Tratu Txarrak
2022/07/31 - 15:01
Ziztadak salatu dituzte beste 33 emakumek Baionan, eta 12 kasu ikertzen ari da Ertzaintza EAEn
Festak hasi zirenetik, 112 emakumek salatu dituzte ziztadak Baionan. Gainera, Bilbon, Santurtzin, Etxebarrin, Zierbenan, Zarautzen, Gasteizen eta Azpeitian ere gertatu dira kasuak, besteak beste, baina inon ez da substantzia toxikoen arrastorik aurkitu.
2022/07/30 - 16:23
Sumisio kimikorako ziztadek ez dute etenik Euskal Herrian: beste 40tik gora azken orduetan
39 salaketa berri izan dira Baionako bestetan, beste bi Zarautzen eta beste hiru Algortako jaietan.
2022/07/30 - 12:53
79 emakumek ziztadak salatu dituzte Baionako bestetan, bi adingabek Zarautzen eta beste hiru emakumek Algortan
Sumisio kimikoko gutxienez beste zortzi biktima izan dira Euskal Herriko hainbat udalerritan, hala nola, Santurtzin, Gasteizen eta Iruñean. Algortako jaietan hiru emakumek jasandako ziztadak salatzeko elkarretaratzea egin dute larunbat arratsalde honetan.
2022/07/02 - 13:36
22 urteko nafar bat adingabe bati sexu abusuak egiteaz absolbitu dute, "heldutasun parekoa izateagatik"
Nafarroako Auzitegiak 8 urteko espetxealdia ezarri zion gizonezkoari, 15 urteko gazteari egindako sexu-abusua egotzita. Auzitegi Gorenak zigorra baliogabetu du, akusatuaren eta adingabearen "heldutasun maila oso parekoa" zelakoan.
2022/06/26 - 13:43
Emakume batek eraso matxista jasan du Zornotzan
Erasoa Larrea auzoan gertatu da, igande goizalde honetan. Zornotzako Udalak elkarretaratzea deitu du biharko erasoa gaitzesteko.
2022/06/02 - 09:05
Epaimahaiak Johnny Deppi eman dio arrazoia Amber Heard aktorearen aurka difamazioagatik abiatutako auzian
Ebazpenaren arabera, biek iraindu zioten elkarri, baina Johnny Deppek ez zion bere emazte ohiari tratu txarrik eman, eta azken horrek 15 milioi dolar ordaindu beharko dizkio kalteordainetan.
2022/05/29 - 15:02
Gizon batek sastadaz hil du emaztea Malagan
Biktimak berak larrialdi zerbitzuetara deitu du, eraso egin diotela abisatuz. Ustezko erasotzailea ihes egiten saiatu da, baina erori da eta orkatilak hautsi ditu. Ospitaleratuta dago, Poliziaren zaintzapean.
2022/05/28 - 19:28
Milaka emakumek Madrilgo erdigunea hartu dute prostituzioaren abolizioa aldarrikatzeko
"Puteroz eta proxenetaz beteriko gizarte honekin nazkatuta gaude", adierazi dute mobilizazioarekin bat egindako 175 elkarte feminista baino gehiagok. "Stop Estatu proxenetari" lemapean manifestatu da Madrilen ere Euskal Herriko mugimendu feminista.
2022/04/28 - 13:29
Gizon bat kondenatu dute Iruñean urtebeteko alabari tratu txarrak emateagatik
Tratu txarrak emateagatik ezarritako zigorra onartu du haurraren aitak, fiskaltzak eta defentsak akordioa adostu ondoren. Orain baino lehen, Iruñeko epaitegi batek emazteari tratu txarrak emateagatik kondenatu zuen.
2022/04/25 - 13:37
Belen Larrion: "Oso garrantzitsua da ingurune seguruak sortzea, konfiantzaz kontatu ahal izateko bizitakoa"
Gipuzkoako Haurren Babeseko eta Gizarte Inklusioko zuzendari nagusiak haurren babesgabetasunaren prebentzioan jartzen du azpimarra, bai eta detekzio nahiz tratamenduan bizkor aritzean ere. Gogorarazi du herritarrak legez behartuta daudela tratu txarren balizko kasuak jakinaraztera.
