Tratu Txarrak
2019/11/21 - 11:07
Osakidetzak indarkeria matxistaren 944 kasu antzeman zituen iaz
Halaber, eraso matxistengatik emakumeek jarritako 4.000 salaketa baino gehiago erregistratu zituen iaz Ertzaintzak. Horren aurrean, profesionalentzako gida bat landu du Jaurlaritzak.
2019/11/21 - 11:02
Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute
Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.
2019/11/19 - 11:47
Haurrei egindako sexu abusuen aurkako kontzentrazioa egingo du gaur Garaitzak
Hirugarren urtez, Bilboko Arriaga plazan, 18:30ean, elkarretaratzea deitu du elkarteak. Oraingoan, familia barruan jazo diren abusuak (kasu guztien % 85) salatu nahi dituzte bereziki.
2019/11/19 - 09:32
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, kalean bikotekideei eraso egitea egotzita
Genero-indarkeria delitu bana egotzi diete, bide publikoan bikotekideei eraso egiteagatik. Epailearen esku utzi dituzte jada.
2019/11/18 - 12:08
Bi gizon ikerketapean, emakume bati abusuak egiteagatik Barakaldoko zahar etxe batean
75 eta 81 urteko bi gizon dira ikertutakoak; biei 71 urteko emakume bati sexua abusuak egitea egotzi diete.
2019/11/14 - 10:28
Karguekin aske utzi dute Durangon sexu-erasoa egotzita atxilotutako gizona
Sexu-erasoa astearte gauean gertatu da. Ustezko erasotzailea, 24 urtekoa, atxilotu egin zuten, baina aske utzi dute jada.
2019/11/13 - 11:39
Gizon batek adingabe bat bortxatu du Durangon
Sexu-erasoa astearte gauean gertatu da. Ustezko erasotzailea, 24 urtekoa bera, atxilotu egin dute, baina aske geratu da jada.
2019/11/12 - 10:43
Gizon batek emakume bati eraso dio Donostian, urruntze-agindua urratuta
Erasotzailea biktimaren bikotekidea zen; kartzelan sartu dute, genero-indarkeriako delitu bat egotzita. Astelehen honetako goizaldean gertatu da.
2019/11/06 - 11:01
Emakume batek salatu du igandean Bilbon sexu-abusuak jasan zituela
Ertzaintzak ikerketa abiatu du igande goizaldean Bolueta auzoan jazo zen erasoa argitzeko.
2019/11/05 - 10:10
Espetxera bidali dute Baionan emakume bat hiltzea egotzita atxilotutako gizona
Gizonak Poliziari deitu zion larunbatean bikotekidea hilik topatu zuela esateko. Biktimaren gorpuak indarkeria zantzuak zituen.
2019/11/01 - 21:16
22 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita
Gertaera 03:30 aldera jazo da, Olagibel kalean. Biktima, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute. Polizia-izapideak amaituta, atxilotua epailearen esku geratu da.
2019/10/30 - 12:13
Gizon bat atxilotu dute nafar neskato bati argazki intimoak eskatzeagatik
Argazkien truke, mugikor bat eskaini zion gizonak neskatoari, 2018ko abuztuan, hark 10 urte zituela. Behin-behineko espetxealdian dago.
2019/10/27 - 21:22
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Lizason
Emakumeari sexu-ukituak egin dizkio gizon batek, herriko jaietan. Udalbatzak erasoa gaitzetsi du, eta jaiak bertan behera utzi ditu.
2019/10/22 - 10:42
Gizon batek bikotekide ohia hil du Denian
Bart, ustezko hiltzailea emakumearen etxebizitzan sartu da eta lepoa moztu dio. 11 urteko alaba bertan zegoen.
2019/10/20 - 19:20
Gizon batek emaztea hil du Granadan
Ondoren, gizonak bere buruaz beste egin du. Alaba batek aurkitu ditu senar-emazteen gorpuak, bikotearen etxebizitzan bertan.
2019/10/16 - 18:52
Sara Majarenasen alabaren erasotzailearentzako 30 urteko eskariari eutsi diote
Epaiketa irailaren 9an hasi zen, eta asteazken honetan epaiaren zain geratu da.
2019/10/16 - 16:01
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jotzeagatik
Eraso matxista atzo arratsaldean jazo zen Erdi Aroko hiriguneko etxebizitza batean.
2019/10/11 - 10:37
Gizon bat atxilotuta Cartagenan, 2018tik desagertuta dagoen bikotekidea hiltzeagatik
54 urteko emakumea 2018ko abenduan desagertu zen. Oraindik ez dute gorpua topatu. Poliziak bikotearen etxebizitza miatu du, froga bila.
2019/10/10 - 15:05
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideak kolpatu eta mehatxatzeagatik
Horietako batek aizkora bat erabili zuen biktima beldurrarazteko.
2019/10/09 - 16:04
Diana Querren aita atxilotu dute, emazte ohia harrapatzen saiatzeagatik
Madrilen atxilotu dute Juan Carlos Quer, baina gero epaileak libre utzi du. Hilaren 29an hasiko da epaiketa gaztearen hilketagatik; 2016an, 'El Chicle'k erail zuen.