Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume batek sexu-erasoa salatu du Lizason

Emakumeari sexu-ukituak egin dizkio gizon batek, herriko jaietan. Udalbatzak erasoa gaitzetsi du, eta jaiak bertan behera utzi ditu.
Lizasoko artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

Lizasoko jaietan sexu-erasoa pairatu izana salatu du emakume batek, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Navarra.com webguneak argitaratutako informazioaren arabera, erasoa goizalde partean gertatu da, emakumea txisa egiten zebilenean. Bat-batean gizon bat etorri zaio atzetik, eta sexu-ukituak egin dizkio. Emakumeak eskuan hozka egin dio, eta erasotzaileak ihes egin du.

Emakumeak erasoa salatu du Foruzaingoaren aurrean, eta ikerketa bat abiatu dute jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

Kontzejuaren jaiak bertan behera uztea erabaki du Udalbatzak, eta erasoa gaitzesteko agiria kaleratu du.

---------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X