen langilea hil egin da, LAB sindikatuak jakitera eman duenez. Aurten, gutxienez, 46 langile hil egin dira dagoeneko Euskal Herrian, sindikatu abertzaleak jakitera eman duenez.

LABek doluminak eman dizkie langilearen senideei eta gertukoei. "Heriotza hori bereziki krudela eta mingarria da, ez baita beharrezkoa, alferrikako azpiegitura baten obrak baitira", salatu du.

Era berean, "salatu nahi dugu, halaber, egun horietan, Nafarroan hainbat sute larri suertatzen ari ziren bitartean eta jarduera asko geldirik zeudela, AHTren arduradunek jarduerarekin jarraitzea erabaki zutela, langileei arrisku handiko bero-baldintzetan lan egitera behartuz eta, ondorioz, lan-istripu bat izateko aukerak biderkatuz", erantsi duenez.

LAB: "Euskal Herrian AHT eraikitzeko lanetan lan-istripuz hil diren pertsonak ugariak izan dira"

LABen ahotan, "Euskal Herrian AHT eraikitzeko lanetan lan-istripuz hil diren pertsonak ugariak izan dira, lan horiek egiteko lan baldintza eskasak agerian utziz".

Horregatik guztiagatik, LABek istripua gertatu zeneko "inguruabarrei buruzko ikerketa serio eta sakona eskatu du, egon zitezkeen erantzukizun guztiak argituz". Era berean, Euskal Herriko AHTaren obra guztiei "segurtasun arloko auditoria bat egitea" eskatu du.

Azkenik, "alferrikako azpiegitura" hori geldiaraztea eskatu du, "diru publikoa eta baliabide naturalak ez ezik, langileen bizitzak ere irensten baititu".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X