2022/04/25 - 13:24
Umeenganako bortxaren aurkako plana garatu du Jaurlaritzak, "jostailu hautsi" gehiago egon ez daitezen
2020an, indarkeria mota ezberdinen 1.459 biktima adingabe artatu zituzten EAEn. Datozen lau urteotan prebentzioa indartzeko eta biktimok modu integralean artatzeko egitasmoa osatu du Jaurlaritzak, erakunde, profesional eta biktima izan diren 80 bat neska-mutilen lankidetzarekin.
2022/04/21 - 17:37
Gasteizko ama batek lau urte daramatza borrokan bere alaba berreskuratzeko
Aitak Aljerian dauka atxikita umea. Hemengo justiziak arrazoia eman dio amari eta tratu txarrak tarteko, eta zaintza kendu diote aitari, baina Aljeriako epaile batek aitari eman dio zaintza.
2022/04/21 - 17:31
Igualadan neska bat bortizki bortxatu zuen ustezko gizona atxilotu dute Mossoek
Agenteek goiz osoa eman dute atxilotuaren etxea miatzen. Larriki zaurituta topatu zuten biktima, eta sei hilabeteko ikerketaren fruitua izan da gaurko atxiloketa.
2022/04/03 - 13:26
Indarkeria matxistaren biktimak ere geolokalizatzeko balio du SOS Deiak-eko aplikazioak
App-ean sartutako azken berrikuntzari esker, botoi bakar bat sakatuta, indarkeria matxistaren emakumezko biktimak bere geolokalizazioa bidali dezake, haren bilaketa eta erreskatea erraztuz.
2022/03/31 - 10:54
Bikote bat atxilotu dute hiru hilabeteko semeari tratu txarrak ematea leporatuta
Haurtxoak humeroa eta sorbalda hautsita eta begia ubelduta zituela erietxeratu zuten igandean. Gurasoek 22 eta 18 urte dituzte.
2022/03/11 - 17:00
Hego Euskal Herriko epaitegiek batez beste 19 salaketa jaso zituzten egunean iaz
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiak iazko txostena atera du. Horren arabera, biktimak babesteko 697 agindu eta 1.309 zigor-epai eman zituzten, 2020an baino % 20 inguru gehiago.
2022/03/09 - 10:24
Fiskala: "Emazte eta amaginarreba ohia libre izatea saihesteko, biak hil zituen akusatuak"
2018an, Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan emazte eta amaginarreba ohia labanaz hil zituen gizonaren kontrako epaiketan, azken ondorioak aurkeztu dituzte aldeek. Herri-epaimahaiari dagokio orain epaia ematea. 60 urterainoko zigorrak eskatu dituzte aldeek.
2022/03/08 - 15:40
"Senarra libre utzi zutenean, semeak esan zidan: 'Ama, ez zenidan esan babestuko gintuztela?'"
Duela ia urtebete senarrak hil nahi izan zuen emakume baten testigantza gogorra da hau. Kartzelan sartu zuten senar ohia, baina ostiralean behin-behinean aske utzi zuten. Beldurrez, emakumeak etxea utzi behar izan du.
2022/01/07 - 17:56
Bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon eta Gasteizen indarkeria matxistagatik
Barakaldon atxilotutako gizonari bikotekide ohiari eraso egitea egotzi zioten. Gasteizko erasotzailea Koroatze inguruko ostalaritza-establezimendu batean atxilotu zuten, bikotekideari eraso egiteagatik.
2022/01/07 - 14:42
Iñaki Uribe Gernika Rugby Taldeko presidenteak jokalariaren kaleratzea berretsi du
Gernika Rugby Taldeak bere taldeko nazioarteko jokalari bat kaleratu du, bere bikotekideari ustez eraso fisikoa egiteagatik, Iñaki Uribe klubeko presidenteak baieztatu duenez.